Metropoli Polo Arindua, alternatiba ala statu quo-a?

PMAren aldeko auzapezen agerraldia Itsasun.
PMAren aldeko auzapezen agerraldia Itsasun.

 

Joan den otsailaren 3an, HELEP edo Herriarteko lankidetzako erakunde publiko bakarraren sortzearen kontrako auzapez talde batek bere proiektu alternatiboa aurkeztu du: Metropoli polo arindua (MPA). Batera Plataforma jada engaiatua da Iparraldeko 158 herrien itzulia egin duen Karabana Pedagogikoa lagun jendarteari lurraldearen instituzionalizazioaren erronkaren  aurkezpen lanetan. Hara Baterak MPAri buruz egin azterketaren zonbait pasarte. 

 MPA proiektuari « Euskal Herri Elkargoa » izena ematea.

Bakoitza libre da nahi duen hiztegia erabiltzeko bainan instituzioaren gaiaz ari garenez komeni da hiztegi egokia erabiltzea.Izan ere MPA juridikoki sindikatu mistoa da eta beraz izendatzeko ezin da «Elkargo» hitza erabili. Termino horrek Herri elkargoak eta Hirigune elkargoak bakarrik izendatzeko balio du.
Horregatik du hain zuen BATERA plataformak erabiltzen.
MPA izendatzeko termino hori erabiltzeak nahasmena besterik ez du sortzen.

Aurkeztu proiektuak proposatzen du gaur egungo 10 herri arteko elkargoetatik 8 herri arteko elkargotara pasatzea.

  • 8 herri arteko elkargo horien mapa proposamenik ez egiteaz gain, hipotesia arrunt birtuala da, herri arteko elkargo kopurua azkarki murrizteko xedea duen lege testuaren izpirituaren kontra baitoa.
  • Bestalde, prefetak behin baino gehiagotan errepikatu du Elkargo bakarraren inguruan adostasunik egon ezean, Estatuak 2 edo 3 herri elkargoko proposamena eginen duela.
  • Azkenik, azpimarratu behar da MPAk ez duela segurtatzen ez ipar Euskal Herriaren perimetroa, ez lurraldearen jarraipena, HELEP bakoitzak erabakiko bailuke integratzea ala ez.

«MPA, proiektu ausarta da».

  • Nola posible da proiektu ausarta izatea MPA, koordinazio gunea besterik ez delarik, diru iturri propiorik gabe eta erabakiak hartuko liratekeelarik osatuko luketen HELEPek aho batez bakarrik onartuz gero?
  • MPAk geruza bat gehituko lioke milahosto instituzionalari, herri elkargoen eta departamenduaren artean kokatuko bailitzateke. Sinplifikatzeko partez, antolaketa konplexuago bihurtuko luke, herritarrak gehiago nahasiz nork zer kudeatzen duen ulertzen entseatzerakoan.
  • MPAren gobernantza ez da ez demokratikoa, ez gardena. HELEP bakoitzak hautatu delegatuek lukete kontseilu sindikala osatuko eta beraz herri guziak ez lirateke ordezkatuak izanen.

Baterak dion bezala, « Ekimen berri orok galderak altxatzen ditu. Bainan proiektu bat aitzina doa baldin eta erantzunak denen artean lantzen badira. Gauza bera da ipar Euskal Herriaren instituzio egituraketari dagokionez. Zilegi da dudak ukatea. Bainan uzkurtasunak eta kezken metaketak ez gaituzte lagunduko ipar Euskal Herriarentzat proiektu ausarta eraikitzen. »

Ondoko egunetan Batera-ren iritziaren beste pasarte batzu aurkitzen ahalko dira Enbata.info-n.

hiztegi

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).