Herrigintzaren bideak

Mapa

Duela guti, ELA sindikatuak adierazten zuen garaia zela Euskal errepublika bat sortzeko, eta aldebakarreko prozesu baten bidez Euskal Herriari bere burujabetza emateko. Funtsezko argudioak daude  horretarako, horietarik bat kudeatzen gaituzten bi Estatuetan inboluzio autoritaristen garapen gero eta azkarragoa. Bainan, lehenago herri kontzientzia piztu beharko da eta euskal lurraldeen arteko arroila bete, guziz hizkuntza eta kultura mailan.

Nere zutabe honen helburua ez da Euskal errepulikaren asmoa eta bere arrazoiak eztabaidatzea (horietarik gehienekin bat egiten dudala eta, ez nuke askorik errateko), baizik eta nere iduriz proiektu honen oinarrian egon behar den herri kontzientzia arakatzea, eta horri buruz nere zalantzak eta galderak adieraztea.

Hortaz ez dut analisi zientifiko bat sortzeko nahikeririk, baizik eta hainbat urtez nere mugalari ibilbide xumean ikusi-entzundakoa abiapuntutzat hartuz, identifikatu ditudan joerak adieraztea eta zertan oztopoak izan daitezkeen aztertzea, betiere ikuspegi subjektibo batetik.

Lapurdi erdaldundua

Nere ikuspegia Lapurdiko kostan kokatzen da, turismoak bultzaturik etxebizitza-espekulazioak kaltetua den lur eremu hontan. Hemen euskaldun berrria edo zaharberritua izateko, ahalegin dexente behar dira, korronte erdaldun hegemonikoaren aurka igeri egiteko. Eremu gehienetan frantsesez mintzo eta Frantziako erreferentziak mintzagai, eta erreferentzia berak askotan euskaraz mintzo diren eremuetan ere.

Gutarik hainbatek, mapan Andoain edo Igantzi baino errexago kokatzen ditugu Hossegor, Saint-Martin-de-Seignanx edo Peyrehorade. Ipar-Ekialdera begira gaude, gure xokotik, mendiei bizkarra emanez.

Nahiz eta lizeoan euskara ikasi ere, gehien-gehienei unibertsitatera naturalago iduritzen zitzaigun Pauera edo Bordelera joatea, Bilbora edo Iruñera baino.

Gipuzkoa erdaldundua

Halere, ikasketak bukatuz gero Gipuzkoan lan egiteko parada izan nuen, eta horren bidez frantsesez mintzo ez den Euskal Herriko zati hori ezagutzeko parada izan dut 18 urtez. Oroitzen naiz han hasi aurretik, Gipuzkoa iduritzen zitzaidala euskararen gotorlekua bezala: han bai euskaraz bizi ziren egunerokoan, ofizialtasuna zutela eta, bizi publikoan guziz normalizatua zen euskaraz mintzatzea, hots egiazko euskaldunak ziren, Lapurdiko euskaldunok amesten ginuen egoera batean bizi ziren. Edo hala irudikatzen nuen bederen.

Han lanean hasi eta gero esperantza horiek pixkanaka aldatu zitzaizkidan: beren burua euskalduntzat duten gehienek (euskalzale militante gutiengo bat izan ezik), egunerokoan espainolez mintzo dira, edo euskañolez (euskara eta espainolaren arteko nahasketa ulertezin hori, Chill Mafia taldeko kantuetan entzuten duguna). Kafe orduan edo bazkarian, askotan Espainiako aktualitatea eta erreferentziak aipagai, eta gehienetan espainolez (edo euskañolez). Ni hor tartean egoteak eta erreferentzia horietaz ezer guti jakiteak, deserototasun pixkat sortzen zuen: nik ezagutu beharko ote nituzkeen erreferentzia horiek, edo erdera ezberdineko euskaldunen artean erreferentzia amankomun hain guti ote genituen benetan? Frangotan ere, neri mintzatzean, hizkuntzaz aldatu (espainoletik euskarara pasa) eta galdetu: “ta zuek Frantzian, nola duzue hori?” Nolazbait, iduritzen zitzaidan euskaldunen arteko hizkuntza espainola dutela, eta euskara ni bezalako frantsesekin mintzatzeko erabiltzen dutela. Gipuzkoako giro honetan integratua izateko, Espainian gertatzen zenaz jabetu behar nintzen. Hots, fisikoki etxetik 26 kilometrotara joan (nere kasuan Baionara joatea bezala), baina “semiotikoki” etxetik 500 kilometrotara.

