Sasoineko hitzordu zonbait

Karrikaldi1

Aurtengo Baionako Bestetan euskaraz eta euskotan arizaiteko, elkartasun giro herrikoi eta parekidearen gozatzeko…  Hara zonbait gune eta xehetasun lagungarrri.

Karraikaldi 2016

Hamekagarren urtearentzat , Jacques Portes plaza izanen da euskal kulturaren atea Baionako Besten ostegunetik igande arte. Zinezko herriko plaza batetako giroa suspertuko dute Baionako euskal elkarteek bi memento nagusiekin: arratsaldeko 4ak eterdi eta 7ak artean ikusgarriak, ondotik arratseko 11ak eterdi arte praktika, arratsalde guzian Ikastoletako talo eta edariak hor daizkelarik indar betetzeko.

Ikusgarrietan, Lerenseko Los Chancaires, makol gainean ibiltzaileak ostegun arratsaldean Karrikaldi idekiko dute, ondotik Haiz’Egoa Tiki Baionako haur koroak Maialen Errotabehere buru beren lehen agerraldiatarik bat segurtatuko dutelarik. Ostirailean Iparraldeko Makilarien txapelketa iraganen da ohi bezala, Baionako Buhaminak emazte koro ezagunak Bestetako beren kantaldi nagusia emanen dutelarik ondotik. Larunbatean Leinua konpainiak bere aurtengo ikusgarria proposatuko dauku, Nafarroako Boces de Navarra taldearen joteri lekua utzi aintzin. Igandean Orai Bat Baionako taldeak dantza partea segurtatuko du, kanturako hor daikelarik Xiberoako Hor Hor emazte hirukote gaztea Maika Etchekopar ezagunaren inguruan.

KarrikaldiPraktikaren aldetik Dantzazpi Leinuako txarangak eremanen du hiru gauez, igandekoa aldiz, Orai Batekoak. Baionan Kantuz Tuntunaren esku daike gau guziz salbu ostirailean, orduan Ibaialdekokorok airostuko duelako. Karrikadantzarentzat lau talde daizke, ostegunean Los Chancaires Lerenseko dantza taldearen txaranga, ostirailean Madda Maider euskaldun eta katalan bi emazten bikotea, larunbatean Remolin okzitandar taldea eta igandean Trikili Trakala, Makeako taldea eta Karrikadantzaren antolatzailea.

Jacques Portes plazaren itzal gunean
euskal doinuek eta Ikastolako ostatuak
jenden gogo bihotz eta sabelen
betetzeko guzia dukete,
Baionako Bestak urte batez gehiago
ederrak izan daitezen.

 

Baionako festak indarkeria sexisterik gabe

EroasorikEz!Gai horren inguruan Baionako talde feministek (Baionako Gaztetxea, Bortizkeria sexisten Kontrako Kolektiboa, EHZ, Le Paf, Le planning, Les Bascos) hainbat ekintza antolatuko dituzte.

 

 

Laborarien xokoa

BaionakoBestakLaborarienXokoa

Laugarren aldikotz idekiko da Laborarien Xokoa, Xaho kaian, Baionan. Aurten uztailaren 27tik 31ra iraganen da. Fama handia hartua du ELBk antolatu janari guneak, janari aparta, prezio xuxenak eta giro ona direla arrazoi nagusiak.

Patxokin Euskal Kantuen topaketa eta arroltze ta xingar eguerdi guziz

bestak

 

Baionako besta herrikoi, euskaldun, parekideak :

BBestak

Baionako Bestak Euskotan !

Flyer-Liste-bars-restau-eu

Affichettes-commerces-f__tes-Bye-2016-eus

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).