Itxaropena

Itxaropena
Izaskun Bilbao Barandica (Bermeo, 1961) EAJ, CIU eta Coalición Canaria-ren zerrendarekin eurodiputatu bilakatua Josu Juaristi Abaunz (Azkoitia, 1964) EH Bildu, BNG eta beste alderdi batzuk biltzen dituen Herriek Erabaki zerrendarekin eurodiputatu bilakatua.

Europako hauteskundeen emaitzak interpretatzea ariketa aski delikatua da, izan den abstentzio handia kontuan hartuta. Hala ere zenbait tendentzia interesgarri ageri dira. Ondorio azpimarragarriena da alderdi espainolisten gainbehera ikusgarria. PP eta PSOE alderdiek ez dute egin %15-16tik gorako emaitzarik (salbuespena PPk, Nafarroan, %25ekin). Hego Euskal Herrian, PPk eta PSOEk, bataz beste, %26,86ko emaitza baizik ez dute lortu (bakoitzak boz kopuru bertsua lorturik). EAJk eta EH Bildu-k, ordea, %43,68ko emaitza lortu dute.

Datu horiek onak dira Espainiari loturik segitzea aldarrikatzen duten alderdiak anitz ahuldu direlako eta abertzaleak indartzen ari direlako; ez dira hain onak, erakusten dutelako
abertzaleen alde bozkatzen dutenak erdia baino gutxiago direla, nahiz eta erdi horretara hurbildu.

Kontuan hartzeko ahulezia da, independentzia eta erabakitzeko eskubidea  aldarrikatzen diren unean. Abertzaleek gehiengo osoa dute, aldiz, Bizkaian (%51,59) eta Gipuzkoan (%57,80). Bi herrialde horietan, PSOEk %13,5eko emaitza baizik ez du lortu. PPrenak are txarragoak dira, %10era mugatu baita Bizkaian, eta %7,91ra baizik ez baita heldu Gipuzkoan.

EAJ hegemonia politikoa galtzen ari
dela eta gal lezakeela erakutsi dute
hauteskunde horiek. Hego Euskal
Herrian 6.000 boz gehiago lortu ditu EH
Bildu-k, baina berdinketa teknikoaren
heinean daude bi alderdiak.

Baina joera interesgarriak, biziki interesgarriak, datoz Arabatik eta Nafarroatik. Nafarroan, EH Bildu da bigarren indarra, bozen %20rekin. PSOEk sekulako zigorra ukan du hautesleen aldetik, %14,5ean gelditu baita. Hain segur, UPNren gobernuaren kontrako zentsura moziorik ez aurkeztea eta gobernu horri zilegitasuna ematea ez diote barkatu.

Etorkizunera begira, PSN gero eta ahulago eta isolatuago izan daitekeela pentsa daiteke. Abertzaleak gero eta indartsuago dira Nafarroan, eta heldu den urteko hauteskundeetan edo ondoko batean lor lezakete gehiengoa,  ezkerreko koalizioekin elkartuz.

Araban, PPk gobernatzen duen herrialdean, EH Bilduk ustekabea eman du: lehen indarra izan baita, bozen %19,49rekin. Eta PP ez da bigarren indarra izan ere, EAJk lortu baitu postu hori, bozen %17,10ekin. PPk %16ko emaitzarekin konformatu behar izan du. Abertzaleek bozen %36,59 lortu dute Araban; espainolistek bozen %31,18. Zerbait aldatzen ari da Araban, eta ez da puntuala, aitzineko hauteskundeetako joera berretsi baizik ez baitu egin horrek. Herrialdea abertzaletzen ari da, eta ezker abertzalea da horren fruituak biltzen dituena.
Gipuzkoan ere indartsu dago EH Bildu, bozen %31,24rekin lehen indarra baita; eta EAJk 5 puntu gutxiago lortu baititu. Ukaldi aski gogorra da jeltzaleentzat, herriko bozetarako urte bat baizik falta ez denean. Duela hiru urte ezker abertzaleak Gipuzkoako ia herri guztietan eta Gipuzkoako Foru Aldundian irabazi ondoan, EAJk  oposizio gogorra egin du Bilduren kontra, eta zikinen sailkapenaren inguruko polemikak ezker abertzaleari kalte eginen ziola espero zuen. Europakoak ez dira herriko bozak, baina gipuzkoarrek konfiantza berretsi diote ezker abertzaleko koalizioari, eta hori ez da seinale ona EAJrentzat.
EAJ hegemonia politikoa galtzen ari dela eta gal lezakeela erakutsi dute hauteskunde horiek. Hego Euskal Herrian 6.000 boz gehiago lortu ditu EH Bildu-k, baina berdinketa teknikoaren heinean daude bi alderdiak.

EAJk Bizkaian dauka indar handia. Baina ondoko urteetan lehia bizia izanen da bi familia politiko nagusi horien artean. Neurtu beharko dute ea herri honi komeni zaion bi indar horiek hegemonia lortzeko borrokan aritzea bata bestearen kontra, ala hobe duten adostasunetara heltzea.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 40€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

40€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).