I-ENER sustengatuz, tokiko energia berriztagarriak garatu!

PrintFriendly and PDF

IENER0Una

I-ENER energia berriztagarri ekoizlea handituz doa eta 4 instalazio fotovoltaikoren obrak hasiko ditu  2021eko urte bukaera huntan, Baiona, Azkaine eta Jatsu herrietan.  2014an  sortu  denetik,  herritarren  sozietate energetikoak jadanik  16  zentral  fotovoltaiko  garatu  ditu  gure  lurraldean,  herritar  eta  kolektibitateei  esker.  4  proiektu  berri  hauen  aurkezteko  4 bilkura publiko antolatuak izanen dira ere. I-ENERek lurraldeko herritar eta profesional guziak gomitatzen ditu bilkura publiko  hauetara.  Karia horietara herritar  inbertsio  deialdi  berri  bat  abiatuko da  energia berriztagarrien eta tokiko garapenaren alde I-ENER ekintzen indartzeko.   Helburua ? 100 000€ biltzea aurtengo eta geroko proiektuen diruztatzean parte hartzeko.

IENER1

Euskal Herriko biztanleak energia berriztagarrien garatzaile 

Proiektu  horien  eramaiteko  manerak  eta  finantzaketak  du  egiten  berezitasuna,  azken  hauek  finantzatua  izanen  baitira  Euskal  Herriko  herritarren  parte  hartzearen  bidez.  I-ENERen antolatuntza eta funtzionamenduari esker herritarrak elkarren artean biltzen ahal  dira, haien aurrezkiak batuz energia berriztagarrien aldeko proiektuak sustengatzeko.  Teilatu  horiek  ekoiztuko  duten  energia  elektrikoak  parte  hartuko  du  Baiona,  Jatsu  eta  Azkaineko  herritarren  beharretan  eta  ber  denboran  parte  hartuko  du  Euskal  Herriaren  transizio energetikoan.

IENER3

Euskal Herriko etorkizuna energetikoan parte hartzea

Harpidetza hau idekia  da I-ENERen ekintzan parte hartu nahi duten  pertsona guziei,  proiektu hunen gauzatzeko eta energia berriztagarri ekozipenak Euskal Herrian garatzeko.  Denen esku da: bakotxak parte hartzen ahal du Euskal Herriko etorkizuna energetikoan.

I-ENERek dituen finantzatzeko ahalmenak bere akitibitatearentzat akziodun direnen  elkartasunezko  aurrezkitik  datoz  gehienak.    Herritar  eredu  horrek  du  egiten  I-ENERen  indarra eta segurtatzen I-ENERen independentzia inbertimenduen hautatzeko.  «Denek parte hartzen ahal dute I-ENERen kapitalan 50€ soilik emanez eta beraz laguntzeko  energia  berriztagarri  proiektuak  gauzatzeko,  maite  duen  lurralde  batetan  eta  bere  geroa  segurtatzeko…»  dio Patxi Bergara I-ENERen lehendakariak.

Parte hartzeko, klika hemen: https://i-ener.eus/eu/akziodun-bilakatu

IENER1B

IENER2

  • Newsletter



  • Soutenez Enbata

    En-kiosque2015-05-FR

    Soutenez Enbata ! A partir de 40€, recevez chaque mois Enbata magazine dans votre boite aux lettres.

    Abonnez-vous / Soutenez-nous

  • Thématiques

  • Mots-clés

  • Vidéos

    video