Hirukasko 2014: mendia, kirola eta musikaren besta!

HiruKaskoAurten ere, 2014ko ekainaren 21ean iraganen da “Hirukasko” ekitaldia, Bidarraitik Itsasurateko norabidean. Desafioa gustukoa duten jendeak ohizko 3 mendietarat gomitatzen ditugu (“Iparla”, “Irubelakaskoa” eta “Artzamendi”) gogoko duten erritmoan ibiltzen ahalko direlarik : kirolarienak lasterka, lagun arteko oldar onean – ala kurri, naturarekin denbora hartzea maite dutenek, 2 ala 3 kaskoen bururatzea dutela helburu!

Hemen bakotxak bere ahalak eta nahikeria segitu beharko ditu, ingurumen zoragarri hunen errespetu bizian deno.

Mendizale suhar eta Hirukasko-ren sortzaile historiko izandako J.M. Landarretxe jaunak dion bezala : «materiala egokitu, xahakoa hartu, galtzak zapatetan sartu, makila eskuan tinkatu, zakutik ateratzen den lukinka muturraren usaina gozatu eta aide!…»

Ez dezagun ahantz aurten ospatzen dugula aspaldiko desafio miresgarri hunen 25garren urtehurrena. Karia hortarat musikaren besta gurekilan juntatu zaigu, giro on eta umore hoberenean egun ahaztezin horren partekatzeko. Mendi martxa, haurren jostaginak (Kayak, tiroliena, etabar…), Botaluze xapelketaren erdifinalak, musika kontzertuak (aratseko kontzertu zerrenda lekuko), gau-eskolako sukaldari adituen errezeta hoberenek osatu afaria, eta beste… Informazio gehiagorentzat gure webgunea ikus ezazue: www.hirukasko.org

Beraz, izanikan  lasterkari ala kurritzale, zure egutegian oraindik erreserba ezazue ekainaren 21ko data, hitza pasa adixkideeri eta hurbil zaitezte usaiako izen-emaite salguneetarat maiatzaren 20etik aitzina… Laster arte !

Landarretxe
Jean-Marc Landarretxe-en lekukotasuna, Hirukaskoren hastapenaz

 

Mende laurdena ospatzen dituen mendialdiaren hastapenak

« “89ko ekaina” : Goizeko 2ak, Patxaraneztatu apairuaren bukaera, hitzak errexki lerratzen dira, indar fisikoak emendatuak senditzen dira, zoingehiagoka eta parioen tenorea dugu biharamun zailen menturan…

Hiriburuko Uhaina eta Angeluko Ibaialde elkarteen arteko parioa trenkatua da, hitzordua hilabete undarreko egunsenti batez finkatua delarik, Itsasuko Ondoria ostatuko aparkalekuan berean, Artzamendi, Irubelakasko eta Iparlako aldapek arrazoinamendua emanen dutelarik. 8 partaidez osatu 2 taldeak buruz buru diraude, irriak zakuetan gorderik eta iraupen luzeko indarren peskizan.

Gogora dezagun egun berezi horren osatzeko errezeta : Igaiten gira, jausten gira, igaiten gira, jausten gira, Sumus-eko Mailux-en etxean zerbait jaten dugu, arra-igaiten gira, arra-jausten gira, Bidarrai-ko Nobliarenean afaltzen dugu eta Hazparneko bestetan azken izerdiak botatzen… saka dezaun beraz!…

Materiala egokitu, xahakoa hartu, galtzak zapatetan sartu, makila eskuan tinkatu, zakutik ateratzen den lukinka muturraren usaina gozatu eta aide!
16kote lerrokatua abiatzen da, zatitzen da, metatzen da, trabatzen da, luzatzen da, banatzen da, oldartzen da, galtzen da eta dozena bat oren luzeren buruan berriz juntatzen da Noblia ostatuko terrazean.

Egun mugimendutsu horren bukaeran, ohar finko batzuk denak adosten dituzte :

  • Egingarria da, bainan hobe ditaike entrenamenduarekin !
  • Partaide kopuru doblearekin aurreikusten dugu ondoko urteko hirukasko !
  • Hazparneko bestak baztertzen ahal ditaizke gaurko !

Eta Ibaialde edota Uhainaren artean garaile nor atera zen jakiteari dagokionez, ez da nehoiz jakin zonbat sormarka hirukaskotar lortu ahal izan ziren egun hartan.

Nobliaren zubiko laminen leiendak dionaren arabera, Ibaialde-ko 8 kideetarik 10-ek 3 kaskoak gainditu omen zituzten, bainan informazio iturri hori harpeko sainduarena bezain dudakor geldituko da mendeetan barna… »

Bakotxa bere erritmoan, bakotxak bere desafioa

Hirukasko, mendiaren panoramaren ederrean ezagutzen duzue? jendeen arteko umore on eta laguntza kolpe sendoen bitartez? norberarenganako desafio kartsu baten indarkeriaz? Hori guzia da eta gehiago ere… aurten jaz bezala, aisialdi mementu goxoen partekatzeko gogoz gatozkizue; hiruzpalau aktibitate desberdin proposatuz.

HiruKaskoAfitxaHala nola, mendeetan barna zaindua izan den pilota joko zaharrenetarik bat izanen dugula erakusgai. « Botaluze » jokoa atharriko zelai berdeetan prestatuko dugu publikoaren eskujoko eta abileziak neurtzeko gisan. Euskal herriko lehiaketaren laurden finalak izanen dira hor ikusgai. 5 pertsonako talde trebatuak onartuko dira, bata bestearen kontrako xapelketa bihurri baten inguruan. Kurios, interesatu eta afiziatu guzieri gomita luzatzen dugu karia hortarat!

Bigarrenik, urtxintxaren abilezia nork ez du amesten? zuhaitzez zuhaitz airean ibiliz sentsazio azkarreko memento goxoak eskainiko dizkiegu gureganat hurbiltzen diren haur eta nerabe gazteeri. « Tirolienne » joko famatua plantan emana izanen zautzue inguruko zuhaitzetan barna, mugarik gabeko denbora pasa baten oinarri.

Azkenik aurtengo berrikuntza, herriko urjoko elkartearekin partaidetzan « rafting » jausteen zirkuitu bat apailatuko dugu haurren zorionerako. Jakin badakigu sekulako iduzki pollita egiten badu, adin ttipikoek arras preziatu dezaketen aktibitatea izan daitekeela. Beraz jauntzi ureko abarkak, larru arrasekoak eta zauzte gure ur gardenen jastatzerat!

Aktibitate ainitzak beraz, lur-aire ala ureko joko ainitzekin, batez ere adin ttipikoen zerbitzuko. Nota zazue ekainaren 21a eta zatozte denbora pasa familian ere; mendirat engaiatzen ez denak ere bere lekua atxeman bait dezake. Sarrera guziak urririk izanen dira.

Zauzte nunbrean gure umore ona partekatzerat !

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 40€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

40€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).