Luro Fundazioneko egonaldi laburreko zerbitzu zerratzearen salaketa

PrintFriendly and PDF

FondationLuro

21 auzapezen kolektiboak herritarrer igorri gomita:

Andere, Jauna,

Bi mila ta hamabosteko abenduan, Luro Fondazioaren administrazio kontseiluak egonaldi laburreko artatze zerbitzuaren zerratzeko xedea hartu zuen.

Aunitz hautetsientzat, harridura haundia izan zen eta elgarrekilako bilkura bat ukan artean, delibero hau bazterturik begiratzea galdegin ginuen.

Hala ta guziz, erabakia berme atxiki zuten.

Jazartu hautetsiek lehen bilkura bat ardiesten zuten 2016 ko abendoan Administrazio Kontseiluarekin eta bigarren bat 2017ko martxoan, zointan ARS-ak parte hartzen zuen egonaldi laburreko zerbitzu zerratzearen alde mintzatuz.

Delibero hau hartua da Frantzia guzian egonaldi laburreko artatzea azkarki emendatzen ari direlarik. Egun artatzeen erdiak egonaldi laburrekoak dira, 12 oren azpitik, duela 8 urte hirutarik bat zirelarik eta diotenaz, 2020ko helburua da hirutarik bi izanen direlarik.

Gu, Garazi Baigorriko hautetsi batzu zerbizu zerratze horren kontra gira eta herritar guziak jakinean ezarri nahi ditugu zer ondorio ekarriko duen herritar guzientzat.

1. Izpurako zerbitzu horren desagertzeak Baiona edo/ta Donapaulera 4 aldiz joan beharra ekarriko du aldi guziez. Enegu hau, artatze batetaz behartuak diren guzien bai ta laguntzaileen bizkar geldituko da. Nekezia bat gehiago jende ahulduen ta urrunekoendako.

2. Jaz 685 artatze izan dira Izpuran. 2015ean baino %15 gehiago. Zergatik zerra hoinbertze emendatzen ari den zerbitzua? Fundazioan lan egiten duten medikuen arabera gutienez 1100 artatzetaraino emendatzea izan ditaikela erraiten digute. Zergatik zuzendariak ez du harremanetan sartu nahi izan Izpurako zerbitzua hobeki osatuko zuten eta artatze egiteko prest zauden mediku berezitu batzuekin (urologue, gynécologue eta bertze)? Zuzendariak beti diru galtzeak aintzinera eman ditu, Franzia guzian egonaldi laburreko zerbitzuek dirua egiten dutelarik. Nolaz zuzendariak ez du onartu medikuek pagatu nahi zuten diru ikuskatze (audit financier) bat egitea?

3. Mediku berezituak ez etorriz, Luro Fundazioak duen mediku ezberdinen eskaintza ahulduko da? Radio guttiago, mediku berezitu gutiago, kontsultazione gutiago… Manera hortan, Luro Fundazioa, xahar etxe bat baizik ez ote da bilakatuko?

Gure herrialdeko zerbitzuen desagertzearen aurka beti ta beti aritzeaz aseak gira. Ez dugu bertze behin jasan nahi zerbitzu horien urruntzea. Ez dugu gehiago entzun nahi diru arrazoinik, sustut Osagarri zerbitzu bat zalantzan delarik.

Horren gatik dugu Garazi Baigorri eskualdeko biztanle guzieri dei hau zabalzen. Denek elgarrekin erakuts dezagun fermuki, ixilka egiten ari daukuten jukutria ez dugula onartzen. Gure xokoa bizirik atxiki nahi dugula entzunaraz dezagun ozenki, gure haur ta ondoko belaunaldien onetan baita.

Bil gaiten denak 2017ko ekainaren 3an, larunbata, aratsaldeko 3 tan Izpuran Bricomarché aintzineko bide juntan. Gurekin elkartuko zirela esperantzarekin, onar izkitzu, Andere, Jauna gure agur beroenak. 21 auzapezen kolektiboa

  • Newsletter



  • Soutenez Enbata

    En-kiosque2015-05-FR

    Soutenez Enbata ! A partir de 40€, recevez chaque mois Enbata magazine dans votre boite aux lettres.

    Abonnez-vous / Soutenez-nous

  • Thématiques

  • Mots-clés

  • Vidéos

    video