Jantzimotz horiak hasarre

AzarokoBlokatzeenHitzorduak
2018ko azaroko blokatzeen hitzorduak

Gabi OYARZABAL

Ohiko frantses erran molde batek dio, “Ahal balitz, Parise botoila batean eman genezake”. Macron-ek iragarri zituen berri guziak gauzatu balira, seguraski jantzimotz horien balentriak ez ziren gertatuko.

Abenduko Enbata alean, Peio Etcheberry-Ainchart-en artikulua honela hasten da: “Bai, bidegabekoa da erregaien zergen emendatzea ez balin bazaizkie deneri garraio garbiak eskaintzen … Arazoa da jantzimotz horien artean guti direla ekologiari buruzko kezkak agertzen dituztenak”. 
Segur oldartzen diren jendeek ez dituzte zergen emendatzeak gehiago jasaiten ahal. Batzuk nekez bizi dira, bereziki laguntza guti dutenak. Ez dira aski pobreak diru laguntzen eskuratzeko bainan aski lansari hunkitzen dute, nahiz eta frango apalak izan, zergak pagatzeko. Beste batzuk ez dituzte gehiago zuzengabekeriak onartzen. Zergatik aberatsenek zerga guttiago pagatzen dute? Zergatik hainbeste desoreka?

Azaroaren 17an, jantzimotz horiz bezti ziren horiekin nintzen, Sanespiritu biribilgunean zonbait orduz. Segidan ohartu nintzen, kasik euskaldunik ez zela eta han ziren jendeek ziotela nekez bukatzen zituztela hilabeteak. Jende xume horiek itoak senditzen ziren. Ez dute denborarik ekologiari buruzko arazoez gogoetak egiteko. Lehenik oinarrizko betebeharrak segurtatu behar dituzte. Ez dira ideologia batean sartuak eta beren haurrak haztea dute gogoan edo atsedenaldi bat egiteko ametsarekin bizi dira, bainan ezinezkoak zaizkie. Beharbada, oraino aski ongi bizitzen diren jendeek pentsatzen bazuten jantzimotzen ahalekin nola bizi daiteke hobekin ulertuko lituzke?

Nola hasi zen borroka? Jadanik erregaiek emendatze gaitza ukan zuen urtean zehar eta iruzur izigarri batekin -batzuentzat onartezina- piztu zen sua: gobernukoek erraiten zuten zergak transizio ekologiarentzat biltzen zirela, animaleko gezurra eginez! Orain badakigu biltzen den dirua joaten dela Frantziako ziloa tapatzeko eta arras guti transizio ekologiarentzat.

Bestalde, ibilgailu elektriko baten erosteko, 26.000 euro behar dela! Nork eros dezake holako autoa… 200 km bakarrik egiteko ? Etxean bi ibilgailu dauzkaten aberatsek!
Badakigu ere beste gezur animale batean beharbada girela, kasik nehork aipatzen ez duena, tabu bat bezala delako. Carlos Tavares, Peugeot-ko buruzagiak dio: “Mundua eroa da. Agintariek norabide teknikoa hartzeko manatzen digute ; ibilgailu elektrikoa ekoiztea; aldaketa gaitza da. Ez nuke nahi hemendik 30 urteren buruan, norbaitek lepora diezadan zerbait gaizki egin dudala : bateria birziklatzeko ezinagatik, gure izarbelaren ekai arraroa (matières rares), edo uhin-elektrikoen bateria kargatzen delarik, eta abar. Nola egin ibilgailu elektriko baten bateria, hondamen ekologikoa berekin dakarkielarik? Buruzagiek eta administrazioek ardura zientifikoa bere gain har dezatela zeren haiek dira behartzen gaituztenak ibilgailu elektrikoaren ekoizterat. Europako gobernuak hautu teknologikoa hartzen ari dira baina ez ardura edo erantzukizuna”.

Urtarrilean egin beharrak ziren erregaien emendatze horieri, beti autoari lotuak, gehitu behar dizkiegu, kontrol teknikokoak, aparkalekuen kariotzea, abiadurari doazkion isunen goratzea, (Macron-ek onartu du petto gaitza egin zuela 80 km-ko abiaduraren muga ezartzearekin), autobide sarie altxatzea (ez ahantz Sarkozyk berak autobideak enpresa batzuei utzi zizkiela).

Berri txarrak ez dira hortan bukatzen ! Jende ainitzentzat etxe zergak ttipitu ordez emendatu dira (Uztaritzen segur!). Erretretan naizelako, badakit ene hilabete saria ttipitu zaitala eta ttipituz joanen dela, eta lurra utziko dutalarik ez naiz segur emazteak ene erretretatik zerbait ukanen duen. Zerrenda ez da hortan bukatzen: argindarraren eta gasaren emendatzea iragartzen zuten, baita asurantzak eta mutuelak ere. Beharrik, geroztik, jantzimotz horieri esker emendatze horiek ezeztatuak edo gibelatuak izan dira.

Pentsa daiteke jendeek sos batzuk baztertu dituztela. Hortarako aski diru irabazi behar da. Eta dituzten aurrezkiak Aurrezki Kutxan ezarri balin badituzte, jakina da %0,75 emaiten dutela. Hor ere dirua galtzen da. Biziaren prezioa ofizialki %2,5 goiti baitoa. Eguneroko erosketak egitean badakigu gehiago dela. Gehitzen badugu CSG zerga beti emendatuz doala, erretratuek beren aurrezkiak galtzen dituzte. Horiek oro errealitate dorpea.

Nahi dituzu zuzenean zure zergak pagatu? Betiko ihardespena: Internet erabil. Ez duzu hauturik. Lur zerga pagatu nahiz, Zerga etxerat joaten bazira, ez zaituzte onartzen. Orduan, zure kexua agertuz ez duzula amore emanen, zerga %0,2 gehitzeaz mehatxatua zira, legea horrela baita. Beraz zergari beste zerga bat gehitzen diote. Suertea ukan dut hango langile bat ene alde agertu zelako.

Ohartu zarete aspaldi pittika-pittaka, isiltasunean, Zerbitzu Sozialak xuhurtzen dizkigutela. Hondamenak denetan. Ez gira ardi zozo batzuk prest dena iresteko, omen gizarte aitzinamenduaren izenean. Gutienez, deneri hautua eman behar zaie internetez pagatzeko ordez beste aukera eman behar zaie. Etxean internet ez duenak zer egin behar du? Ordinagailu bat erosterat behartua izanen ote da? Eta adineko jendea bazira edo elbarritua Postako langile bati zure paperak betetzeko dei eginen ote diozu, bistan dena pagatuz? Zer gizarte ari gira egiten, beti ele ederrez estalirik? Horiek ote dira gizarte aitzinamenduak?

Txetxe-k zion artikulu batean: “… Hitz ederrak (ekologistenak) ezin ditugu gehiago jasan. Gutaz trufatzen dira. Denen alde egiteko ordez, Gobernukoak jende aberatsen alde bakarrik ari dira. Jadanik aberats horiek aginte guziak beren ber atxikitzen dituzte eta sunsitzen dute bai gizartea bai eta lurra”.

Beraz, ez gira harritu behar gauzak diren bezala, arrisku handia badela eskuin muturreko mugimenduak edo alderdiak irabaztea. Noren falta?

Eta guk abertzaleek zer diogu? Zer proposatzen diegu herritarrei? Gaurregun ez ote gira jokoz kanpo aritzen? Nola lot gure nekezia ekonomikoak eta gure izarbelaren biziraupena?

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).