«Guztiondako lurra eta ura versus aberatsendako aisialdia»

PrintFriendly and PDF

XutiUnaOK

Larunbat honetan, azaroaren 19an, baratze bat landatu du Xuti Gaztek Arrangoitzeko golfean baliabide naturalen banaketa eta beroketa klimatikoan parte hartzen duten aktoreen salatzeko eta lurra, golfak barne, lantzen dutenena dela aldarrikatzeko. Deia luzatua izan da gazte orori, amalurraren alde borrokatzeko. 

Xuti Gazte

Arrangoitzeko golfera sartu gira gaur Xuti Gazte dinamikako kideak beste hainbat gazterekin batera, bizi dugun larrialdi klimatikoan aberatsek eta gobernuek duten errola salatzeko.

Izan ere, guziok buruan dugu azken hilabeteetan Ipar Euskal Herrian ur eskasiarekin bizi izan dugun egoera zaila, eskualde anitzetan murriztapenak plantan eman zirelarik. Murriztapen gogor hauek, laborariek pairatu zituzten bereziki, bero handiarekin batera ureztatzeko zailtasun handiak sortuz, anitzek uztak galdu zituztelarik.
Egoera horretan, baina, Ipar Euskal Herriko golf zelaiek neholako arazorik gabe eta biziki murriztapen ahulekin funtzionatzen jarraitu zuten, hemengo eta kanpoko aberatsen onerako.

Nola da posible gure Herriaren oinarri eta guzion bizietan ezinbestekoak diren laborariak haien lan-tresna den urik gabe uztea, gutti batzuen luxuzko aisialdia den golfa lehenetsiz?

Jakina da gazteok planetaren, klimaren aldeko engaiamendu handia dugula. Gure etorkizuna baita jokoan. Udazken honetan egin duen beroa, deserosoa izateaz gain, kezkagarria ere bada, neguan etor daitekeen hotza bezainbeste. Horrengatik galdegiten diegu instituzioei egiazko neurriak hartzeko oraino eten daitezkeen kalteak eteteko, baina bereziki, bizi dugun egoera ekonomikoan, gazteok, ikasleok, langileok, gehiago pairatu ez dezagun. Nehork ez dezan amesgaizto gehiagorik izan energia fakturak ordaintzeko momentua iristean. Esku aberats gutxi batzuen eskutan da energia egun, eta egoera nehoiz baina larriagoa den honetan, haien irabaziak ere nehoiz baina handiagoak dira. Honek ezin du horrela segitu.

XutiEKintza

COP27 biltzarra bukatu berri den honetan, gure herrialde aberatsei dagokigu ere sortu dugun hondamendi klimatikoa onartu eta konpontzea. Hipokresia eta kolonialismo hutsa da herrialde txiroagoei energia mota bat edo bestea inposatzea, guk nahi beste erabili ditugularik. Greenwashingari eta inposaketari aurre eginez, guk sortutako kaltea sufritzen ari diren herrialdeak indemnizatu eta lagundu behar ditugu, behar dituzten baliabideak eskainiz eta sor daitezkeen migrazio klimatikoei harrera eginez.

Gureari dagokionez, burujabetzaren aldeko pausuak eskatu eta egitea dagokigu, energiari dagokionean ere. Ekoizten dugun gutxia bertan kudeatzea ezinbestekoa da, baina bereziki, energiaren banaketa justu eta eskuragarri bat behar da. Hiriburuko ikastolak negua berogailurik gabe hasi behar izatea sistema kapitalistaren astakeriaren adibide bat gehiago da; ezinezkoa da aberatsek gure osasunaren eta ongizatearen prezioari buruz erabakitzen jarraitzea.

Gazteok lurraren aldeko engaiamenduarekin jarraituko dugu, agintariek egiazko pausuak egiten ez dituzten bitartean, guk egin beharko ditugulako. Gaur, baratze bat landatu dugu, lurra, golfak barne, lantzen dituenarenak direla aldarrikatzeko. Deia luzatzen diogu gazte orori, gure moduan, amalurraren alde borrokatzeko. Lurra eta sistema irauli ditzagun!

Laisser un commentaire

Votre e-mail ne sera jamais publié ni communiqué. Les champs obligatoires sont indiqués par *

Connect with Facebook

*
*

Vous pouvez utiliser ces balises et attributs HTML <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

  • Newsletter



  • Soutenez Enbata

    En-kiosque2015-05-FR

    Soutenez Enbata ! A partir de 40€, recevez chaque mois Enbata magazine dans votre boite aux lettres.

    Abonnez-vous / Soutenez-nous

  • Thématiques

  • Mots-clés

  • Vidéos

    video