Lau ideia biharko euskaldun berrien bila joateko

Joan den hilabetean, Ipar Euskal Herriaren harrera gaitasuna galdezkatzen nuen lurraldearen erakargarritasuna eta gure bizimoldeak kondutan hartuz “Sommes-nous trop nombreux” artikuluan. Enbatako webgunean agertu diren hainbat iruzkinek azpimarratu duten bezala erronka demografiko honek beste galdera batzu azaleratzen ditu. Horien artean euskara eta euskal kulturaren bizitasun maila funtsezkoa ikusten dut galdezkatzea gure mugimenduarentzat. Hain zuzen ere, Bagiraren inkesta handiak erronka hau azpimarratzen du. Erantzuleentzat, euskara da, bai XXI. mendeko abertzaletasunaren oinarrietako zabalena, bai mugimenduak izan beharko lukeen lehentasunetako lehena, edozein dela ere beraien euskara-maila, inplikazio-sektorea, belaunaldia… Nola egin orduan zifren errealitatea gainditzeko eta euskal herria euskaldunagoa izan dadin?

Errealitatetik abiatu

Gauza jakina da desberdintasun handiak daudela iparraldeko lurraldeen artean euskaldun kopuruari dagokionez. EEPren azken inkestaren arabera (2021ekoa), barnealdean %61ek euskaraz hitz egiten dute edo errezeptiboak dira; BABn aldiz,%14 baizik ez dira. Eta kostaldeko auzo batzuetara hurbilduz, eremu oso batzuetan (zabaltzen joaten direnak), ez da euskarazko agurrik sekula entzuten. Mingarri da betiko miarriztar bati entzutea hiriko xoko batzuetara ez doala gehiago, orain kanpotiar sentitzen delako. Horiek dira higiezin merkatuaren erakargarritasunaren ondorioak gentrifikazioarekin batera heldu direnak. Etxebizitzaren arloko arau zorrotzik gabe, diruak du azken hitza eta segituko du euskara pixkanaka bere lurraldetik haizatzen. Euskararen atzeratze horrek ez du lotura zuzenik biztanleriaren zahartzearekin, baizik eta gazteek jada eremu horietan bizitzeko baliabiderik ez izatearekin.

Alabaina azken inkesta soziolinguistiketako berri onek erakusten dutenez, euskaldunen artean gero eta gazte gehiago dira eta euskaldun kopurua egonkorra da. Ehunekoak behera egin arren, ez dezagun gutietsi mugimenduaren garaipen hori. Korsikarra, bretainiera edo alsazierari begiratzerakoan, nabarmentzekoa da euskarak lortzen duela hizkuntza gutituen kontra den Estatu batean ere modu iraunkorrean berritzea.

Ororen buru, biztanleria osoan euskara gutitzearen erantzule den migrazio-saldo positiboari buruz itzultzen gara. Erdaldunen kopurua euskaldunena baino lasterrago handitzen da lurraldean. Horrek elkarri lotutako bi erronka planteatzen ditu: euskararen garapena noski, baina kultura euskaldun eta abertzalearen hedapena ere. Baitakigu hizkuntza bat ez dela bakarrik komunikatzeko medio bat baina ere mundu oso bat, hizkuntza menperatu gabe ere hein batetaraino uler daitekena.

Kontakizun berri bat asmatu

Euskal munduan sartzea, hiztuna izan gabe ere, gugandik urrun dagoen publikoa hunkitzeko lehen urratsa da. Izan ere, bestearen ulermenak errespetua dakar gutxienez, eta, kasurik hoberenean, hizkuntza ikasteko jakin-mina eta gogoa.

Kostaldean, hainbat egiturak “abertzale mundurako ate” rol hori betetzen dute, adibidez Ikastolek buraso kanpotiarrekin, edo Euskal monetak, EHZ-k, Alda-k edo Bizi-k engaiatu nahi dutenekin. Gainera, interesgarria litzateke azken urteotan euskararen ikaskuntza intentsiboan parte hartu duten Bizi elkarteko militante kopuruaren estatistikak aztertzea.

Noski, hizkuntza politika ausartak eta haien bideratzeko baliabideak behar dira baina paraleloan guri dagokigu gogoa ematen duen kontakizun berri baten asmatzea.

1. Lehenik izan daiteke modu sotilean erdaldunei sentiaraziz oroz gainetik beraientzat dela damugarri euskal kultura eta hizkuntza ez ezagutzea. Iruditzen zait, umorea komunikazio-bektore bikaina dela horrendako, adibidez Ez Kexako taldeak bere hitz joko bisualekin ontsa egiten duen bezala. Abertzaleen “Private joke” delakoak lortu dituzte sortzen eta parean ulertzen ez dutenei deskriptatzeko gogoa piztu diete.

2. Gero ere ikasteko gogoa besteari emateak irekidura, pedagogia eta pazientzia anitz galdegiten du. Ttikitatik ongi menperatzeko aukerarik izan ez bada, euskara ikastea prozesu luzea da eta, hizkuntza guzientzat bezala, mugarik gabekoa. Pentsatzen dut puntu hori guztiok aplika diezaiokegula gure buruari, denok baitugu gure maila hobetzeko tarte bat. Etengabeko ikaskuntza ikuspegi hori transmititzeak baita gure buruarekiko eta besteekiko bihotz onaren lantzeak ere, egindako akatsengatik blokatze sentimenduak gainditzen ausartzen ez diren euskaldun guziei ere bide emango lieke.

3. Euskaldun berriak sustatu eta zoriondu merezi duten bezala. Haiek bakarrik dakite euskara ikasteko nolako indarrak eta borondatea behar diren euskara zerotik ikasteko. Kontuan hartu behar da ez girela denak sortuak ber gaitasunekin hizuntzekiko. Horrez gain euskara ez da hizkuntza indo europarra, edo hitz kasik gardenakin. Baina ikasten dutenei Spinozaren hitzak errepikatu behar dizkiegu “ederra den guzia zaila bezain bakana da”.

4. Azkenik, usaia ez dugun publiko bat hunkitzen lortu beharko dugu euskaldunen proportzioa jendartean handitu nahi badugu. Hori, adibidez, Plazara kooperatiba bezalako iniziatibek lor dezakete. Baina harago ere pentsatzen dut modu proaktiboan ari izan behar dugula, eta, batez ere BABn, gure ekosistemaren ulertzeko gakoak emanez gaur egun gure zirkulutik urrun direnei. Ez baitugu Euskal Herriko mugan hormarik eraikiko edo Macron-en berrarmatze demografikoaren politika segituko, beharrezkoa izanen da biharko euskaldun berri potentzialen gana joatea.

Zerrenda hau ez da osoa eta arreta gehiago merezi du euskaldunen ehunekoa handitzea nahi badugu.

Honek hizkuntzaren kalitatearen auzia ere planteatzen du. Sakoneko eztabaida bat bada, hizkuntzaren kalitatearen zerbitzuan egin behar diren ahaleginen eta hiztunen kopuruaren arteko oreka egokia aurkitzeko.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).