Interdependentzia

InterdependentziaDuela hiruhogei urte Aljeria bere berjabetasunaren alde gogorki borrokatzen ari zelarik, « Frantziak lurralde hau utzi ta zertaz biziko dira? » zen jende arruntaren eguneroko galdera. Bainan aurten sendo zirauen FAGOR enpresa eta horrekin elkartu zen BRANT Frantziakoa Algeriako beste enpresa batek erosi eta, dirudienez, salbatu ditu.

Horrek, zoritxarrez, ez du esan nahi edozein herriren independentziak problema eta arazo guztieri irtenbide zuzena ematen diola, bainan bertatik sortutako asmo eta ebazpenetatik, jalgipenak, onak zein txarrak hartzen ahal direla. Algeriaren kasuan, petrol eta gas naturala aberastasun baten iturburua denez gero, elikagai gero eta gutxiago ekoizten dira bertan, bizilagunen kopurua emendatuz doalarik.

Hain zuzen ere, Boumedienen denboretan Aljeria ezagutu dugunok, bertako sasoiko igali edo fruitu eta barazkiak jaten genituen, baita okela eta arraina ere. Orain, aldiz, Europatik eta Ameriketatik zati handi bat inportatzen dituzte. Ekonomilari batzuek diotenez, gauza normala da, bertako errekurtsoek horixe baimentzen dutelakoan; beste adibide baten ematekotan, pastelak egiteko pasta Italiatik ekartzen zuten Libian hiruhogoitahamargarrenetan. Ekonomilari horiek baikortzat jotzen dutena, inportazio hauen inguruan bertan lanpostu berrien sortzea eta inportatzen duen estatuak zerga berri batzuen kobratzea. Bestetik ikusten ez duten, edo ikusi nahi ez duten ondorioak bertako nekazarien langabezi gehiago izatea eta erosahalmenaren ttipitzea dira.

Bainan aspalditik ekoizpena nagusitzen omen duten eta boteretsu diren estatuetako gobernuek hobe egiten ahal dute? Proporzio guztiak kontutan harturik, huts berberak egiten dituztela susmatzen dut. Industriaren jabeak diren ugazabek, boltsetan euren enpresak puntu gehiago irabaz ditzan bestelekuraketak egiten dituzte, gastu sozialak merkeago diren herrietan fabrikak muntatuz, edo leku jatorreko langileak herbestera bialduz, kanpoko herriaren soldatak eskainiz. Europako Batasunak bermatzen duen kapital eta langileen mugimendu askearen izenean egiten omen dute hori. Bainan sistema horren arabera, zuzen ote da Frantziatik Errumaniara lan egitera joaten den « cadre » edo lan arduradun bati Frantzian irabazten duena baino gehiago ordaintzea eta langile bati Frantziakoa baino apalago den Errumaniako hilabetekoa pagatzea? Ez dut uste, eta langile batzuk jazarri dira halako neurriak proposatuak izan zaizkielarik.

Frantziako Iparraldetik jende gero eta gehiago Inglaterrara lan egitera joaiten da, hango lan eskaintza hobea eta ugariago delakoan. Mugimendua hain handia da, non ixtasoren azpiko metro bat edo tren bereziak jartzea pentsatzen baita. Bainan ez dut uste horrelako inbestimentu bat etorkizunean baliagarria izanen litzaketenik, datozten urteetan Inglaterrako lan eskaintza beheratuko balitz. Hobeago litzateke Inglaterrako ugazabek Frantziako Estatuan euren enpresen sukurtsalak eraikitzea bertakoek lanik izan dezaten, eguneroko bidaiak eta hauen segurtatzeko azpiegitura berrien eraikitzea baino. Bainan hautakizun hori ez zaie Inglaterrako enpresalarier gustatzen, Frantziako Estatuko zerga sozialak Inglaterran baino garestiago direlako.

Azkenik historikoki aspalditik industriadun herrialdeetan eta garatzen ari diren herri ohi menperatuetan tendentzi okerrak ikusten ditugu probetxuaren onerako eta langilegoaren aurka. Algerian bertakoa ekoiztu eta kontsumitu ordez, inportatzen da estatuak eta klase berri batek probetxuak egin ditzan; Inglaterran jendea kanpotik jin arazten da, ondoko estatuan zerga sozialak garestiago direlakoan.

Gero eta estatu berri gehiago izatea gauza baikorra da, bainan naski autarki hutsaren tranpan erori gabe, eta elkarren arteko harremanak hobekituz. Independentzia aipatu ordez, interdependentzia aipatu behar da, bainan hori zuzendu eta kudeatu behar da langilegoaren aurkako gehiegizko probetxu politika bat ez dedin bihurt.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).