Hemengoentzat hemengoa !

AMAPDuela hamar urte lehen AMAPa sortu zen Baionako Polo Beyris auzoan baratzezain baten inguruan. Hamar urteren buruan, hogoitahamar bat AMAP(*) badira Ipar Euskal Herri huntan. 90 laborari eta 1.600 familia elgarretaratzen dira astero Atharratzetik hasi ta kostaldeko herrietaraino. Iragan berri den AMAP-en biltzar nagusitik landa, hara zein diren AMAP-ek berretsi helburuak.

Bixtan dena jende gehiena oraino supermerkatuetarat joaiten da, bixtan dena oraino laborari gehienek sail luzeen bitartez saltzen dituzte beren esne, bildots, ahatxe ta gaineratikoak. Hala ere hamar urtez, AMAP fenomeno berri hori hola hazi balinbada zerbait aldaketaren seinale da eta ez da gutiestekoa.

Alderantziz, aldaketa haundi baten adar bat gehiago da. Jasaiten dugun sistema kapitalista huntan, alternatiba bat gehiago izan nahi du AMAPak : iraultza bat da laborariendako, behar baitute etxaldetik atera.

Sistemak hain zuzen laboraria janariaren ekoizle huts bezala pentsatua baitu ta hortarat mugatu nahi. Eskolatik haste errepikatu zaigu bakarrik ekoizle, berezitua, profesionala, chef d’entreprise izpirituarekin jokatu behar ginuela.

Konpetitiboak izan behar ginuela, prezio apalak gaindi zitezkeela teknikari esker. Kosta prezioak produktibitateari esker beti apalago finka ginezazkela…

Hortan ginen, hortan gira oraino laborari gehienak! Logika madarikatu horrek minbiziak bezala eskualde guziak joak ditu.

Fatalismoa urratu

Kondenatzen gaituen fatalismoa urratu eta etxetik, etxaldetik, ateratzea da lehen urratsa. Kontsumitzaileari buruz bagoaz. Gure etxaldeetan hazi edozein kabale edo barazki eskuetan – gure esku latzetan – hartu ta burua gora, harrotasunez eskaintzen dizkiegu aintzinean luzaturik dauzkagun esku leuneri. Eskuek egiten duten moduan, solasak trukatzean, egunerokotasunean eta egian finkatuz, konfiantxaren eta elgarren  errespetuaren haziak harreman eder bat, harreman berri bat, sortzen du laborari ta kontsumitzailearen artean. Beste aldean ere, kontsumitzaileak bide aldaketa gaitza egin behar du. Hura ere moldatu egin du sistemak: supermerkatu beti ta haundiagoak sortuak izan dira, beti ta sofistikatuagoak. Hautu desberdin ikaragarriak, itogarriak, pentsatuak dira jendea kontsumitzera erakartzeko. Jendea ekai moldagarri huts bezala aztertua da, ondotik zientzia nardagarri baten biktima bilakatzen da. Beraz bai, lanetik landa Baionako edozein auzotako edo berdin Garaziko gizon edo emazte batek indar gisako zerbait egin behar du 6ak ta erditan, hantxe, zoko batetarat joaiteko, laborariari buruz.

Bi mundu elgarretaratzen

Urrats haundia da, ez beti hain xinplea. Bestea aise xinpleago bezala aurkeztua izan baitzaigu beti. Bizkitartean, gisa hortan gira, batzu ta besteak, gure hautuetaz berriz jabetzen. Bi mundu dira elgarretaratzen. Hamar urtez zenbat janari banaketa, zenbat bilan bilkura, zenbat solas, zenbat irri, zenbat baso husturik gure ekoizpenen jastaketetan, zenbat etxalde bisita, zenbat trukaketa gure eguneroko lanaren azalpenak egitean! Zenbat ezjakintasun ez da airatzen gauzak xinpleki, xeheki, agertzen direlarik!

Hamar urtez zenbat janari banaketa, zenbat bilan bilkura,
zenbat solas, zenbat irri, zenbat baso husturik
gure ekoizpenen jastaketetan,
zenbat etxalde bisita, zenbat trukaketa
gure eguneroko lanaren azalpenak egitean!

Janari sanoak, hemengoak bainan arauditegi batean finkatzen direnak: peztizida ta ekai kimikorik gabekoak. Hamar urte AMAPek alternatiba izan nahi dutela. Hamar urte ereiten ari direla herritar ta laborarien arteko loturetan, hartuemanetan. Alternatiba ekonomikoa bainan ere giza harremanetarako. Sail huntan ere ikaragarria dugu lan eremua… le chantier. Bainan batzu ta besteen aurpegietan ikusten dut motibatzen nauen zerbait. Ilusioa. Horrek zernahi balio du.

(*) AMAP, Association pour le maintien de l’agriculture paysanne  

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 40€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

40€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).