Manex Pagola, euskaraz, Euskal Herriarentzat
Gexan LANTZIRI - Bertze anitzen gisara, nik ere aspaldiko laguna nuen Manex. Urte berean sortuak izanik, 10 urtetan, 1951n, elgarrekin gertatu ginen Hazparneko San Josepe Kolegioan, apezgai gisa eraman gintuztelako harat. Geroztik eskolatze osoa elgarrekin egin dugu: Ustaritzeko seminario ttipia, Aucheko seminario haundia, Akizekoa eta Baionakoa. Baina ez hark ez nik ez ginuen bururatu gure apezgaigoa.
Zergatik? Euskal Herriko apez izaiteko, euskarazko moldakuntza bat ere galdatzen ginuelako biek, Beñat Sarasola eta Joanes Borda lagunekin batera. Baina ezetz eta ezetz… Pareta baten aitzinean geunden! Manex Kanporatu zuten lehenik, 1967ko udaberri aldera. Aste baten buruan, nihaurek alde egin nuen, ene deskargua zuzendariari eman eta. Bertze biak aldiz, urte baten buruan kanporatu zituzten… (...)