Maison occupée du Plantoun : une nouvelle phase / Plantoun-eko etxe okupatua : fase berria abian

PrintFriendly and PDF

Après neuf mois d’occupation d’un logement laissé à l’abandon propriété d’Habitat Sud Atlantic, une nouvelle page va se tourner dans la dynamique portée par le squat de Plantoun.

Lorsque le juge d’exécution du tribunal de Bayonne rendait en novembre dernier un avis favorable à notre expulsion, nous avancions la proposition suivante : nous étions prêts à partir si la maison en question servait à l’avenir à reloger des familles en difficulté, de manière temporaire, par le biais d’une convention légale. Cette proposition était accompagnée d’un travail en amont sur les possibilités pratiques d’une telle transition, avec notamment la présentation d’une famille en recherche urgente de logement suivie par le CHRS Atherbea.

Fin novembre, nous apprenions qu’un projet d’accord entre l’Office public de l’Habitat et le PACT Pays Basque était en cours. Mi-janvier, nous nous en procurions une copie. Il s’agissait de mettre la maison à disposition du PACT par une convention d’occupation, afin que cet organisme puisse procéder au choix de la famille à reloger (répondant aux critères prioritaires du Plan départemental d’action pour le logement des personnes défavorisées), par le biais d’une sous-location.

Ce projet a été pour nous un premier pas important, dans une phase de résolution. Nous décidions donc rapidement, après consultation auprès des structures qui travaillent à nos côtés et sans que ce projet ne soit encore signé, de faciliter sa concrétisation par un geste fort : quitter les lieux le plus rapidement possible. Un contact téléphonique avec le PACT nous confirmait que cet organisme était preneur de la maison occupée pour l’insérer dans son parc de logements d’urgence.

Les choses se sont accélérées en ce début de semaine. Diverses sources de la mairie de Bayonne et d’HSA nous ont indiqué que la signature de la convention était imminente, et qu’elle aurait finalement lieu ce jeudi 6 février. Considérant que toutes les parties sont finalement arrivées à un aboutissement constructif, nous allons, cet après-midi à 14h30, laisser le n°26 du hameau du Plantoun libre de tout occupant et rendre les clés à HSA après le passage d’un huissier. Nous laissons cette maison comme nous l’avons trouvée, propre et immédiatement habitable.

La détermination, le demande incessante de dialogue et les nombreux soutiens dont nous avons bénéficié ont porté leurs fruits. C’est un précédent important qui peut et doit, à l’avenir, servir de levier pour résoudre, du moins en partie, le problème du mal-logement au Pays Basque. Tout propriétaire possédant un ou plusieurs biens inoccupés pourra désormais se tourner vers les organismes sociaux et établir des conventions d’usage, d’occupation et des baux précaires pour loger temporairement des personnes dans le besoin. C’est tout l’enjeu de cette bataille, et avec de la bonne volonté et une conception moins absolutiste de la propriété, le mal-logement peut être réduit de façon significative. Pour cela, tous les acteurs politiques et sociaux ont leur rôle à jouer, au vu du nombre important de logements vides et inutilisés. La demande est forte, les besoins criants.

Nous sortons, mais ne partons pas très loin. Différents rendez-vous seront pris les semaines qui viennent avec les porteurs du projet ainsi que les candidats aux élections municipales de Bayonne, pour évoquer les modalités de finalisation de cet accord, et nous allons de notre côté réfléchir à de futures réquisitions, sur le même modèle de revendication que le squat de Plantoun. Nous tenons aussi à faire savoir que si, passé un délai raisonnable, cette première convention reste dans les cartons, nous prendrons des mesures pour que les signataires tiennent leurs engagements.

Ces neuf mois d’occupation ont été pour nous intenses et enrichissants. De nombreux débats, initiatives et pistes de solution ont jalonné cette expérience. Nous franchissons donc cette nouvelle porte, avec le sentiment bien ancré que la lutte paie. Nous tenons à remercier les habitants du quartier, les associations et personnes de tous bords qui se sont battues à nos côtés pour arriver à ce dénouement. Nous quittons le n°26 renforcés, conscients que c’est ensemble, par des initiatives citoyennes, que l’on fait bouger les lignes. Cette première réussite est une réussite collective, elle sera vraiment satisfaisante le jour où cette maison sera à nouveau habitée.

Pour finir, nous voulons réitérer notre solidarité auprès des habitants du hameau du Plantoun qui continuent de se démener afin d’être relogés dignement.

