« Pilota, independentziazaleen teilatuan »

Catalunya

Martxelo Otamendi Egiguren Berria egunkariko Zuzendariaren analisia Kataluniako auziaren epaiaren ondotik, eta Berriaren zuzeneko jarraipena jarraian.

Kataluniako independentziazaleen erantzuna leundu eta indargabetzeko helburuarekin egunotan argitaratu diren filtrazioak —alegia, independentzia prozesuaren buruzagien aurkako zigorrik gogorrena matxinadagatik barik sedizioagatik izango zela— konfirmatu egin ditu gaur goizean ezagutu dugun sententzia gogorrak, bederatzi eta hamahiru urte arteko espetxe zigorrekin. Nola ez, bada, filtrazio horiek egitea Espainiako Auzitegi Gorenaren estrategia izan denez.

2017ko urriaren 1eko erreferendumaren deialdiarekin Espainiako Gobernuaren teilatuan utzi zuten independentziazaleek pilota, hau da, arazoari bidezko irtenbidea emateko ardura. Estatu egiturek eman zezaketen erantzunik gogorrena prestatu zuten: gupidarik gabeko errepresioa. Non eta noiz ikusi da, gerrako egoeretatik kanpo, horrenbesteko errepresioa, horrenbeste herritar zibilen aurka, horren denbora gutxian? Ba ote dago historian horrelako beste kasurik?

Gaurko sententziarekin, Kataluniako erakundeen teilatura ez baino herritar independentziazaleen teilatura bota du pilota Auzitegi Gorenak. Erakundeetako arduradunek askoz aukera gutxiago daukate erantzuna lideratzeko, askoz lotuagoak dauzkate eskuak erantzun irmoa emateko, hutsik geratu diren Auzitegi Goreneko aulkiak bete nahi ez badituzte. Errazagoa da estatuarentzat, aurkezterrazagoa, Europaren aurrean politikari sedizioso batzuk zigortzea, milaka eta milaka herritarren aurkako espetxe zigorrak baino.

Sententziari erantzuna emateko ardura nagusia, horrela dago erabakita eta adostuta, ez da erakundeena izango. « Ez da haien garaia », tsunamilari baten ahotan. « Aitzitik, herritar antolatu, burutsu eta konprometituen garaia da”. Erakundeen ardura nagusia daukaten alderdi independentziazaleen arteko harreman txarra arazoa izango da etorkizun laburrean hainbat erantzun sendo emateko, harlauza astuna erantzun azkarra eta konprometitua aktibatzeko orduan; kezkatuago egongo direlako alderdi horiek beren egoeraz, gertatzen ari denari eskatzen duen erantzuna emateaz baino.

Sententziak zabaltzen duen aro berriko erantzunaren tipologia aldatu egingo da; ez dira indar guztiak inbertituko sententzia jakin eta hurrengo egunetan, nahiz gaurtik bertatik aurrera egingo diren ekintzak sendoak izan: manifestazio handiak, bost martxak, greba orokorra…  Aurrean daukaten estatuaren indar ikaragarriaren jakitun, baina era berean argi edukita prozesua faserik zailenean eta erabakigarrienean sartuko dela, denbora luzean iraungo duen erantzun baten alde jotzea erabaki dute. Protesta, blokeoa da hitz giltzarrietako bat; iraunkorra eta baketsua izango da, baina ez etenik gabekoa, ezinekoa baita milaka eta milaka herritar tentsionatuta edukitzea atseden fisiko eta mentalerako denborarik eman gabe. Jarraitua, igarrezina, bukaera datarik gabekoa, baina etenekin.

« Noraino iristeko prest dago estatua?” », galdetu zion kazetari honi duela aste gutxi prozesuaren buruzagi mediatikoetako batek. « Zuk estatua eramateko prest zaudeten punturaino, eta bi metro aurrerago », erantzun nion. Urriaren 1eko galdeketa eta Kataluniako Parlamentuak hilabete horretan hartu zituen erabakien ondorio larriak —errepresio fisikoa lehen kasuan, eta juridikoa bigarrenean— nola kudeatu ezin asmatu ibili da independentziazaletasuna igaro diren bi urteotan, estatu egiturek lortu baitute eragile independentziazaleen arteko batasuna —erakundeak, alderdi politikoak, gizarte erakundeak eta herritarrak— pitzatzearen ondorioz denak denekin haserre eta kexati jardutea.

Bi aldeek badakite 2010eko uztailaren 10ean Espainiako Auzitegi Konstituzionalak Kataluniako estatutu berriari egin zizkion mozketen aurka Bartzelonan egin zen manifestazio jendetsuaren bitartez hasiera hartu zuen prozesuaren faserik larrienean sartu direla, gaur ezagutu dugun sententzia mugarri izango delako. Independentziazaleek uste dute Auzitegi Gorenaren sententziaren bidez estatu egiturek eman duten erantzuna, gogorra delako, azken aukera dela fase honetan estatuari bizitza normalizatua ezinezko egiteko. Ez badute oraingo honetan estatua behartzen jarrera aldatu eta galdeketa adostua egitera, prozesua mantsotze fasean sartuko da, fase hau agortutzat eman beharko dute, eta denbora berrien zain geratuko dira. Independentziazaleen kezka dena helburua da estatuarentzat.

Bart gauean lortu dute akordioa Ekuadorren, Nazio Batuen Erakundea bitartekari, hiriburua hankaz gora jartzeaz gain gobernua dimisioaren amildegitik gertu jarri duten buruzagi indigenek eta gobernuak berak. Horrelako gatazketan historian aurreneko aldiz, zuzenean eman zuen telebistak bi aldeen arteko bilera, eta inolako zentsurarik gabe ikusi genituen matxinatuen buruzagiak Lenin Moreno presidenteari akusazio larriak eta oso bidezkoak zuzentzen. Ekuadorren bai, eta Katalunian ez?

« Espainiako Auzitegi Gorenak bederatzi eta hamahiru urte arteko espetxe zigorrak ezarri dizkie espetxean dauden Kataluniako buruzagi independentistei. Berehala, erreakzio ugari sortu dira. Protestak hasi dituzte Katalunian. » Berriaren zuzeneko jarraipena hemen.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).