Hemengo lanaren alde, iraunkortasuna gogoan!

Hemen-Biltzar Nagusiaren parte bat
Hemen elkartearen 2013ko abenduaren 14eko Biltzar Nagusiko parte bat.

Hemen elkarteak, azken 3 hamarkadetan bere eginkizunetan Enplegu sortzearen eta Euskal Herriko ekonomia suspertzearen erronkak jorratu ditu. Horrez gain ondoko arloetan ere arizan da : ekonomiaren ezagutza gizartean zabaltzen, elkarlanerako sareak antolatzen, elkartasun izpiritua azkartzen, ekimen eredugarriak goraipatzen, finantza baliabideak garatzen, behin ere eginak izan ez diren ikerketa berezien gauzatzen eta zabaltzen, Ipar Euskal Herriaren geroa eztabadatzen den lekuetan parte hartzen. Azken urteetan beste bi norabideetan lan egitera lehiatzen da Hemen Elkartea:Itsas hegiaren eta Euskal Herri barnekaldearen arteko loturen finkatzeari eta iraunkortzeari buruz eta Mugaz bi aldetan lan eta enplegu harremanen sustatzeari buruz, EuskalHerriLan ekimenaren bitartez.

Joan den larunbatean Hemen Elkartearen Biltzar Nagusiari Beñat Berhouet Bidarraiko auzapezak ongi etorria egin ondoren herrian bertan bildu 40 bat laguner, aurtengo lan sail guzien laburpena egina izan da. Huna eztabadatu pundu batzu :

  1. 11 CLEFE badira Ipar Euskal Herrian. Ikusiz emazte ainitzek badutela prestamu baten beharra beren enpresa proiektua bideratzeko, Lapurdin eta Baxenabarreko herritarrei dei bat zabaldua izan da CLEFE berri batzuen sortzeko edo daudenen indartzera etortzeko.
  2. IBAI-ERREKAK batasunaren baitan HEMEN-ek bere lekua dauka, energia berriztagarri ekoiztea bultzatzeko, bidenabar herri ttikietako ekonomia lauzkatuz. Azken hilabetetan, 4 eihera jabeen proiektuak ikertuak izan dira. Salatua izan da Kontseilu Orokorraren, EHLG-ren eta Baionako CCI-ren iritziak kondutan hartu gabe eta hidroelektrikaren garapena trabatzeko gibelasmoarekin, kasik Iparrraldeko erreka guziak zuzenkontra sailkatu nahi dituen Frantses Estatuko administrazionearen jarrera.
  3. HERRIKOA : HEMEN administralari da HERRIKOAn eta teknika batzordeko bilkura guzietan parte hartzen du.
  4. Iparraldean enpresa sortzeko moduetaz sentiberatzeko 3 formakuntza egun iragan dira larrazken huntan. Oren erdi bateko filma baten bitartez 3 egun horien jasta erakutsia izan da, azpimarratuz zoin neke den gazteak saldoan ekar araztea, heientzat antolatu ekitaldietara ere.
  5. Euskal Herriko garapen kontseilua: Bilkura eta hitzartze ainitz izan dir 2013n ere ; hor baitzen mementoa ahalak oro egiteko araudi bereziko Lurralde Kolektibitate bati buruz joan gaitezen. HEMEN-ek bere bazkideak deitu ditu – 2013ko apirilaren 27ko gogoetaldi egunera, Baionako fakultateko entzutegi nagusira – ekainaren 1an Baionan eta azaroaren 30ean Maulen iragan diren manifestaldietara. Bertze batasun guziek egin duten bezala, deitoratu dugu Gobernuaren jarrera hetsia.
  6. Zuzendaritza batzordea erreberritu ondoan, René Harlouchet Lehendakariak hitza eman die Juliette Bergouignan eta Jean-Pierre Massias aditueri, Ipar Euskal Herriarentzat berezko Unibertsitatearen beharraz, eta aldarrikapenaren egoeraz mintzatzeko. Elkarhizketa intresgarri bat izan da eta aipatu dira hego Euskal Herriarekin partzuergo batzuen egiteko paradak.

Hemen Elkartean nor-nahi sartzen ahal da. Hortarako, interesatuak diren presunek aski dute harremanetan sartzea helbide huntara joanez www.hemen-herrikoa.org ([email protected]) edo deituz Angeluko Jorlis zentrorat 05 59 52 56 02 zenbakirat.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 40€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

40€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).