Opinion
EH Bai ! : Eurokarta bai Euskararen kontrako neurri murritzaileak ez ! Oui à la signature de la Charte mais pas au prix de nouvelles mesures contre l’utilisation des langues territoriales !
Pasa den urtarrilaren 28an, frantses legebiltzarrak diputatu sozialistek presentaturiko konstituzio lege proposamen bat bozkatu du. Honen helburua 1999tik blokaturik zen hizkuntza guttituen aldeko eurokarta berrestea da.
Haatik urrats baikor hori erabat indargabetua da proposamenaren edukinarekin. Alabainan, garai hartan Kontseilu konstituzionalak egin zuen irakurketa mugatzailea konstituzioan integratzeko xedea du eta besteak beste ondoko esaldia : « eskubide publikoko pertsona moralei eta zerbitzu publikoa betetzen duten eskubide pribatuko pertsonei frantsesaren erabilpena inposatua zaie bai eta herritar orori administrazio eta zerbitzu publikoko harremanetan ere. »