Talamoni

PrintFriendly and PDF

TalamoniSimeoni« Hakit hortik kakatsu txarra »
Horra egun hartan lehoin gotorra
Nola zitzaion ulitxari mintzatu…

Léon Léon (Lehoina eta ulitxa – alegia)

Egun hauetan alegia hau jin zaut gogora, kortsikar hautetsiek egiten dutenari eta parean duten Valls ministroari (eta beste frrrantsesss askori) pentsatzean.

Alabainan azken hauteskundeen ondotik Kortsikan, abertzaleek dauzkate Kontseilu Eragilearen eta Kortsikako Asanbladaren lehendaritzak.

Lehenik Giustificazione della Rivoluzione di Corsica deituaren gainean zin egiten dute, hitzaldia kortsikarrez egiten eta azen ontzeko, Matigon-erat solastatzera joan delarik Simeonik Valls-i deklaratzen dio : « Korsikak, Frantzia laguntzat dauka !! »

Segur naiz hastapeneko alegiaren gisako eleak, Valls-ek pentsatu dituela eta tuaren irensteko zailtasun zerbait senditu duela.

Zoin on den holakoen entzutea : Kortsika herri bat da, herritarrek beren hautetsiak hautatu dituzte eta hauek Kortsikar oso gisa plantatzen dira. Ez dira Frantziaren herrialde bat bainan Frantziak bereganatu duen herri bat. Beraz dudarik gabe, haien hizkuntza erabiltzen dute eta haien herria defenditzen dute…

Ez dakit nolakoak izanen diren ondoko egunak, bainan anartean « Milesker Talamoni memento hauendako ! Maite zaitut ! »

  • Newsletter



  • Soutenez Enbata

    En-kiosque2015-05-FR

    Soutenez Enbata ! A partir de 40€, recevez chaque mois Enbata magazine dans votre boite aux lettres.

    Abonnez-vous / Soutenez-nous

  • Thématiques

  • Mots-clés

  • Vidéos

    video