Kanakytik Kaledonia Berrira

RévolteKanak1878Enbata Hilabetekariko Sar Hitza

Kanaky eta Kaledonia Berria. Bi izen, leku berarentzat. Lehena da hango autoktonoek ematen zioten izena; bigarrena, kolonoek. Kaledonia zen oraingo Eskozia. Eta James Cookek Kanakyko uharteak aurkitu zituenean, bere aitaren sorlekuaren omenez, Kaledonia Berria izena eman zion artxipelago hari. 1860an, Frantziak konkistatu eta kolonizatu zituen hango lurrak, eta geroztik, Kaledonia Berria Frantziaren kolonia baten izena da. Ez da gauza bera, beraz, Kanakyk erabakitzea edo Kaledonia Berriak erabakitzea.

Kaledonia Berria eraiki zuten Kanaky suntsituz. Napoleonen garaiko inbasioa bortitza izan zen, Kanakak trumilka hil zituzten, eta Kanakek ez zuten baliabiderik hari buru egiteko. Frantziako kolonoek Kanaken lurrak berenganatu zituzten, eta hango herritarrak miseriara kondenatu.

Mende bateko genozidio horrek, azkenean, lekuko herritarren erresistentzia eragin zuen. 80ko hamarkadan istilu gogorrak gertatu ziren, eta errepresioa are bortitzagoa izan zen. 1984an hamar Kanak erail zituzten, eta epaileek hiltzaileak errugabetzat jo zituzten. 1985ean, Eloi Machoro lider independentista eta haren kide bat hil zituen poliziak. 1988an, Ouveako harpeko bahiketa odolputzutan bukatu zen: poliziek hemeretzi militante Kanak hil zituzten, gehienak buruan tiro batekin. Frantziak garbi erakutsi zuen nork zuen indarra eta noraino joateko prest zeuden.

Handik laster, urte berean, hasi ziren negoziazioak eta izenpetu zen Matignoneko akordioa. Handik dator joan den azaroaren 4ko erreferenduma. Frantziak antolatua eta bere baldintzetan. Bai, errolda izoztea “onartu” zuen Frantziak, segurtatzeko 1988tik landa joanen ziren kolonoek ezin izanen zutela bozkatu. Hala ere, Frantziak garaipena segurtatua zuen, 1988ko erroldaren arabera ere, kolonoak nagusi zirelako.

Aitzineko ehun urteetan Kanak masiboki hil, bizirik gelditu zirenei lurrak ebatsi, miseriara kondenatu eta herria kolonizatu ondoan nagusitu ziren kolonoak, kopuruz.

Autoktonoak bizi diren lurretan, independentziaren aldeko bozak nagusitu dira airez aire; hirigunean, kolonoen bizilekuan, independentziaren kontrako bozek irabazi dute.

Argi da, beraz, nork erabaki duen: Kaledonia Berriak erabaki du Kanakyk ez duela berreskuratuko askatasuna.

Batzuek diote oraingo biztanleak ez direla iraganekoen kolonizazioen erantzule. Haiek ere hangoak direla, han sortuak eta haziak, eta Kanakek bezala dutela bozkatzeko eskubidea. Lur batean bizi den gizarteak erabaki behar omen du… Herrien berezko eskubideak edo estatuen eragin ikaragarria existituko ez balira bezala…

Frantziak eskubiderik gabe eta genozidio bidez bereganatu zuen Kanaky, eta bere beharretara moldatu zuen hango gizartea. Zuzen-kontrako okupazioa bada, Frantziak egin behar lukeen bakarra da independentzia itzultzea eta kalte-ordainak ordaintzea.

Frantziak eskubiderik gabe eta genozidio bidez
bereganatu zuen Kanaky,
eta bere beharretara moldatu zuen hango gizartea.
Zuzen-kontrako okupazioa bada,
Frantziak egin behar lukeen bakarra da
independentzia itzultzea
eta kalteordainak ordaintzea

Gainerakoa da kolonizazioari zilegitasuna ematea edo negazionismoa. Zapalkuntza pean antolatzen diren erreferendum horietan, eskatzen dena da zapalduek konbentzitu dezaten jendea, independentziaren alde. Eman dezagun bi lagunek erabakitzen dutela lasterketa bat egitea, antolatzailea dela bi horietako bat, eta aurkaria igortzen duela abiapuntua baino hamar kilometro gibelago. Nork irabaziko luke? Eta galtzaileak poztu behar luke, gutxienez lasterketan “lehiatzeko” aukera izan duelako? Gauza bera da herri zapaldu bati eskatzea berak konbentzitzea zapalduak eta zapaltzaileak. Eta ez da zilegi herri zapaldu eta ahulduari eskatzea, egitea ez dagokion indar gehigarri eta ikaragarri hori.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).