Olatukoop: jarduera ekonomikoaz ondare komuna indartu

PrintFriendly and PDF

OlatukoopEkonomia sozial eta eraldatzailean diharduten enpresa, elkarte, erakunde eta kooperatibek osatzen dute OlatuKoop sarea. Kideen arteko elkartasuna, jendartearen ongizatea, eta jarduera ekonomikoak ondare komunari ekarpen bat egitea dira sarearen helburuak. Euskal Herriak ekonomia sozial eta eraldatzailean oinarritutako olatu koooperatibo berri bat behar duela uste dute eta urriaren 9an,  I. Olatukoop Topaketa ekimenera gomita luzatzen. 

Zer da Olatukoop?

Ekonomia sozial eta eraldatzailean jarduten duten enpresa, elkarte, erakunde eta kooperatibek osatzen dute OlatuKoop sarea. Kideen arteko elkartasuna, jendartearen ongizatea, eta jarduera ekonomikoak ondare komunari ekarpen bat egitea dira sarearen helburuak. Horregatik enpresa proiektuak komunitate bezala izendatzen dituzte, ohiko enpresak baino askoz gehiago baitira eredu honetan.

Euskal Herriak ekonomia sozial eta eraldatzailean oinarritutako olatu kooperatibo berri bat behar duela uste du Olatukoop-ek. Horretarako, lehenik, Euskal Herrian izandako ekonomia eraldatzailearen eta kooperatibismoaren memoria modu integralean berreskuratzeko asmoa du. Horrekin batera, lanean molde aktibo eta banatuan jarduten duten ekimen ekonomiko eraldatzaileak eta kooperatiboak bistaratu nahi ditu.

OlatuKoop sarea irekia da, eta ez du kideei ziurtagiria emango dien egitura zentralizatzailerik izango. OlatuKoop Oinarri Irekiak bere egitean, enpresa proiektu/komunitate bakoitza sareko kide izatera pasatuko da. Oinarri horiek betetzen direla sareko beste kideek bermatuko dute, modu kolektiboan.

Olatukoop Oinarri Irekiak

  1. Komunitatea osatzen duten kideek, auto-eraketa posible egiten duten erakundearen jabetza eta erabakitzeko ahalmen osoa dute, demokrazia ekonomikoaren eta pertsona bat bozka bat irizpideei jarraiki.

  2. Komunitatea osatzen duten kideek, auto-kudeaketarako beharrezkoa informaziora, ezagutzara, kudeaketa datuetara, baliabideetara eta horien erabilerara atzipen osoa eta zuzena izango dute, gardentasun irizpideei jarraiki.

  3. Komunitateak, beharrezko baliabide guztiekin, elkartasun pertsonala zein komunitarioa sustatuko ditu, aberastasun banaketa orekatua eta autonomia irizpideei jarraiki.

  4. Komunitateak, ondare komuna eta jasangarritasuna sustatzeko konpromisoa hartuko du, baita bere komunitatearentzako, inguruko sarearentzako eta bere ekimenak gauzatzen dituen jendartearentzako ongizatea bilatzeko ardura ere.

Proiektu berriak

Jadanik jardunean dauden proiektuez gain, ekonomia sozial eta eraldatzailearen oinarriekin bat datozen proiektu berriak landu eta sustatu nahi ditu Olatukoope-ek. Hortako, beharrezkoa da orain arteko ekintzailetza ereduez gain, ekintzailetza eredu kooperatibo berri bat proposatzea eta hedatzen hastea.

Egiazko eraldaketa sozial eta ekonomikoa egungo botere harreman bidegabeak botere harreman parekideengatik ordezkatuz bakarrik lortuko direla uste du Olatukoop sareak. Etorkizun berri horiek ikertzen hasteko tresna bat da OlatuKoop.

Datozen urratsak

Olatukoopen lehen ekimenetan garrantzitsuenetakoa izango da I. Olatukoop Topaketa, urriaren 9an. Xehetasun gehiago hemendik harat.

Oinarri Irekiekin bat egin dute

Talaios (3)
Sorginetxe (2)
Totem (7)
Koop57 (2)
KIS (3)
EHNE Bizkaia
Aholku Kooperatiba (2+2)
Albaitaritza Lasarte (2)
Sakantzen Sarea
Katakrak (11 + 4)
Hiritik At (6)
Ximaurpila Elkartea (5)
Lakari (4)
Biantik (2)

 

  • Newsletter



  • Soutenez Enbata

    En-kiosque2015-05-FR

    Soutenez Enbata ! A partir de 40€, recevez chaque mois Enbata magazine dans votre boite aux lettres.

    Abonnez-vous / Soutenez-nous

  • Thématiques

  • Mots-clés

  • Vidéos

    video