Jende kate arrakastatsua eta gero zer ?

PrintFriendly and PDF

EsateaLibre11TBEkainaren 8an, Durango eta Iruñea batu zituen giza katea izan zen ardatz ondoko astean Hamaika Telebistako  « Esatea Libre » eztabaida saioan. Horrez gain, 40 gazteen absoluzioa ere aztertu zen. Jose Felix Azurmendi kazetariak, Karmelo Landa EHUko irakasleak eta Iñaki Zarraoa EAJko kideak parte hartu zuten geroari buruz idekitzen ari den bide berria aurkezten duen eztabaida hortan.

(*) « Hamaika Telebista«  euskarazko telebistak eta komunikabideak hedatzeko egitasmoa da. Euskal Herriko hainbat hedabidetaz sustatuak (EKT (Berria/Hitza), EKHE (Gara), Euskaltel, Elkar… besteak beste).

Hara zer dituen bere ezaugarri nagusiak :

Euskalduna eta euskaltzalea: gure hizkuntzaren normalizazioaren prozesuarekin konpromiso estua duena.
Gertukoa eta Euskal Herrikoa: gertutasuna da tokian tokiko telebisten nortasuna. Honez gain Euskal Herria izango da erreferentzia nagusia.
Baterakoia eta zabala: guztiona eta guztiontzat. Pentsaera ezberdin guztiak islatzen dituena.
Independentea: erakunde publiko zein alderdi politikoetatik independentea izango dena.
Profesionala eta kalitatezkoa: bere xumetasunean kalitatea eskainiko duen telebista.
Parte hartzailea: ateak zabal zabalik izango dituena. Herritarren parte hartzea ezinbestekoa izango delarik.
Aurrerakoia: gizarte arloan jarrera aurrerakoia hartuko duen telebista.Gizarte gaietan, lan arloan, genero aferetan, etorkinen arazoetan, ekologian eta hizkuntza kontuetan konprometitua.
Berritzailea: telebista ereduarekin ausarta eta teknologia berrietan gauzatu eta presente dagoen komunikabidea.

  • Newsletter



  • Soutenez Enbata

    En-kiosque2015-05-FR

    Soutenez Enbata ! A partir de 40€, recevez chaque mois Enbata magazine dans votre boite aux lettres.

    Abonnez-vous / Soutenez-nous

  • Thématiques

  • Mots-clés

  • Vidéos

    video