Les occupant-e-s du Plantoun, le 7 février 2014

Plantoun-eko etxe okupatua : fase berria abian

Bederatzi hilabetez Habitat Sud Atlantic erakundearen jabetza den etxe abandonatu bat okupatu ondotik, Plantoun-eko « okupak » sortu dinamikak ziklo berria ezagutuko du gaurtik aitzina.
Joan den azaroan Baionako auzitegiko helegite epaileak gure kanporaketa erabaki zuelarik, honako proposamena luzatu genuen : etxe horretatik joateko prest ginen baldin eta geroan zailtasunean den familia bat aterpetzeko erabiltzen bazen, behin behineko denboraldian, hitzarmen legal baten bidez. Proposamen hau mota honetako trantsizioak egiteko dauden posibilitate praktikoen lanketa batez lagundua izan zen, baita Atherbea elkarteak kudeatu etxe beharretan zen familia baten aurkezpenarekin.
Azaro bukaeran, Baionako Office Public de l’Habitat eta Euskal Herriko PACT erakundeen artean hitzarmen proiektu bat martxan zegoela jakin genuen. Urtarrilean, proiektuaren kopia bat eskuratu genuen. Etxe okupatua PACTen esku uztea zen egitasmoa, okupazio hitzarmen baten bidez, erakunde honek ber-aterpetzeko familia hauta dezan (pertsona behardunen etxean hartzeko dauden departamenduko ekintza planaren irizpideen araberakoa), azpi alokatze bat gauzatuz.
Proiektu hau guretzat pausu garrantzitsua izan da, konponbide baten bidean. Fite, gurekin lanean ari diren elkarteen itzulia egin ondotik, erabaki bat hartu genuen, hitzarmena oraindik ere izenpetua ez zela : etxea ahal den eta arinen hustea, proiektuaren bururapena jestu azkar baten bidez errazteko. PACTekin ukan telefono harreman batek baieztatu zigun erakunde hau etxe okupatua kudeatzeko prest zela, urgentziazko bizitegien bere bizitokien multzoan sartzeko.
Aste hasiera honetan gauzak azeleratu dira. Baionako herriko etxetik eta HSAtik ukan informazioek jakinarazi digute hitzarmenaren izenpetzea berehalakoa izanen zela, azkenean otsailaren 6an sinatuko zela adieraziz. Alde guztiak bururapen eraikitzaile batera heldu direla kontsideratuz, arratsalde honetan, 2ak eta erdietan, Plantouneko 26. zenbakia libre utziko dugu eta HSAri giltzak itzuliko dizkiegu, uxer baten bisitaren ondotik. Etxea atzeman bezala utziko dugu, garbia eta gaurdanik bizigarria.
Determinazioa, elkarrizketa eskaera etengabea eta jaso ditugun sostengu anitzek euren fruituak ekarri dituzte. Aurrekari inportantea gertatu berri da, etorkizunean Euskal Herriak pairatzen duen etxebizitza arazoa, partez bederen, konpondu dezakeena eta behar duena. Engoitik, etxe huts ez erabiliak dituen jabe orok erakunde sozialekin hitzarmenak gauzatzeko parada ukan dezake, okupazio edo erabilpen akordio legalen bidez, beharretan diren jendeei aterpea eskaintzeko, denbora mugatuan. Partida honen erronka maila horretan kokatu behar da, eta borondate onarekin eta jabegoaren kontzeptu ez hain absolutistarekin, bizitegi faltaren errealitate molde adierazgarrian alda daiteke. Horretarako, aktore politiko eta sozialek eginkizun premiatsua dute, dauden etxe hutsen kopurua ikusirik. Eskaera azkarra dago, beharrak nabarmenak.
Ateratzen gara, baina ez goaz biziki urrun. Heldu diren asteetan hitzordu desberdinak hartuko ditugu Baionako herriko etxera aurkezten diren hautagaiekin, hitzarmen honen betearaztea hurbiletik segitzeko, eta gure aldetik, etorkizunean errekisizioak burutzeko asmoak nola gauza daitezken hausnartuko dugu, Plantoun-eko etxe okupatuaren errebindikazioa oinarritzat hartuz. Zentzuzko epe bat pasata, lehen hitzarmen hau gauzatzen ez bada, neurriak hartuko ditugu izenpetzaileek beren engaiamenduak bete ditzaten.
Bizi izan ditugun bederatzi hilabete hauek mamitsuak eta aberasgarriak izan dira. Eztabaida, iniziatiba eta konponbide pista ugari jalgi dira esperientzia honetan zehar. Ate berria zeharkatuko dugu orain, borrokak emaitzak ekartzen dituela konbentzituak. Auzoko biztanleak, elkarteak eta gure alde jo duten pertsonak eskertu nahi ditugu, haiekin batera heldu garelako bururapen honetara. Etxe okupatua ber-indarturik lagatzen dugu, elkarrekin, dinamika herrikoien bidez marrak mugitu dairezkela jakinik. Lorpen hau lorpen kolektiboa izan da, benetan gogobetegarria izanen da Plantoun-eko etxean familia bat sartuko delarik.
Azkenik, Plantoun-eko biztanleei gure elkartasuna berretsi nahi diegu, behar bezalako bizitegiak eskura ditzaten daramaten gudukan.

Plantoun-eko okupatzaileak, 2014ko otsailaren 7an

  • Newsletter



  • Soutenez Enbata

    En-kiosque2015-05-FR

    Soutenez Enbata ! A partir de 40€, recevez chaque mois Enbata magazine dans votre boite aux lettres.

    Abonnez-vous / Soutenez-nous

  • Thématiques

  • Mots-clés

  • Vidéos

    video