Milonga de la Colectividad fusilada

PrintFriendly and PDF
Lebranchu

Marylise Lebranchu, Deszentralizazioaren ministroa

Doinua : Milonga, Habanera garratz batean ere kanta daiteke

Urtarrilean hasia
Kolektibitate baten
Aldeko deia marrazten
Zabaldu zen garrasia:
Beste “herri harresia”.
Politikan zenbat gandu
Zimelak arrosa jan du
Gainditu zaio sasia
Azkenik ezetz trinkoa
Eman digu gobernuak
Garai bateko mamuak
Maniobra klasikoa
Esperantzaren pitoa
Ipurtziloan barrena:
Aurten egin digutena
Zer sartze politikoa!
Deszentralizazioa
Ados, bainan ez sobera
Eta batzutan hobe da,
Aise, konzentrazioa
Beiratzeko nazioa.
Estatu bortxatzailea?
Bai, bainan agradablea,
Jartzen baitu pasioa,
Ez digu egin nahi min
Bainan eman maitasuna,
Eskaini askatasuna,
Bakea mantendu dadin,
Beraz ez sobera galdin.
Gure jaunttoek zer karga:
Herria entzun behar da,
Bainan kasu gutti egin!
Espagnac emendakinak
Pausatuz doa gerlara,
Erreferentea bada
Nolaz hain esku zikinak?
Triptikoak zinkurinak
Espagnac, Capdevielle, Alaux:
« T’es PS? Allo quoi, allo? »
Ta bestetik Laserre finak
Lohian laket zerria
Akordio baten bila
Dabiltzala iskanbila.
Laster guziek irria
Ahoan zabal jarria
Erranen dute aizue
Guretzat bozka zazue
Salbatu dugu Herria!

  • Newsletter



  • Soutenez Enbata

    En-kiosque2015-05-FR

    Soutenez Enbata ! A partir de 40€, recevez chaque mois Enbata magazine dans votre boite aux lettres.

    Abonnez-vous / Soutenez-nous

  • Thématiques

  • Mots-clés

  • Vidéos

    video