Hogeita abar urte…

Herri Urrats, Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Zuberoako ikastolen bestak edizio berri bat ospatuko du ohi bezala Senpereko aintziran maiatzaren bigarren igandean.
Aurten, iaz bezala, bestaren irabaziak Xalbador kolegioaren berrikuntza proiektura joanen dira. Igandea, maiatzaren 12a, bikainki pasatzeko, xehetasun guziak hemen aurkituko dituzue.

Lantegi sortzaile emazteei deialdia

Hendaiako lekuko aurrezki elkartea, EMEKI C.L.E.F.E. izenekoa, 2012.eko udan martxan jarri da. Lantegia eraiki edo garatu nahi duten emazteak laguntzen ditu C.L.E.F.E-ak, osatzen duten presunek bildu aurrezkiaren bidez, ehuneko ttipi bateko mailegu baten bitartez.
Hendaia, Biriatu, Urruña,Ziburu, Donibane Lohizune, Azkaine lurraldean, proiektu bat duen emazte bat edo beste laguntzeko gai gira azken hilabete hauetan bildu aurrezkiari esker.