Iparraldeko Metamorfosi Ekologikoaren lehen bilan txostena

Azaroaren 6an, larunbatez, Baionako Chérubins karrikako 13. Chérubinots-en gelan (Marracq auzoan) Biziko Hitza Hitz batzordeak Ipar Euskal Herriko metamorfosi ekologikoaren egoerari buruzko lehen txostena aurkeztuko du COP 26ko eztabaidaren ber garaian. Karia horretara, sari banaketa batek «merezimendutsuak» diren lurraldeko Herriko Etxeak ohoratuko ditu. Larrialdi klimatikoaren aitzinean Herriko Etxe edo  Euskal Elkargo mailan ekiteko behar gorriaz konbentzituak diren herritarrak gomitatuak dira janari mahai batekin jarraitua izanen den ekitaldi honetan parte hartzera.

2020ko martxoan, Metamorfosi Ekologikoaren Ituna izenpetua zuten 46 zerrendek hauteskundeetarik landa beren herriko etxeko gehiengoa lortu dute! Hautetsiek Itun hau sinatu dutenean, Herriko Etxe eta Euskal Elkargo mailako hautetsi gisa, zazpi arlo garrantzitsutan jarduteko engaiamendua hartu dute: bakarkako autoaren erabilpenari alternatibak, egoitzetan energiaren menperatzea,   %100 berriztagarriak diren energien lurraldea, laborantza eta elikadura tokikoa eta biologikoa, tokiko ekonomia Euskoaren garapenarekin, hondakinen murriztea eta ekonomia zirkularra, eta, Klima Planaren gauzatzea. Hitza Hitz batzordeko begirale ekologikoen herritar jarraipenean ere elkarlanean aritzea eskatzen zaie Herriko Etxeei, herritarrek hautetsiek eman hitza bete dutenez jakiteko parada ukan dezaten.

Larrialdi klimatikoaren aitzinean, Hitza Hitz batzordeak 2.000 biztanle baino gehiago dituzten eta Ituna izenpetu ez duten 10 Herriko Etxeen ekintzen jarraipena egitea erabaki du. 46 sinatzaileetatik 32 Herriko Etxek beren lehen ekintzen berri eman dute. Mapa interaktiboan erantzun duten Herriko Etxeen zerrenda aurki daiteke eta haien erantzun zehatza ezagutzen ahal da.

Begirale ekologikoak ikerketa-lanak egiten ari dira Itun honen funtsezko jarduera-eremuei buruz eta, era berean, deiadarra jotzeko prest dira, klima suntsitzen duten balizko proiektuei buruz edo metamorfosi ekologikoaren kontra doazen neurriei buruz. Lehen Kazeten ondotik eta jarraipenaren lehen emaitzetarik landa, Bizi! elkarteak Hitza Hitz batzordeko begirale ekologikoen jarraipen lana eta Ipar Euskal Herriko metamorfosi ekologikoaren egoerari buruzko lehen txostena aurkeztuko du.

Karia horretara, «merezimendutsuenak» diren Herriko Etxeak ohoratuak izanen dira denboraren kontrako klima-lasterketaren arloan duten engaiamenduarentzat. Hiru sari banatuko dira: urrezko tximeleta metamorfosi ekologikoruntz hegalak gehien mugitzen dituen Herriko Etxearentzat, urrezko karpa bere ekintzei buruz isilena denarentzat, eta urrezko ostruka, larrialdi ekologikoari aurre egiteko hondarrean burua gehien sartua duenarentzat.

Ekitalditik landa, janari mahai batera gomitatuak izanen dira parte hartzaile guziak, ondoko pausuei buruz trukatzeko.

Presente izanen zira? Milesker jarraian izena emateaz: https://bizimugi.typeform.com/to/JRs0Lx7b

Begirale ekologiko bilakatzeko eta lurraldearen metamorfosian parte hartzeko,  klika hemen   edo sar zaitez gurekin harremanetan [email protected] helbide elektronikoaren bidez informazio gehiago lortzeko.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 40€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

40€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).