Euskal Herriko 650 tontorretan, orain presoak!

Maiatzak-8-zerrendarekin

Maiatzaren 8an, milaka pertsona Euskal Herriko 650 mendi ezagunenetara igoko dira. Bertan ozen aldarrikatuko dute ondokoa: bakea eraiki, gatazkaren jatorria eta ondorioak konpondu. Gatazkaren ondorioak konpontzea, minak konpontzean datza, beraien ezagupena onartuz, datozen tokitik etorririk ere. Baina gatazkaren ondorioak konpontzea, kartzelaz haratago beste perspektiba bat eskainiko duen tresna juridikoak aktibatzea da, existitzen direnak erabiliz edo egokitu behar direnak egokituz. Bakearen bidea presoen gaia konpontzetik pasa beharko da.

Egindako urratsek helburu argia dute: euskal presoen egoera konpontzea eta elkarbizitza eta bakea lortzeko bidean aitzina egitea.

Ekimen hori Euskal Herri osoan, Sare mugimenduarekin antolatzen dute BAkegileek. Ekimena antolatzeko, denen laguntza behar dute!  Alde batetik seinalatu zein menditan joanen ziren edo zirezten. Horretarako gogoko duzun / duzuen mendia hautatu, izena eman eta parte hartzaile kopurua. Bestalde egunean bertan laguntza beharra izanen da ere, parte hartzaileei bidea erakusteko, materiala banatzeko, tontorretan argazkiak hartzeko…

Izena emaiteko hemen : https://forms.gle/1qUVq4EJEKzs8BzHA

Martxak goizez iraganen dira, ideia da 12tako tontorretara heltzea, argazkia hartzea eta bertan jatea denek elgarrekin.

Hona hemen Ipar Euskal Herritik igo nahi diren mendiak :

XOLDOKO GAINA
09:45 Biriatuko plaza.
10:00 Abiatzea
11:30/ 12:00 tontorrera heltzea, argazkiak eta pik-nika.
13:00 jautsi

LARRUN
08:45 Azkaineko arrobietan.
09:00 Abiatzea
11:30/ 12:00 tontorrera heltzea, argazkiak eta pik-nika.
13:00 jautsi

ARRANOMENDI
09:00 Ezpeletako merkatu plaza
09:15 Abiatzea.
10:00 Legarre lepoan.
10:15 Abiatzea.
11:30/ 12:00 tontorrera heltzea, argazkiak eta pik-nika.
13:00 jautsi

IPARLA
08:30 Bidarraiko plaza
08:45 Abiatzea
11:30/ 12:00 tontorrera heltzea, argazkiak eta pik-nika.
13:00 jautsi

URSUIA
10:45 Zelaiko plaza (Hazparne)
11:00 Abiatzea
12:00 tontorrera heltzea, argazkiak eta pik-nika.
13:00 jautsi

BAIGURA
09:15 Aisialdi gunea (Heleta)
09:30 Abiatzea
11 :30/ 12:00 tontorrera heltzea, argazkiak eta pik-nika.
13:00 jautsi

ELTZARRUZE
09:45 Kostelete aparkalekuan (Lasaga garajaren gibelean)
10:00 Abiatzea
11 :30/ 12:00 tontorrera heltzea, argazkiak eta pik-nika.
13:00 jautsi

BUZTANZELAI
09:15 Baigorriko plazan elkatu auto-partekatzea egiteko abiatze tokiraino
10:00 Atxoarena-tik abiatzea.
11 :30/ 12:00 tontorrera heltzea, argazkiak eta pik-nika.
13:00 jautsi

ARRADOI
09:45 Faustin Bentaberri gela
10:00 Abiatzea
11 :30/ 12:00 tontorrera heltzea, argazkiak eta pik-nika.
13:00 jautsi

BEHORLEGIKO TTUTTURRUA
09:45 Etxeberri borda
10:00 Abiatzea
11:30/ 12:00 tontorrera heltzea, argazkiak eta pik-nika.
13:00 jautsi

BELTXU
09:45 Zuharry lepoa
10:00 Abiatzea
11:30/ 12:00 tontorrera heltzea, argazkiak eta pik-nika.
13:00 jautsi

ORHI
10:00 Uthurzehetako Lepoa
10:15 Abiatzea
11:30/ 12:00 tontorrera heltzea, argazkiak eta pik-nika.
13:00 jautsi