Is Euskadi different ?

Markel Olano, Gipuzkoako ahaldun nagusi berria.
Markel Olano, Gipuzkoako ahaldun nagusi berria.

Joan den hilabeteko zenbakia agertuz geroztik, maiatzaren 24-ko hauteskundeen emaitzek konkretizazio politikoa izan dute Hegoaldean: auzapezen eta herrietako exekutiben hautatzea, foru batzar eta parlamentuen lehendakarien izendatzea, Gipuzkoako ahaldun nagusiaren bozkatzea. Gelditzen diren bakarrak: Araba eta Bizkaiko ahaldun nagiusien eta Nafarroako gobernu buruaren izendatzea. PNV-en lorpenak azpimarragarrriak dira. Zer erran nahi du zentro-eskuineko alderdi abertzalearen nagusitasun horrek? Zergatik da Hego Euskal Herria beste lurraldeak ez bezalakoa?

Eusko Alderdi Jeltzaleak agintzen zuen jada Bizkaiko diputazioan, Bilboko herriko etxean, EITBn eta Kutxabanken.Azken hauteskundeetarik landa, aginduko du ere Arabako diputazioan, Gasteizko herriko etxean, Gipuzkoako diputazioan, Donostiako herriko etxean eta beste EAEko hainbat udaletxeetan. Nola ez aipa ere jeltzale batzu izanen direla aginte lekuetan Nafarroan Geroa Baien zerrendetan hautaturik.  EAJk ez du agintzen Murtzian, Toledon edo Cadizen…ezin duelako edo ez duelako nahi!

Analistek diote 30 urtez gibelerat egin behar dela gisa hortako eszenarioa eta podere absolutoaren errepika aurkitzeko. Euskadi is different zion Twitteren hauteskunde kanpaina denboran alderdi jeltzalea, hein hortarainokoa segur aski berak ere ez zuen usteko.

Ironia merke hunek ez du halere hauteskundeen emaitza zalantzan emaiteko xede izpirik, bainan nahi luke haatik aztertu zer nola ahal den gisa hortako podere maila harrigarria akumulatu alderdi bakar baten  eskuetan.

PNV-k egiten dakiena egin du

EAJ/PNVk kanpaina denboran egin duena azken finean aski xinplea izan da: egiten dakiena goraipatu du, hiru hitzen inguruan borrobilduz: zentralitatea, moderazioa, kudeaketa. Jakin izan du ere bere aurkarien kontradikzio edo pettoak azpimarratzen, bereziki EH Bilduren kasuan. Dudarik ez Gipuzkoan behintzat atez atekoaren gaiak izan duela eragina ezker abertzalearen emaitza txarretan. Ikusi beharko bihar zaborren kontua zer nola kudeatuko duten agintari berriek: errauskailua inposatuz edo herri kontsultak bideratuz?

PSEko sozialistak aldiz hinki hanka aski untsa atera dira bozketarik: atsulutuki agintean eta gobernuetan izan nahi zuten berriz eta lortuko dute betiko EAJren esku zabaltasunari esker. Gisa hortan funtsean ikusten da EAEn aspaldiko klasikoek iraupena dutela. EAJ eta PSE bide lagunak dira, delako estabilitate eta zentraltasun baten izenean. PPko alderdi popularrekoek kanpaina osoa egin dute herraz beteriko mezu bakarrarekin bizirik iraun nahiz eta herra horrek eragiten duen suan kixkali dira kasik azkeneraino. Sondaiek aintzin ikusia zuten Podemosek euskal panorama politikoa itzulipurdikatuko zuela. Uste baino gehiago egin du lekuka bainan ez ditu bazter guziak zangoz gora jarri, kanpaina bururatuz gainera familiako argazkia eginez Gernikako arbol gaztearen ondoan, beste batzuk bezalatsu beraz. Irabazikoek gutti gora behera Izquierda Unidaren emaitzak sartu ditu bere motxilan, eta azkenik Ciudadanos alderdiak ulertarazi dauku hobeko zukela geroan Ciudadano deitzea ikusita hautetsi bakar batekin gelditu dela instituzio guziak konduan hartuz.

Garaipen psikologikoa

Gauzak horrela emaiten du Euskal Autonomia Erkidegoan emankor eta iraunkor den bakarra EAJ dela. Hola segituz laster PNV sigla bilaka daiteke Podemos Nacionalista Vasca ! Espainia guzia kasik ezker muturrerat itzulikatzen zen egunean, EAE konbertitzen zen erdiguneko oasis bat. Funtsean bankeroak eta finantzia munduko aktibistak zozoak edo buru arinak ez direnez, hauteskunde kanpainan zehar alerta gorri abisuak helarazi zituzten azpimarratuz Iglesias/Carmona/Colau hirukotearen populismoa nehorako bide galdua zela, hitzez hitz “Estabilidad vasca buena, populismo espanol malo”.

Hauteskundeen furfuria iragan  ondoan eta gehiengo berriak osatu eta, ikusi beharko da zer nolako perspektiba berriak eskeintzeko gai izanen diren gehiengoa eta poderea lortu dutenak. (Ber)bultzatze ekonomikoa aldarrikatu du EAJk, kudeaketa orokor kontsentsual baten bitartez. Hauteskunde emaitzetan osoki irabazi die bere kontrako guzieri, bai emaitzetan eta baita psikologikoki ere.

Herritarrengan esperantza sortzea aktibazio ekonomikoaren bitartez eta nahikaria gauzatzea gelditzen zaio. Burujabetza gehiagoren bidean ere urrats adostuak bata bestearen gibeletik obratzean ere finkatu beharko du bere ibilbidearen ardatza. Bainan ardatz hori arras gutti aipatu da azken finean kanpainan zehar. Bigarren mailakoa balitz bezala…Really, is Euskadi different ?

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).