Itsumendupean

TrilingueEuskaraz bizitzeko Euskaldunek eten gabe borrokatu behar dugu. Ba ote da norbait alderantzizkoa erraitera ausartuko denik? Garai gogorrak haientzat! Ez gira gehiago 17.mendean, kasik Lapurdi osoan euskaraz mintzatzen zelarik. Eta euskaltzaleek lelo horiek beti gogoan ditugu:

– Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek hitz egiten ez dutelako baizik. (Joxean Artze)
– Hemen Euskal Herrian, euskara ez dakienak berak jakinen du zergatik ez dakien. Bainan euskara dakienak ere ez gaitu uzten euskara mintzatzen eta erdaraz mintzatzera behartzen gaitu. (Gandiaga)

Euskaltzaleek fronte askori buru egin behar dugu. Bere ezintasunaren gatik amore emaiteko tentaldian erortzeko arriskuan gaude, konturatzen baigira gure aspaldiko lanek emaitza gutiegi emaiten dutela. Eneko Bidegainek euskarazko editorialean(1) arras ongi azpimarratu dauku tentaldi horren joera. Aitzinamendurik ez delarik, helburua goregia delako, gogoa gehiegi inarrosia dugularik, bigarren maila apalagora jausteko tentaldian sartzen gira.

Euskaltzaleak ohartu gira Hego Euskal Herrian euskararen ofizialtasuna itxurakeria izan daitekeela. Jaz, Euskaltzaleen Biltzarrarekin Euskal Parlamentuaren egoitza bisitatzera joan ginen. Han, ohartu ginen eztabaidetan itzulpenak zentzu bakarrean egiten zituztela; alegia hizlaria espainolez mintzatzen zelarik, ez zuten euskarara itzultzen. Bainan hizlaria euskaraz ari zelarik, orduan itzulpena egiten zen. Iduritzen zait ahulezia adierazgarri horretarik jende guti konturatua dela.

Uste dut Katalunian, beste gisan jokatzen direla eta hango politika linguistikoak duintasun anitz gehiago duela(2).

Soziolinguistika ikertzaileek ikerketak euskararen munduari mugatzen dizkiotelarik huts egiten dute. Gure aroan, gizarteak harat-hunatetan mugitzen dira eta  heldu zauzkigun frantses, espainol eta askotan ingles hiztunek nolazbait hizkuntza horiek menperatzen eta erabiltzen dituzte; nekez euskara ikasiko dute, beren komunikazio hizkuntza amankomunena hautatuko dutelako normala den bezala. Ondorioz, leku anitzetan oso zaila da euskaraz mintzatzea, behartuak baigira -gu Euskaldunak- erdaraz mintzatzera. Hola delarik -eta usu hola dadiglosiaren jasaitera behartuak gira.

Zinezko ikerketa soziolinguistika -jakiteko gure euskara noraino gai den jendeen integratzeko ez da oraindik egina izan. Nahi dut erran noiztik jende horiek (kanpotik jinak -Frantzia edo Espainia edo beste kanpoko herrietarik-) jarri dira Euskal Herrian? Enseiatu ote dira euskara ikasten? Behar hori senditu ote dute? Beren haur ttipiak ikastoletan aukera igortzeko parada ukan ote dute? Proposatu ote zaizkie epe ertain batean, euskara ikasteko kurtso batzuk? eta abar…

Bistan da, segidan ihardetsiko dautazue: nola nahi duzu maila hori segurtatu jakinik bertako jendeek ez dutela indarrik egiten -edo hain guti- euskaraz bizitzeko?

