Opinion
Mendiz mendi
Mendia maite dugunek une honetan bi kezka larri baditugu: batetik hartza, bestetik Larrun.
Frantziako gobernuak bi hartz eme ekarri gogo dizkigu Eslobeniatik. Bere xedea betetzen badu, kontua da Eslobeniatik ekarritako bi hartz emeak nola portatuko diren: tokiko hartz lotzatia bezala ote, ala Etsauteko hartz jendakin hura bezala? Hor dago koxka. Beste kezka bat larria, departamenduko buruzagitzak Larrun mendi kaskoan eraiko gogo duen alimalkeria, munstrokeria, mendi horrentzat hilgarria. Hautetsi handi horiek zer dute buruan? Zentzu guzia galdua ote dute? (...)