Lantegi sortzaile emazteei deialdia

Hendaiako lekuko aurrezki elkartea, EMEKI C.L.E.F.E. izenekoa, 2012.eko udan martxan jarri da. Lantegia eraiki edo garatu nahi duten emazteak laguntzen ditu C.L.E.F.E-ak, osatzen duten presunek bildu aurrezkiaren bidez, ehuneko ttipi bateko mailegu baten bitartez.
Hendaia, Biriatu, Urruña,Ziburu, Donibane Lohizune, Azkaine lurraldean, proiektu bat duen emazte bat edo beste laguntzeko gai gira azken hilabete hauetan bildu aurrezkiari esker.