Lurrama 2019: Klima, bizia da!

Laborantza herrikoi eta iraunkorraren azoka Lurrama (ama-lurra), Euskal Herriko Laborantza Ganbarak lehen aldikotz antolatu du 2006an, jendeak eta natura errespetatzen dituen laborantza bultzatzeko. Aurten, ehunka laguntzaileen lanari esker, iraganen den 14. Lurramaren edizioak, « Klima, bizia da! » tematikarekin gomitatzen gaitu, Biarritzeko Irati erakustazokara, erakusketa, merkatu, apairu, animazio etab. giro pare gabean parte hartzerat, azaroaren 8tik 10era.

14. Lurrama honen gozama eta gozaita ospetsuak dira: Valérie Masson Delmotte, GIEC-eko ko-lehendakaria, eta Piero Sardo, Slowfood et Biodiversité elkartearen lehendakaria. Nafarroako lurraldea gomitatu dute antolatzaileek: merkatuan hango laborarien mozkinak atxematen ahalko dira, baita ere hiru egunez hainbat animazio eta ekitaldietan.

« Klima bizia da » gai nagusiaren haritik hara jarraian Lurraman iraganen diren hitzaldiei buruzko xehetasun guziak:

Programazio orokorrari dagokionez, hilabete honetako Izar Loren eta behereko hemen ere xehetasunak atxemanen dituzue:

Lurrama 2019ko egitarau zehatza… egunez egun:

Lurrama0811

Lurrama0911

Lurrama1011