Korrika segitu!

PrintFriendly and PDF

SegituKorrikaEuskararen aldeko lasterketa martxoaren 30an abiatu da Otxandiotik eta apirilaren 9an Iruñara helduko da.  Korrikari buruzko informazioa www.korrika.eus webgunean aurkituko duzue: eguneroko bideo-kronika, lasterketa uneoro non den markatzen duen mapa, lekuko eramaileen zerrenda, argazkiak, bideoak…

Informazio hguziaAndroid zein Iphonetarako bereziki sortu den KORRIKA app-ean ere izango duzue: Korrika non den, lekukoa nork daraman, zer distantziatan den, heltzeko zonbat denbora falta den… Eta lehiaketa!

Baita sare sozialetan ere! Bilatu AEK Facebook, Twitter, Instragram, Flickr… eta erabili #korrika #korrikazuzenean eta #batzuk traolak.

Lasterketatik bertatik zuzeneko konexioak hainbat eta hainbat hedabidetan eta Korrikaren eguneroko jarraipen berezia Hamaika Telebista (lasterketa zuzenean -eguneroko konexioak telebistarako nahiz Interneterako, gaueko 21etan GUREAN GAUR saio berezia, herriz herriko bideoak…) Kanalduden (‘KORRIKA non, Kanaldude han eguneroko saioa) BERRIAn, NAIZen, EITBn, Euskal Irratietan, INFO7n, Arrosa Sarean, ARGIAn, NOTICIAS taldea…

Gainera, hasiera nahiz bukaera egunetako zuzeneko saioak. Euskarazko telebistek nahiz irratiek, elkarlanean, saio bateratuta eskainiko dute Otxandiotik eta Iruñetik. Hemen ere zuzenekoa ikusi ahal izango duzue.

  • Newsletter



  • Soutenez Enbata

    En-kiosque2015-05-FR

    Soutenez Enbata ! A partir de 40€, recevez chaque mois Enbata magazine dans votre boite aux lettres.

    Abonnez-vous / Soutenez-nous

  • Thématiques

  • Mots-clés

  • Vidéos

    video