La Marseillaise

PrintFriendly and PDF

LaMarseillaise

Marseillese-aren airean kantatzekoa :

Parisetik planeta osora « Xuri, Gorri ta Urdina »

« Gure hiriburuan gertatu da » : gauza sinetsi ezina (bis).

Mirakuiluz hautsi ote da Europako oreka fina ?

Ixiltasunaren bidez pasatu oroimenaren mina…

Milaka panpina !

Gainetik doktrina !

Hobe leike usuago ixiltzen bagina.

 

Hirurogoi segunduz atxiki denetan ixiltasuna

Oroitu arreba, laguna, horiekiko maitasuna (bis).

Parise mundu hunetako zilbor bilakatu zaiguna

Paristar jendeak bakarrik ote du sentitzen hutsuna ?

Xekatuz urruna

Aise leike xuma

Txad, Irakeko… bonben eta balen oihartzuna.

 

Urgentziaren izenean Hollande dugu koronela

3 hilabeterendako estatuaren tutela (bis).

Prentsan besterik ez ageri ; Abaaoud, Allah, Boudjella…

Bere hilkutxan itzulika ari ditaike Mandela !

Hau ote da Gerla ?

Sirian bezela ?

Ez nakien 13an dena gelditu zela.

 

Hunarte kantatu duenari zorion eta goresmen.

Melodia hunek belarrietan du batzuentzat min egiten (bis).

Ereserki ororen gisan gizarte osoa du batzen…

Baina hemen giza baloreak dira aski klarki akabatzen..

Sarraskiak goraipatzen !

Zendako da kantatzen ?

Entzun dezatela lehenik hitzek zer dioten.

  • Newsletter



  • Soutenez Enbata

    En-kiosque2015-05-FR

    Soutenez Enbata ! A partir de 40€, recevez chaque mois Enbata magazine dans votre boite aux lettres.

    Abonnez-vous / Soutenez-nous

  • Thématiques

  • Mots-clés

  • Vidéos

    video