Jakesen lana, Euskal Dantzarien Biltzarrean

Dantzari Eguna Baionan, 1980an
Dantzari Eguna Baionan, 1980an

Henri Duhau

Enbatako Adiskideak, doluminik bizien-bizienak, Jakesen joaiteak sekulako inarrosaldia eragin du gure bihotzetan baina ere Euskal Herri guzian.

Nahi nuke neure lekukotasun xumea erantsi media horiek guti aipatu duten gaiaz: Euskal Dantzarien Biltzarrean Jakesek egin duen lan bikaina 1976ean elkarteburu ezarri genuenetik. Egia da jadanik osasun arras onean zebilela elkarte hau bospasei urte lehenago sortua, baina Jakesek eman zion zabaldura indartsu bat Oldarra taldea lagun.

Urteko lan guzien emaitza izaten zen Dantzari eguna. Biga bederen oroitarazi nahi nituzke. 1977koa, Donibane Lohitzunen, Iparraldeko dantzariez gain bizkaitarrak etorri ziren indarrean: 39 dantzari talde, orotarat 2.000 dantzari eta pilota plaza mukuru mukuru  bete zen, dantzatzeko tokia eskas izaterainokoan! Dantzari Dantza hasi zenean, sekulako zirrara piztu zuten eta jende guziak —hiru mila berrehun ikusle— berez xutitu ziren! Erreboteko ikuskizun baten hastean, jendearen berez xutitze hori, ez dut behin ere ikusi hor baizik. Zinez xoragarria izan zen.

Bigarrena, 1980eko Dantzari Eguna, Baionan, Zazpi Lurraldeetako dantzariak bildurik. Suprefetak debekatu nahi izan zuen baina Henri Grenetek eman baimena berretsi zuen. 4.200  dantzari, 12.000 ikusle ordainduz, heldu baita 20.000 jende hurbil bazegoela Baionako kirol zelaian. Euskal besta ospetsuagorik ikusi ote da Iparralde huntan? Arrakasta itzelari buruz gindoazela ikusirik, batzuek nahiko zuten gisa hortako besten zaintzeko berezitua den talde bat ekarrarazi. Jakesek ezetz : mugan ongi pasatzen bada segurtatzen dut denak ongi iraganen direla eta hala hala gertatu zen.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).