Ikurriñak, Eurovision-ean ezin

EurovisionUrtero Eurovisionek antolatzen duen kantu sariketa dela-eta, polemika bat sortu da joan den astean munduko zenbait bandera kantaldian debekatu izanagatik. Berrietan jakin dugunaren arabera, horiek dira banderak: Kosovokoa, Nagorno-Karabajangoa, Krimeako biak, Palestinakoa, Transnestriakoa, Zipre Iparraldekoa, Donetsekoa, Daesh erakundearena eta Euskadikoa. Begien bistara lehen lehenik datorkiguna, zerrenda horren heterogeneitatea eta logika eskasa ditugu: horretan agertzen dira, hain zuzen ere, duela denbora gutxi independentzia onartu zaion nazio batekoa (Kosovokoa), beren hizkuntza, kultura eta nortasuna zaindu nahi dituzten nazioetakoak, (Krimeakoa, Euskadikoa), Nazio konkistatzaileek ezarri dituzten kolonen biztanle multzoenak (Krimeako bat; Donetsekoa;Transnestriakoa eta Ipar- Ziprekoa) lurralde batean geratu nahi izateari euste dion biztanleriarena (Nagorno-Karabajangoa, Palestinakoa) eta erakunde fanatiko islamistarena (Daesh-arena).

Logikaren eskasa jarraian aipaturiko puntuetan datza. Kosovoko estatu berria estatu andana batek onartzen du, baina Espainiak onartzen ez duelakoan, Kosovoko bandera ez dukete nahi Eurovisiongo antolatzaileek horren bandera kantaldian ager dadin; ondorioz Espainiari laketzeko edo ez haserretzeko Euskadiko ikurriña ez dukete agertzea ere; baina hala izatekotan zergatik ez dute Kataluniako bandera ere debekatu, kontutan hartuta mugimendu independista azken herri honetan oso azkar eta aurreratua dagoela?

Galdera bera egin daiteke ere Eskozia eta Flandriako banderei buruz.

Krimeari dagokionez Errusiaren eta Ukrainiaren aldeko banderak debekatu dituzte, Krimea ez batena eta ez bestearena izan ledin nahi bailuten.

Palestina dela eta, kontutan hartu beharko lukete aspalditik Nazio Batuetan eta Unesco erakundean Palestinako arabiarrek ordezkaritza bat badutela eta Israel nazio berriaren desegitearen kontra izan arren, zilegi litzateke Palestinako arabiarrek duten ordezkari horren errespetatzeko, horren bandera onartzea.

Sobiet Elkargoa desegin ondoren mendeetan zehar Moskuren uztarripera iragan diren errusiar kolonek estatu berririk errebindikatzea ez zait batere on iruditzen, denboretan zehar Moskuko inperialismoaren onartzea garamatzake horrek.

Gauza bera esan dezakegu Turkiak okupatzen duen Zipreko Iparraldeari buruz. Baina kontraesan handi bat iruditzen zait, kolon ohiak edo ondorengoek lurralde konkistatuetan sortu duten nazionalismoa eta bertako herrien abertzaletasuna edo herritasuna gauza berdintzat jotzea.

Erran gabe doa Daesh-ek egindako sarraskiak, eta pixkanaka mundu guztiari ezarri nahi dioten faxismo islamista kontutan harturik, haien banderak herrien arteko bake giroa ospatu nahi duen jaialdi batean ez duela toki izpirik. Baina funtsamendurik gabe deritzot ikurriña eta Daesh-aren banderak maila berean ezartzeari. Badirudi Francoren mamua mundu osoan ibiltzen ari dela, diktadorea duela berrogei urte fisikoki hil den arren. Daesh-aren banderari aitzi, bakea, demokrazia eta herrien arteko bake giroa islatzen ditu Sabino Arana Goirik asmaturiko ikurrak. Iparraldean kirol ekintzetan, herriko etxetan, hotel eta kanpin gehienetan arazorik gabe agertzen dena, hegoaldeko hiru probintzietako herrikoetxeetan eta hainbat eraikin ofizialetan agertzen dena, Nafarroan arrazoi-gabekeria eta nabarrista espainolisten debekamendu guztiengatik gero eta gehiago agertzen duena, nola ezin sartu Eurovision kantaldian? Ez du esplikaziorik.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 40€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

40€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).