Herriko bozak eta metamorfosi ekologikoa

MetamorfosiBizik 2020ko Herriko bozetako hautagai diren zerrendak Metamorfosi ekologikoaren Itunaren izenpetzerat eta lehen 43 izenpetzaileen juntatzerat gomitatzen ditu. Larunbat honetan, otsailaren 22an, Herri Hauteskundeak aintzin iragan den azken Elkargoaren Kontseiluaren karietara, Biziko 6 ekintzaile etorri dira Euskal Elkargoko hautetsien eta datorren Herri hauteskundeetako hautagaien  topatzera, eta trantsizio ekologikoaren arloan, engaiamendu handinahien hartzerat gomitatu dituzte. 

Mugimendu ekologistaren kideek deitu dituzte Herri hauteskundeetarat aurkezten diren zerrendak Ipar Euskal Herriaren Metamorfosi ekologikoaren aldeko Itunaren izenpetzerat lehen izenpetzaileak juntatuz.  Haien mezua, Ituna oraino izenpetu ez duten zerrendentzat argia da: “Jada 43 zerrendak izenpetu dute, eta zuk?

Anthony Lubrano elkartearen bozeramailearentzat, “Klimarentzat, azken kargualdia da. Gure lurraldean ekitea baitezpadakoa da, gure berotegi efektuzko gasen isurketek ingurumenaren gan dituzten ondorioen ttipitzeko. Horregatik, hautagai diren zerrendei galdegiten diegu 7 temaktiketan engaiatzerat, Ituna izenpetuz eta herrietarrei, ikusterat zein zerrendek Ituna izenpetu duten, bozkatu aitzin » (pacte2020.bizimugi.eu). Azken kargualdian engaiamenduen gauzatzearen arloan eraman duen jarraipen lana eta gaur egungo egoeraren azterketa dela eta, Bizik baloratuko ditu Ituna izenpetu duten hautetsien ekintzak, baina sustut, indarrak bikoiztuko ditu datorren kargualdian klimaren alde mugitzea aintzat hartzen ez duten hautetsiak hurbiletik segitzeko, azken hauek Ituna izenpetua badute edo ez ere.

Mobilizazio hau jarraituko da, astelehenetik larunbatera, martxoaren 2tik 7ra, Mauletik Baionara iraganen den Martxa Herritar batekin. Martxoaren 7an, Baionan, manifestaldi familial eta aldarrikatzaile bat abiatuko da 15:00etan, Herriko Etxe aitzinetik. Manifestaldiak larrialdi klimatikoaren mezua eramanen du hautagai diren zerrendak animatzeko Itunaren izenpetzerat eta hautesleak animatzeko ikusterat, bozkatu aitzin, ea zerrendak zinez Itunaren izenpetzaileak diren. Manifestaldiko parte hartzaile bakoitza gomitatua da lurraldearen metamorfosi ekologikoaren aldeko Itunaren 7 tematiketarik bat bere maneran aurkeztea.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 40€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

40€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).