Larrun ez hunki!

LarrunEzHunkio
« Larrun ez hunki! »ren agorrila hastapeneko salatze elkarretaratzea

Larrun mendiari egin nahi dizkioten aldaketen berri ukan dukezu, guk bezala. 64 departamenduak eta EPSA-k abiatu dute Larrun berantolatzeko «La Rhune 2020» proeiktua. Berriki sortua den ‘’Larrun ez hunki!’’ kolektiboa gara gu, Sara, Azkain, Bera eta Urruñako herrietarik abiatu den kolektibo hunek, bertze herrietako herritarrak ere biltzen ditu. Larrun zaintzeko altsatuak diren herritar eta elkarteen mugimendua ordezkatzen dugu. Mendia zaindu nahi baduzu, zato buruhilaren 19an Sarako Lurberri gelara arratseko 7tan eginen dugun biltzar publikora.

Trein ttikiak behar dituen berrikuntza eta antolaketak

  • « La Rhune 2020 » proiektuan, trein ttikiaren berritzea, segurtasuna eta balorizazioa dituzte aipatzen, bai eta ere motrizitate urriko jendeen errezebitzeko antolaketak aintzinera ezartzen.
  • Guk diogu segurtasuna bermatzeko beharrezkoak diren berrikuntza eta antolaketen egitearekin ados garela.
  • Bide beretik motrizitate urrikoen errezebitzeko moldaketentzat. Aspaldi behar zuen egina!

Departamendua eta EPSAren proiektua bertze bat da; Gauza ageria!

  • Dena ez badute argiki erraten ere, irabazien emendatzeko, operazio turistiko komerzial haundi bat da hau.
  • Jakin behar da Larrungo trein ttikia EPSA enpresak kudeatzen duela eta bertze bi estazio (Gourette eta La Pierre St Martin) badituela diru galtze haundiekin. Aldiz Larrungo trein ttikiak urtero irabazi haundiak egiten ditu !

Diru irabazien haunditzeko bi trein gehiago eta 6200 bisitari kaskora!

  • Gaur egun turismo sasoineko egun eder batez 4000ko bat jendek hartzen dute treina. Horri gehitu behar zaio Larruni egin publizitateak erakartzen dituen oinezkariak.
  • Sei treinetara pasatuz, hiru trein upatuko dire aldian: Bi trein zaharren tokiak (120+120) + trein berriaren tokiak 150 = 390 bisitari upatze bakotx. Biderkatzen badugu eguneko 16 abiatzeez = 6240 jende eguneko kaskora. Beraz eguneko iabaziak araberan emendatuko dituzte!

Kaxkoa inguratuko duen zaldaina (pazerela) eta atrakzio asko !

  • Atrakzioa sortu behar dute jende gehiago erakarriz treinak betetzeko. Horra zergatik kaskoan egin nahi dituzten: terrazak, armailak, lo egiteko bagoiak ‘’wagons couchettes ‘’, xirrixta erraldoia, eskalada gunea, ibilbideak, kontzertu…
  • Hau dena turismo plangintza haundi batean sartzen da, komunikazio kanpaña haundiekin, Larrun produktua saltzeko, turismo masiboari buruz segituz…

Proiektu hau norekin aipatu dute ?

  • Ez da nihungo konzertaziorik izan, ez hukituak diren jendeekin ez eta ere herriko etxeetan hautetsiekin.
  • Orroitarazten dugu, Larrun gune sailkatua dela (site classé) eta natura 2000ren barne. Egitura huntan ere, ez da nihungo aipamenik izan.

Natura eta Larrun mendia kaltetuko ditu

  • Zaldaina egiteko pilonak, xirrixta, armaila eta terrazak egiteko betonatzea. Bi trein gehiagok beharko dituzten kaskoko kaiaren eta gurutzagunearen haunditzea. Obra horien egiteko : pista berri, kamion, zola mihatze…
  • Kaxkoan jendea metatzeak dakarren ondorioa : lurraren higadura, bazterren ondatzea, harrespila eta eraikin zaharren desegitea…

Diru publikoaren zentzugabeko erabilera, 43 miloi euroko aintzinkondua (36 milioi bez-a kanpo)

  • Nork pagatu behar du ?
  • Ez dea bertze lehentasunik diru publikoaren erabiltzeko ? Gisa huntako proiektuek izaten duten gainkostua, hemen ere gertatuko dela pentsa daiteke.
  • Mendia eta ingurumenari eginen diren kalteak zilegi ote dire ?

Herritar eta hautetsieri mendiaren alde elkartzeko deia : MENDIA ZAIN!

  • Orroitarazten dugu Larrun, mendi bat dela eta ez ustiatu behar den produktu bat. Jada sobera eraldatua izana da eta gehiegi erabilia. Noizbait muga bat eman behar zaio !
  • 70 000 ibiltarirentzat pentsatua, gaur egun 360 000 eta bihar zonbat ? Zer turismo mota nahi dugu, kalitatezkoa ala masiboa ?
  • Nolakoa nahi dugu Larrun? Mendiaren erabilera zentzuduna nola bermatu ? mendiko turismoa, ibiltariak, laborariak, biztanleak, gure ondarea…

Mendia zaindu nahi baduzu, zato buruhilaren 19an Sarako Lurberri gelara arratseko 7tan eginen dugun biltzar publikora ! 

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).