Inguru latz bat menperatu ala naturarekin bat izan?

Naturarekin nahaspilatuak gara, hortaz ohartzeak eta horren ulertzeak klimaren aldeko borroka aberasten du. Xabier Leteren Izarren Hautsa olerkia, batzuen arabera euskaraz sekulan idatziriko testu ederrena da. Eta bai, iduri du biziaren eraldatzeen historia labur hori kondatzeko euskara baino hizkuntza egokiagorik ez dela: erderaz nola adierazi adibidez bilakatu zen bizigai hain argi eta trinko? Testuan bertze horrelako hainbat pasarte eder eta argi, gure gizaki kondizioaz.

Denek dugu doike kantu honen gure hautemate berezia. Neri gauza bat, denbora luzaz, aski kontraesankor iduritzen zitzaidan: bigarren bertsoan Gizonak badu inguru latz bat menperatzeko premia, burruka hortan bizi da eta hori du bere egia. Eta hirugarrenean Gizonen lana jakintza dugu: ezagutuz aldatzea, naturarekin bat izan eta harremanetan sartzea. Orduan zer: borrokatu, edo harremanetan sartu? Inguru latz bat menperatu, edo naturarekin bat izan? Bigarrena nahiago nuen noski, baina abestia entzun nuen lehen aldietan ez nuen ulertzen zergatik biak zeuden testuan. Geroago ohartu nintzen eboluzio bat aipatzen zuela, eta ingurunearen aurka borrokatzetik, ezagutzaren bitartez naturarekin bat izatera joatea zela bidea.

Ekodependentzia eta nahaspilaketa

Naturarekin bat izate hori, ekofeministek ekodependentzia erabiltzen duten kontzeptua gogora ekartzen digu. Yayo Herrerok bereziki ongi adierazten du kontzeptu hori, bizi garen planetaren muga fisikoetan berriz kokatzen gaitu ezin argiago eta garbiago. Ekodependentzia errex ulertzen da: ez gara lurretik kanpo bizi diren izaki desmaterializatuak. Egunero edaten edo erabiltzen dugun ura, jaten duguna, aterpetzen gaituen etxea, garraiatzen gaituzten ibilgailuak, gure lana egiteko mugiarazten ditugun maxina guziek lurraren (itsasoa barne) baliabideetatik heldu dira. Horien gaizki erabiltzeak kanpokotasun negatiboak sortzen ditu, goiz edo berant faktura pasako dutenak.

Baina naturarekin bat izatea, ez da bakarrik planetaren muga fisikoei, kuantitatiboei, kasu egitea (hori zinez egiten bagenu, jadanik sekulako garaipena litzatekeen arren). Natura ez da bakarrik baliabide metaketa bat, bakoitza bereizirik ustiatu edo berriz betetzen uzten ahal dena. Natura, ekosistema nahaspilaketa bat da, ekosistema bakoitza bera nahaspilaketa bat izanki. Nahaspilaketa diot, izakien arteko harreman zenbatezinak daudelako, hainbat eta ezin dela bat bertzeengandik zinez bereizi eta neurtu, ez baita bertzeengandik aparte gertatzen. Eta ekosistema bakoitzaren barneko espezie bakoitza, milioika urtetan zehar eraldatu da bertze guziekiko harreman nahaspilatuen bitartez.

Deus ez da gertatzen bertze guziarengandik aparte, hori da jokoan dagoena naturarekin bat izatean, naturarekin nahaspilatua izatea da. Gizakiaren lana hori jakitea dugu beraz, eta nahaspilaketa hori ahalik eta hoberen ezagutuz, modu jasangarrian gure ekosistemekiko harremanak aldatzea.

Hiri laborantza Detroit-en.
Hiri laborantza Detroit-en.

Lurralde burujabeak

Eta indarrak ongi errotuz, gure sustraiak lurrari lotuz, bertatikan irautea. Irautea, klima aldaketari aurre eginez, gure lurraldeetatik abiatuz, 2018an zirriborratu ginuen bezala. Berant ari ote gara, berant ote da klima salbatzeko, era berean gu salbatzeko ere? Kolapsoa zai dugula diotenen artean, hainitzek diote berant dela klima salbatzeko edo maila haundiko edozer salbatzeko, eta hobe ginukeela komunitate ttikitan bizirauten saiatzea. Baina honek bi kontraesan dakartza: bat etikoa eta bertzea pragmatikoa. Gizateriaren historian, mundu mailako elkartasunera behartzen gaituen lehen arazoa da klima aldaketa. Eta aberats batzuen moduan (baina diru gutiagorekin) nahi ote ginuke guk ere sezesioa egin? Eta hortaz gain, praktikan, lurralde bat prestatzea abiatuak diren krisiei aurre egiteko, lurralde honek krisi horiei duen kontribuzioa murriztea suposatzen du. Biak batera doaz.