Ohar horrek zuzenean hunkitzen nau. Idatzi dut hastapenean, euskaltzaleek fronte anitz bagenuela. Akats honi ere buru egin behar diogu. Nahi nuke jakin  Azpeitian adibidez, herri euskaldun batean, zenbat jende kanpotik etorria den duela 30 urte, 20 urte, 10 urte eta azken denboretan? Horietarik zenbat euskaldundu dira -maila apal batean bederen-? Eta burraso izanki, haurrak ikastoletan edo D sarean eman ote dituzte? Uztariztar gisa, badakit hemen jende gutik, arras gutik, euskara ikasi duela. Eta azken hogoi urteetan burrasoek ikastoletan ezarri dituzten haurretan, zenbatek euskara erabiltzen duten piska bat egunero nahi nuke ere jakin. Uztaritze herriak hizkuntz politika bat abiatu berria duelarik, ene “salaketan” ez naiz urrunago joanen (Ikus E. Bidegainen Enbatako editoriala martxoko alean).

Eta zer erran Hendaiako ikastolan haurrek espainolez mintzatzeko usaia dutelarik! Ez da oraikoa eta alderantzizko joera piztea ez dute oraindik lortu. Hori  ingurumen erdaldunaren gatik.

Beste adibide baikorrago bat emaiteko, Arberuko ikastolan, nahiz eta kanpotiar andana izan, oraikoan, haurrak euskaraz ari dira, zeren ingurumena euskaldunagoa delako. Euskalzaleek diglosiaren(3) ondorioetaz ez dira oraindik aski konturatu, nahiz eta diglosiaren hainbat froga bizi duten, bainan hain mingarriak direlako ez dituzte ikusi nahi.

Azken inkesta soziolinguistikoan, ohartu gira “gune euskaldunetan” euskara gibelka hasi dela. Zein  adiarazpen emaiten dute gibelatze horientzat? Ez dute kasik inoiz agerrarazten kanpoko jendeen etortzeak eragin bat baduela: lekuko mintzatzeko usaiak kutsatzen dituzte. Guti direlarik, eragina ttipia da. Bainan asko direlarik, Lapurdin bezala, ondorioak larriak dira. Ez da zoritxarrez bestela izaiten ahal.

Joan den mendearen hastapenean -beraz ez hain aspaldi-, italiar batzuk etorri zirelarik arras ongi integratu ziren eta euskaldundu ziren arazorik gabe. Baina gaur egun baldintzak osoki aldatu dira eta ez euskararen fagoretan. Beste errealitatea agerian emanen dut. Kanpotarrek erdaraz aritzeko usaia segitu dute mila arrazoinen gatik: Ez bakarrik hizkuntz politika eskasaren gatik edo Euskaldunen ezazolkeriarengatik edo erdara lan munduan nagusitu delako baina ere ingurumen mediatikoa arrunt erdalduna delako: media guziak kasik erdaraz dira -euskarazko egunkari bat eta erdarazkoak hamarnaka; 3 euskarazko telebista -ikusmolde baikor batetik ikusita!- eta 50 erdarazkoak gutienez… Itotze horrek arnasaren hartzeko tokia nekez utziko dauku.

Itsumendupean bizi gira gure zinezko ingurumen soziolinguistikoa isilduz. Tranparik ez! Bainan etsipenean ez dugu erori behar eta gure arazoei behar dituzten ihardespenak eman behar dizkiegu.

Itsumendipetik ateratzeko, zergatik ez Euskaltzaleen Biltzar bat -ez bakarrik jende adituak antolatu? Bainan hori aitzin, zinezko diagnostika egin behar da: nola gure gizartean -gaurko eta biharko aldaketak kontutan hartuz- zein hizkuntz politika jarri behar dugu, beti gure errealitatearen gordinetik abiatuz?

1) Enbata. 2015eko abenduko zenbakia.

2) LOMCE legeak Katalanei proposatsen diete beren araudiak ikuztea eta har dezatela EAEko hizkuntz legedia eredutzat hartzea! Erran nahi du Katalana ez dela izanen derrigorrezkoa orain arte bezala.

3) Diglosia: hizkuntza gutitu batek nahitanahiez jasan behar duen beste hizkuntza nagusien menpekotasuna.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 40€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

40€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).