Txomin Peillen abertzalea

Txomin Peillen idazle eta euskaltzain emeritua.
Txomin Peillen idazle eta euskaltzain emeritua.

Denbora gutiz Euskal Herriak Zuberoan galdu ditu hiru argi handi : Junes Casenave (2018-09-24), Allande Socarros (2021-12-08) eta Txomin Peillen (2022- 12-09). Azken hau nor zen engoitik badakikegu, aipamen asko ukan berri baitute horren etorkiak, biziak eta lanek. Izan den abertzaleaz ariko natzaizue hemen egun.

Gaur abertzale izatea gauza franko arrunta dugu idazle, teknikalari, itzultzaile, irakasle, kazetalari, hots langile intelektualen artean. Ez zen ordea batere hola duela 70 urte, aitzitik zinez bitxia, ezin sinetsia zen burutik ongi zegoen norbait «Zazpiak- bat horren alde» izan zedin. Oso guti zeuden, eta jendeak urrikari bezala, ez entzunarena egiten zioten.

Haatik duela 60 urte gazte talde zorrozki antolatu bat ozenki plazara jalgi ginenean «Euskadi bakarra da gure aberria» oihukatuz, denak entzutera behartuak izan ziren, elkorrak barne. «Enbata zikinak» deituak izan ginen, eta gutarik zenbait herio zigorrez mehatxatuak ere.

Orduko jendearentzat Iparraldean zer zen Euskal Herria ? Hoberenean ere «aberri txikia, handiaren baitan» . Handia prefosta Frantzia, Ama Birjinaren iduria : de Gaullek «la Madone» deitzen zuen, baita «Notre Dame la France». Euskal Herria «gure aberri bakarra» zela erratea Frantziari uko egitea zen: blasfemio bat ezin barkatua. Gainera « aberri txikia », munduko bi gerlen artean Ybarnegaray garaztar diputatu famatuak asmatua, bigarrenaren ondotik ez zen gehiago aipu. Beraz Frantzia genuen aberri bakarra.

Alta hamar bat urte gu baino goizago, Peillen abertzale zen argi eta garbi, bera bezalako solista bakar batzuen antzo, eta Parisen bizi, Euskal Herritik urrun. Solista horiek nor ote ziren? Apezetan Lafitte, Iratzeder, Charriton; laikoetan Legasse, Mirande, Peillen, denak ere guti entzunak: «Bortuan oihu bakarti / Abertzaleak baziren / Legasse, Mirande, Peillen / Junes Batista iduri» («Makila gorria» bertso liburuan, Elkar 1980, 158. orrialdean). Baina kalitate bat bazuten, Enbatak aski lantzen ez zuena: euskaraz ari ziren gutiz gehienetan, Enbata euskara galdua zuten BABko basko zenbaiten eskuetan zegoelarik. Akats hori aurpegiratzen zigun Txominek. Gainera orokorkiago gure aurretik abertzale ziren horiek halako aiher bat bazuten gureganako, trena haiekin kontatu gabe geltokitik ateratu genuelako. Halere Txominekin ongi konpondu naiz beti, beharbada biak zuberotarrak izanez, eta oroz gainetik euskal idazleak. Kasu berean gertatu naiz Piarres Charritton eta Manex Pagolarekin. Hiruek erraten ziguten ez ginela gu lehenbiziko abertzaleak, baina hori beti aitortu dugu, aitzinetikoei eskerrak emanez izkirioz ere, nik dakita zenbat aldiz?

Dena dela hiru tenor handi horiek EA alderdian sartu ziren, eta horko lagunek ez dituzte ahantzi. Abenduaren 16ko arratsaldean, Ligiko elizan, talde onean bildu zaizkigu Hegoaldetik, bereziki Araba eta Nafarroatik, Carlos Garaikoetxea Lehendakari ohia buru, Txominen hilkutxaren inguruan egin dugun zeremonia hunkigarrian. Txomin abertzaleak aberriari egin dion zerbitzurik handien eta baliosena: euskararen ikastea, lantzea, mihiz eta lumaz egartea, usaiakoak ez ziren gaiak aipatuz, ikerlanetan baliatuz, ideia berriak euskaraz hedatuz eta lehenik gure ama hizkuntzan sortuz. Euskalki ezberdinetan idatzi du, gaztetan zubereraz eta gehiago gipuzkeraz, berantean lapurteraz ere.

Horrela euskara batuaren arbasoetarik izan da Jon Mirande paristarra, Jon Etxaide donostiarra, Gabriek Aresti bilbotarrarekin. Laurak lagunak ziren euskaldungoan eta literaturan, haatik ez politikan: Mirande fazista zen, Etxaide katoliko suharra, Aresti komunista librea, eta Peillen erdi anarkista. Gero Txominek euskara batuaren garapena lauzkatu du tai gabe, dela Euskaltzaindiko lanetan, dela bere idazkietan.

Oroitzapen onarekin batera, altxor bat harrigarria uzten digu: berrogeita zenbait liburu, hiru ehun bat artikulu lodi eta barnoi agerkari eta aldizkari ezberdinetan, baita hainbat idazlan txiki sakabanatuak; etsenplu ederra gainera euskaldun guztientzat, bereziki gure ustez abertzale garenontzat.

Goian bego. Bake ona goza dezala betiereko bortu goran, adibidez Orhiko Parnasoan, euskal poeta zenduen konpainian. Baina munduko mendiak oro meneko ditu. Nahi duen guztiekin parteka ditzala ele on eta joria, irria eta umore sotila. Esker mila denagatik, eta ikus arte Txomin!

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 40€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

40€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).