Jokoz kanpo

JokozKanpo
Sotchi inguruetan funditze larriak, besteak beste, ingurumenaren arloan.

Poutinek joko olinpikoak antolatzeko xahutu dituen miliarrak direla ta, bai ta ere eragin dituen sarraski ekologikoak eta sozialak, batzuk diote Sotchiko jokoak boikotatu behar direla medietan. Hori dio Andde Sainte-Mariek, bainan ez bakarrik Errusiakoak bainan bai joko guziak, ereduz aldatzen ez direno bederen.

Joan den otsailean hainbat artikulu edo erreportai irakurri eta entzun ditut neguko joko olinpikoetaz. Kasik denek salatzen zuten, arrazoinekin nere ustez, bertako diru xahutze ikaragarriak, giza eskubideen zangopilatzeak, homosexualen kontrako errepresioa eta ingurumenaren funditze lazgarriak jokoen eremueri dagokionez.

Artikulu eta erreportai horiek erakusten zuten ere historikoki zer nolako harremanak gertatu izan diren munduko hainbat diktadura eta joko olinpikoen artean, izan Berlin 1936an edo Pekin 2008an.

Sistema despotikoak

Bainan gisa hortako artikuluak ez ote dira nunbait soilik postura batzuk nolabait kontzientzia xuritzeko eginak, memento berean joko horien oraino hobeki laudatzeko eta ohoratzeko ? Gary Kasparov xake jokolari famatu eta gauregun politikan engaiatuak ez zuen besterik erraiten funtsean Le Monde egunkariko kronika batean. Telebixta kateek, bereziki beren transmititze dretxoak hain kario ordaindu dituztenek itsutuki joko horien ohoratze batean murgiltzen dira. Errusiako arrazo politikoak ? Ba, soilik “bemol” bat, kontzientzia ona emaiten duena jokoen besta giro haundi hortan! “Politikarik ez kirolan!” diote goraki kirolaren komertzializazioa soilik helburu duten guziek. “Zonbat medaila gure kirolari atleta ederrentzat ?”. Beste guzia literatura hutsa baizik ez da…

Gisa hortan aurtengo neguko joko olinpikoak miraila ezin hobeak dira demokrazia edo sistema despotikoek dituzten arazo batzuetaz jabetzeko. Alabainan zer pentsa joko horiek xahutuko dituzten 50 miliar euroetaz ? Errusiar erresumako estatu eta herritarren zerga ordaintze ahalmenaren araberako despendioa ote da diru zama ikaragarri hori ? Diru gastatze horiek soilik dira kirol konpetizio mediatizatu ororen sinbolo hutsak. Goi mailako kirola baimentzen eta legitimizatzen duen sistema ekonomiko-politiko oso baten adierazle ezin argiagoak.

Brasildarrek protesta egiten dutelarik FIFA nazio arteko futbol federazioaren kontra, egiten dute beraien zergak izugarri goratzen ari direlako helduden udako futbol Mundiala dela eta. Alta FIFA eta Brasileko gobernua demokratikoki hautatuak izan dira… Alta, nago bai errusiar eta brasildar herritarrek nahiago luketela lehenetsi diru xahutze sozialagorik.

Hipokrisia

Errusiar oligarka guziak podere politikoarekin eskuz esku dabiltza eta populuari ebatsi diru partekatzen dute ahalgerik gabe: hori diote Pussy Riot famatuek, arrazoin osoarekin gainera. Gauza jakina da, Errusian bezala, azken joko olinpikoak egin izan diren erresumetan ere diru xahutze neurrigabe eta funditze ekologikoak gertatu direla. Kasik erran daiteke, bi ezaugarri horiek araudi bilakatu direla, hain “erakargarri” bilakatu diren jokoak antolatzerakoan.

Nabarmenki agertzen zauku Sotchiko jokoetan indar mediatikoek lehen helburutzat dutela soilik audientzia maila eta “buzz” hoberenak plazaratzea. Giza eskubideen defentsa, ardura ekologikoa baita ingurumenaren zaintzak leku utzi behar diete baitezpada orro eta laudatze nazionalista guzieri eta diru beltzez finantzatu kirol elitistari.

Nago ez ote den baliagarria guretzat ere, europar mendebaldeko herritar giren heinean, Errusiar sistemaz egiten ari giren kritika orohar aski errexa. Errusia kritikatzen da, eta kritika legitimoa da, bainan agian kritika aski selektiboa da. Iduritzen zait kritika orekatua izaitekotan aplikatu beharko ginukeela ere guhauri ere. Alabainan, nahiz ta eskualde demokratikoago batzutan bizi giren Europa mendebalalde huntan, hemen ere badaudelako kirol-erligio-espektakulu delako horren ondorio berdintsuak.

Brasilen udako mundiala dela eta mugitzen eta haserretzen hasia den jendeak ez du besterik erakusten. Kirol erakusketa faraoniko horietaz hunkiak eta kaltetuak diren herritarrak egiazki kontsultatuak balire, ez da errana ados litaizkela nolabaiteko beraien suntsitzea finantzatzeko gisa hortan.

Nor orroitzen da bere ikusmoldea eskatzeaz Qatarreko esklaboari, Errusiako ekologistari edo baita Londreseko hiritar xumeari, eraikitzen edo eraiki diren instalazio munstro eta neurriz kanpokoetaz ?

Pentsatzea Sotchiko joko olinpikoak baliagarri izan behar direla errusiar huts egite guziak argitarat emaiteko gisa hortan bertako giza eskubideen aldekoen mirail bilakatuz, egia erran osoki hipokrita da.

Eta ez dute Ipar Amerikar delegazioko homosexual pare baten adierazpen kuraiosek zoritxarrez ekuazioa aldatuko.

Joko olinpikoak, pentsatuak eta antolatuak diren moldean, behar dira boikotatu osoki. Bai Errusian, bai beste edozoin erresumetan, ereduz aldatzen ez direno behintzat. Boikotatu osoki, gauregun joko olinpikoek bultzatzen dutelako katastrofe ekologiko nabarmenak, CIO bezalako organismoen korrupzioa eta manatari bakar batzuen aberaste neurriz kanpokoak.

Bada garaia, bakotxak gure lekutik, bestelako joko olinpikoak aldarrikatzeko, asmatzeko, obratzeko eta … jokatzeko.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).

Une réflexion sur « Jokoz kanpo »

  1. Errealitatean ospatzen diren Joko Olinpikoak Pierre de Coubertin baru jaunak pentsatzen zuenetik oso urrun daude nire ustetan. Herrien arteko anaitasuna ospatzeko Grezia Zaharratik arrapiztu zituen joko olinpikoak, bainan toki askotan liskar eta hauek sortutako boikotak izan dira. Jokoak ospatzen diren leku bakoitzean hiri berri bat egin ordez, zergaitik bertan dauden azpiegiturak ( Estadioak, igertokiak, kiroltegiak unibertsitateko gelak eta hotelak…) ez dituzte erabiltzen? Batzuek diotenez, ikusle gehiago etortzen den ber, hotel gehiago behar da. Bainan horren ekiditzeko eta joko olinpikoak etxeko besaulkitik ikusteko badago telebista. Horrela behintzat egazkinazko bidai gutxiago eginen litezke eto ondorioz kutsadura gutxiago. Lau urte guziz ingurmnari damaia eta kalte gehiago eginten zazkio.

Les commentaires sont fermés.