Distantzia fisikoa eta kulturala

Kilometro fisikoei dagokienez, Hendaia Gipuzkotar denek badakite nun kokatu, Urruña aldiz, jadanik zailago. Batzuk galdetzen zidaten nola erraten zen gauza bat edo bertzea “iparraldeko euskaraz” (euskalki bat zelakoan), edo behin Landetan Port d’Albret herrian izandako ekaitza bat, ea etxean pairatu nuen (nere etxea bertatik 26 kilometrotan zegoela, baina Port d’Albret nere etxetik 70 kilometro). Geografiari dagokionez ere, Gipuzkotarrak Lapurtarren simetrikoak dira: Hego-Mendebaldeari begira daude, eta Azkaine edo Luhuso baino askoz hobe ezagutzen dute Haro edo Castro Urdiales. Noski deskribatzen dudan hori ez da egoera monolitiko bat, eta noski (eta eskerrak) izan ditut harreman eta eztabaida naturalak lankide gipuzkotarrekin ere. Baina gure erreferentzi amankomunak guti dira, eta hortaz ohartzen ginen beti. Ohartzen ginen ere erreferentzi horien zati haundi bat, garrantzi gutiegi ematen ohi zaion euskal musikan datzala.

Arrakala bete

Nere ikuspegi eta esperientziatik, horrelako egoera batetik abiatuz, zaila ikusten dut gaur errepublika bat eraikitzea, ez baldin badugu lehenago herri kontzientzia pizten, sendotzen, eta lurraldeen arteko arrakala hori betetzen, hizkuntza eta kultura mailan. Eneko Bidegainek dion bezala, elkarri bizkarra ematen ari gara. Gero eta argiagoa da Frantzian eta Espainian gertatzen ari diren bilakaerak ikusirik, politikoki estatu horietatik ateratzeko lehen baino arrazoi gehiago ere ditugula. Baina gehiago ohartu beharko ginateke kulturalki ere estatu horietatik ateratzeko beharraz, eta horrek suposatzen duen ahaleginaz eta aldaketetaz. Kulturalki herri bat osatuz gero, gure erreferentzi amankomunekin, gure hizkuntzan eta kanpora begiratu baino barnera begiratuz, indar askoz gehiago izanen dugu politikoki herri bat osatzeko. Izugarrizko lana da, baina lan hori egin gabe, ez ote gara etxea teilatutik eraikitzen hasten?

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).

Une réflexion sur « Herrigintzaren bideak »

  1. Artikulu honetan idatzitakoak errealitate triste bat islatzen digu. Iparraldeko jende askok erdaldunak, euskotarrak edo euskaldun zaharrek ere begi arraroez begiratzen naute Iparraldea eta Hegoaldea esaten dudalarik. Egun batez Angelun Rock and Roll irakasten duen emazte erdaldun batekin mintzatzen nintzela , berak esaten zidan euskaldunek Rocka ez zutela laket; orduan Niko Etxart ezagutzen zuenik eskatu nion, eta naski berak ezetz erantzun. Hegoaldeko beste taldeez askoz gutxiago. Iparraldeko gehiengo batek ez daki ezer Euskal Herrian orain dagoen zatiketa administartiboari buruz eta Euro Herrialdeari buruz. Nire ustez hori da lehenik euskal irakaskuntzaren lana baita hiri entitateena ere. Zazpi herrialdeetako Euskal Herria badagoela lehenik irakatsi behar da; gero Euskal Herri historiko hori hiru entitatez zatiturik dagoela: Euskadiko Autonomi Elkartea; Nafarroako Foru Elkargoa eta Iparraldeko herri elkargoa.

Les commentaires sont fermés.