Maiatzaren Lehena: « Aberatsak zergapetu! »

Bizi! eta Aldako 15 militantek ekintza sinboliko bat burutu dute Bruno Le Maire-en bigarren etxearen aitzinean, Senperen, apirilaren 25ean. Ekonomia eta Finantza ministroak iragarri atzerapauso sozial berriak eta azken honek « ongizate Estatua » desegiteko adierazi duen nahia salatu dituzte. Aberatsak zergapetzeko deia egin dute, eta maiatzaren 1ean, asteazkenarekin, Baionan lelo horren gibeletik saldoan manifestatzeko deia ere.

​Apirilaren 25ean, ostegunarekin,  Bizi! eta Aldako 15 militante agertu dira ekonomia eta finantza ministroaren Senpereko bigarren egoitzaren aitzinean. « Aberatsak orain zergapetu! » edo « Klima, justizia soziala, dirudunak zergapetu! » aldarrikatzen zuten pankartak zabalduz, bi euskal mugimenduek egungo gobernuaren politika bidegabea gaitzetsi dute, eta dirua, saldoan den tokian, aberatsenetan, fiskalitatearekin biltzea aldarrikatu.

« Gobernuaren eta Bercyren politikak aitzinkontuen egungo defizitak nahitara areagotzen ditu: dirudunei eta CAC 40ko enpresa handiei behar den bezala zergapetzeari uko eginez, enpresa handi horiei tira-ahala dirulaguntza publikoak banatuz, neholako ordain sozial edo ekologikorik gabe, zerga ihesari begiak hetsiz, Estatua beharrezko diru sarrerarik gabe uzten du, eta gero defizitak larriagotzen direnean asaldatzen hasten dira eta orduan behartsuenei are gehiago sosa hartzea eta haien eskubide sozialak murriztea justifikatzen dute », azaldu du Oihana Driolletek Biziko bozeramaileak. « Horrela, desberdintasunak are gehiago handitzen dira, eta Gobernuak emendatu beharko liratekeen aitzinkontuak murrizten ditu, hala nola trantsizio ekologikoa, eraikinen isolamendu termikoa, etxebizitza sozialen ekoizpena, osasuna eta elkartasun soziala« .

Mugimenduko militanteek tokiak utzi dituzte maiatzaren 1ean, asteazkenarekin, 11:00etan Baionan manifestaziorako deia zabaldu eta gero. «Aspertuak gira gobernu honek gure auzoak, izan daitezen langabetuak, etorkinak, funtzionarioak, etab. gure gaitz guzien jatorri gisa aurkeztea, jakinez zonbaitzu gure bizkar asetzen direla eta berdinek, sozial, ingurumen, klima eta mota orotako krisiei buru egiteko mobilizazio esfortzurik ez dutela egiten». adierazi du Xebax Christyk, Aldako bozeramaileak ondokoa zehaztuz “Bada garaia berriz ofentsibara pasatzeko eta eztabaida publikoan eta erabakitzaileen agendan justizia eta elkartasuna ezartzeko. Gure bi mugimenduek dei egiten diete beren kide eta jarraitzaile guziei maiatzaren 1ean azkarki mobilizatzeko eta 11:00etan topatzeko, geltoki aldean den San-Izpiritu zubiaren puntan, jende-lerro animatu eta deliberatu baten osatzeko lelo argi eta zehatz baten gibeletik: ABERATSAK ZERGAPETU!”.

Aberatsak zergapetu ditzagun! Aldak eta Bizik Maiatzaren lehenean manifestatzeko deia luzatzen dute

Metamorfosi ekologikorako eta justizia sozialerako dirua berenganatzen dute: aberatsak zergapetu ditzagun!

Krisia eta zor publikoa baizik ez direlarik aipu, miliardunak joritzen ari dira. Munduko aberatsenen % 1ek planetaren aberastasunaren kasik erdia daukate!

Etxebizitzaren krisia sekula baino bortizkiago ari delarik, pertsona aberatsenen % 10ek ondasun higiezin guzien % 44a berenganatua dute eta menaiuen % 3,5ek sektore pribatuan alokatuak diren etxebizitzen % 50a berenganatua dute. Hogei urteotan, etxebizitzen prezioak menaiuen irabaziak baino 4 aldiz lasterrago igo dira.

Frantziako Estatuan, aberatsenen % 1ek urtean bana beste hamar aldiz CO2 gehiago isurtzen dute beren kontsumoaren bidez Frantziako Estatuko pobreenen % 50ek baino. Mundu mailan, planetako pobreenen % 66k baino CO2 gehiago isurtzen dute.

Guti batzuek aberasten segitzen duten bitartean, zuhurtasunaren garaia iritsi da ekonomia ministerioan. Bruno Le Maire-k justizia fiskala berrezartzeko ordez Estatu sozialaren bizkar aurreztu nahi du! Enpresek irabaziak lortzen dituztelarik, sakelan sartzen dituzte eta ez dira zergapetuak. Krisian direlarik, Estatua laguntzera heldu zaie eta kinka txarretik ateratzen ditu gure zergen dirua sartuz.

Jendartea irabaziaren zerbitzura ezartzen duenaz aparte, beste logika bat bada: ekonomia jendarte osoaren eta bereziki langile klaseen beharren zerbitzura ezartzen duena. Zergapetu ditzagun aberatsak, irabaziak birbanatzeko eta justizia soziala eta metamorfosi ekologikoa finantzatzeko: gaitzeko irabaziak zergapean ezarriz, aberatsenak askoz gehiago zergapetuz, zerga ihesaren kontra borrokatuz, uraren edo argindarraren prezio progresiboak ezarriz…

Aberastasunaren birbanaketari bai, pertsona bakoitzari duintasunez bizitzeko nahikoa bermatzen duen jendarteari bai!

Denak maiatzaren leheneko Baionako manifestaldira!
Elkarretaratzea 11:00ean San-Izpiritu zubiaren puntan, tren-geltoki aldean.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).