Amets eroak baztertu

Gure lurraldeak babestu eta sendotu nahian bizi gara. Bere premiak bete nahian beti bizi da gizona. Gu ere zerbait bagera eta gauden tokitik hemendik bertan saia gaitezen ikusten: amets eroak baztertuz bertan. Duela hilabete batzuk Txetxek zion bezala, bapateko kolapsoan ez dut sinesten nik ere, sistema zoritxarrez moldatzeko gai delako, bidean bizi hainitz kaltetuz, hori bai. Atsedenik hartu gabe: lana eginaz goaz aurrera, sail eta maila guztietan, etengabe, gure lurraldetik, beti elgarrekin. Eraldatze lana ez da bakarrik eginen. Zailago ere izan daiteke klimaren gaia berriz bultzatzea, nahiz eta pandemiek baliabide naturalen ustiapenarekin zerikusia izan. 2008ko krisiaren ondotik bezala, klimaren aldeko kezkak bigarren (edo enegarren) planoan gelditzeko arriskua hor dugu berriz, eta BEG isuriketak berriz gora egiteko ere.

Testuinguru hontan, Isabelle Stengers filosofoak egiten duen galdera (hemen 45. orrian) gureganatu dezagun: zer sor dezakegu gaur, sortuko direnentzat baliabide izan daitekeena? Kultura ekologiko eta sozial ekintzaile bat sortzen ari diren gune guziak, baliabide horietarik dira. Sistema suntsitzailearen aurkako borroka elkartzen baitute naturarekiko nahaspilatua izatearekin, eta honek bai merezi duela sortuko direnei uztea, dio Stengers·ek. Burruka hortan iraungo duten zuhaitz ardaxka gazteak, funtsezko sustraiak izan ditzaten, guk ere funtsezkoak izan ditzagun.

Izarren hautsa egun batean bilakatu zen bizigai,
hauts hartatikan uste gabean noizpait giñaden gu ernai.
Eta horrela bizitzen gera sortuz ta sortuz gure aukera
atsedenik hartu gabe: lana egiñaz goaz aurrera
kate horretan denok batera gogorki loturik gaude.

Gizonak ba du inguru latz bat menperatzeko premia,
burruka hortan bizi da eta hori du bere egia.
Ekin ta ekin bilatzen ditu, saiatze hortan ezin gelditu,
jakintza eta argia; bide ilunak nekez aurkitu
lege berriak noizpait erditu, hortan jokatuz bizia.

Gizonen lana jakintza dugu: ezagutuz aldatzea,
naturarekin bat izan eta harremanentan sartzea.
Eta indarrak ongi errotuz, gure sustraiak lurrari lotuz,
bertatikan irautea: ezaren gudaz baietza sortuz,
ukazioa legetzat hartuz beti aurrera joatea.

Ez dadukanak ongi ahi daki euketzea zein den ona,
bere premiak bete nahirik beti bizi da gizona.
Gu ere zerbait ba gera eta gauden tokitik hemendik bertan
saia gaitezen ikusten: amets eroak bazterturikan,
sasi zikiûak behingoz erreta bide on bat aukeratzen.

Gu sortu ginen enbor beretik sortuko dira besteak,
burruka hortan iraungo duten zuhaitz-ardaska gazteak.
Beren aukeren jabe eraikiz ta erortzean berriro jaikiz
ibiltzen joanen direnak : gertakizunen indar ta argiz
gure ametsa arrazoi garbiz egiztatuko dutenak.

Eta ametsa bilakaturik egiaren antziduri
herri zahar batek bide berritik ekingo dio urduri;
guztian lana guztien esku jasoko dute sendo ta prestu,
beren bizitzen edargai; diru zakarrak bihotzik eztu,
lotuko dute gogor ta hestu haz ez dadin gizonen gain.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).