Partikularrez gain, Herriko Etxeak ere Euskal Monetaren sarean

PrintFriendly and PDF

HendaiaHendaiako Herriko kontseiluak, urtarrilaren 19an, Euskal Monetari kidetzeko erabakia hartu du. Bozka horrekin urrats berri bat eman du Euskoak Ipar Euskal Herrian, duela hiru urte hasitako abenturan. Aho batez, herriko kontseiluko gehiengoak zein gutxiengoak bat egin du euskoak bereak egiten dituen baloreekin.

Logo_HendayeKotte Ecenarro Hendaiako auzapez sozialista pozik eta zatisfos agertu da bozkarekin, eta, bereziki, erabaki horretan kontseilu guztia bat egin izana azpimarratu du. “Guztiek moneta horren proiektuan lekuko ekonomia edota euskararen alde ekintza egoki bat ikusi dute, eta horiek Hendaiaren bi lan ardatz nagusiak dira”, goraipatu zuen.

Iker Elizalde herriko etxeko ekonomia saileko hautetsiak aurkeztu die proiektua hautetsiei, eta, bere esanetan, Euskal Monetan kidetzeko erabakia “naturaltasun osoz” hartu da. “Eusko proiektuaren helburua ekonomia berlokalizatzea, garapen iraunkorra eta euskara sustatzea da, hiru lan ardatz horietan jadanik engaiatua da gure herria”, berretsi zuen.

Kotte Ecenarrok zein Dante Edme-Sanjurjo Euskal Monetako lehendakari-kideak, Hendaiak zabalduriko bidea beste hainbat udalek jarraituko dutela espero zutela esan zuten. “Garrantzitsua da erakustea lekuko elkargoak desmartxa horretan engaiatzen direla, eta, Euskoa garatzeko elkargoek duten borondatea erakustea”, gehitu zuen Elizaldek.

Izan ere, lekuko monetetan adituak diren ekonomistek “lekuko monetek ezagutu dezaketen arrakastan” lekuko elkargoen engaiamendua erabakigarria izan daitekeela diote.

Capture d’écran 2016-01-22 à 13.13.43

Euskoa herrian nola sartuko den zehazteko dago oraindik ere, eta, hori aztertzeko, Euskal Monetak eta Hendaiako herriko etxeak gogoeta amankomuna abiatuko dute. Adibideak, halere, badira.
Frantziako Nantes, Boulogne sur Mer edo Bouguenais herriek, adibidez, hitzarmenen bidez, liburutegiak edo igerilekuak kudeatzen dituzten konpainia publikoei lekuko monetak onartzeko aukera eman diete. Hendaiaren kasuan, ekintza konkretuak zehazten dituen hitzarmena finkatu beharko luke Euskal Monetarekin.

Bitartean, lekuko elkargoekin ireki berri den bide horri aurre egiteko, euskal Monetaren baitan, lekuko elkargoen biltzarra deitu batzordea aktibatuko da. (Estatutak)

Eusko : oraindanik ber-kidetzeko 7 arrazoi onak!

 2016eko Urtesariaren berritzea. Orain ber-kidetzen naiz (Paypal)

Capture d’écran 2015-12-20 à 18.03.02

  1. Kide aktiborik gabe, euskoaren garapenik ez baita !
  2. « Desafioei » esker, euskoa praktika ekologikoagoak eta euskararen erabilpena sustatzeko tresna konkretua baita.
  3. Euskotan egin ditudan erosketa guztien %3a hautatu dudan elkarteari emana baita (jadanik 27.000 eusko banatuak izan dira!)
  4. Beraien saltokietan erosiz, hurbileko saltegiak eta tokiko ekoizleak sustengatzen baititut.
  5. Euskoa, Ipar Euskal Herriko ehundaka elkarte eta empresen arteko salerosketak errazten dituen sare bat baita, eta ondorioz, ekonomia eta lana bertokiratzen ditu.
  6. Aldatzen ditudan euroak Euskal Monetak Euskal Herriko Elkartasun Kutxan ezartzen baititu, mailegu solidarioak sortuz gure elkarte eta empresendako.
  7. Euskoarekin finantza-merkatura ihesaldi arriskurik ez, espekulaziorik ez !…ahantzi gabe funtsezko azken arrazoi bat :
    ez banaiz ber-kidetzen, Fabienek telefonoz oroitaraziko dit… behar bezainbat

Urteko kidetza zenbatetan da?

  • Soziala : 5 euros / eusko
  • Normala : 10 euros / eusko
  • Sustengatzailea : 20 euros / eusko
  • …edo gehiago ene ahalmenen arabera

Edo ahal bezain vite, €-z edo euskoz, aldagune hurbilenean


KIDETZEN NAIZ 

Capture d’écran 2015-12-20 à 18.02.52

Euskal Moneta-ri kidetza

  • Newsletter



  • Soutenez Enbata

    En-kiosque2015-05-FR

    Soutenez Enbata ! A partir de 40€, recevez chaque mois Enbata magazine dans votre boite aux lettres.

    Abonnez-vous / Soutenez-nous

  • Thématiques

  • Mots-clés

  • Vidéos

    video