Txillardegiri esker

TxillardegiTxillardegi euskara batuaren aita dugula errepikatzen dut, euskal elite ofizialek zor hori ez baitiote aitortzen, Euskaltzaindiak salbu. Arantzazuko biltzarra goraipatzen dute, arrazoi osoz, haatik Baionakoa bazter utziz gertatu ez balitz bezala. Egia da 1968ko udan Arantzazun euskara batuaren lehenbiziko alea bataiatu zutela ofizial eginez. Haatik 1964ko abuztu ondarrera Baionan sortua zen ikasturte bateko lan jarraikiari esker, lan horretan parte hartu genuenek Txillardegi genuelarik gidaria eta eredua: dena kudeatzeaz gain, ekarpenik handiena berak egin zuen.

Duela urte batzuk Donostiako udal biltzarrean abertzaleek proposatu zuten hiriko gune bati donostiarra zen Txillardegiren izena eman zedin, baina PPko zinegotziek aurka egin zuten ETAkoa izan zelakoan.

Bi gauza ahanzten zituzten: batetik amnistia, bestetik idazleak erakunde armatua 1967ko udaberrian utzi zuela V. Biltzarraren ondotik. Orduan borroka armatuak ez zuen oraino erahiltzen, lehenbiziko heriotzak 1968ko ekainean gertatu beharrak ziren. Eta gehitzen dut Jose-Luis militante politikoa zela, ez militarra. Orain udalean PSEkoen adostasuna behar omen litzateke. Haatik horiek PPkoen ber aitzakiak eduki al ditzakete? Ez zait logikoa iduritzen. Txillardegik ez bezala armak erabili zituzten ETAtiar ohi batzuk beren alderdian onartu zituzten, bereziki ondoko bi hauek, Burgosko auzian hiltzera kondenatuak izan zirenak eta gero amnistiatuak: Mario Onaindia Natxiondo eta Eduardo Uriarte Romero.

Zergatik eta zertako herritar idazlea diskrimina lezakete? Baina zoritxarrez aurka jar balite, demokrazian ez ote du gehiengoak erabakitzen? Euskal aferetan beti gutiengoaren betoa jasan behar ote da?

Haatik Txillardegi ez da soilik euskara batuaren aita, ber denboran bospasei arlotan jardun baitzuen, aitzindari tokian gainera: frankismo garaiko abertzale berria, sozialista librea, Iparraldeko euskaldunon lagun goiztiarra, idazle oparo eta polifazetikoa, bide berrien urratzailea sail ezberdinetan…

Erabili ez zuen bortizkeriaren estakurua bazterturik, gainera praktikatu zutenena amnistiatua dagoelarik, baita zenbaitena barkatua, ahantzia ere dirudienez, Txillardegiri zer ote pagarazi nahi zaio? Burua ez sekula makurtzea? Saihesbidez eta zidorrez ibilitzea? Euskararen alde bipilkiegi mintzatzea? Arren zer ote? Komedia triste horrek bukatu behar luke azkenean, zentzugabea delako eta kaltegarria.

Euskal idazle askok hola sentitzen duela seguru bezala niagozu. Edozein herritan aipatu ditudan alorretako bakar batean nabarmendu litzatekeen herritar baten izena herriko toki bati eman lezakete: plaza bati, kale / karrika bati, agian kultura gune bati… haatik orainokoan ez Euskal Herrian. Horretan ere salbuespena egon behar ote dugu, “l’exception basque”? Jatorrizko hizkuntzari gehienik ekarri diona zokoratuz baino gehiago, zeharo baztertuz? Tematsuak omen gara euskaldunak, eta hor zinez erakus genezake, haatik ez onerako. Hemen dena onartzen omen dela, salbu bortizkeria? Ipuin ederra!

Txillardegiri euskara batuak zor diona ezagutu behar lukete azkenean euskal erakunde ofizial eta instituzioek

Euskal Herrian “euskaldunegi” agertzea bekaturik handiena dela iduri luke, euskal hiztunak hemen toleratzen gaituztela boza finkiegi altxatzen ez duguno. Bestela kontuz eta kasu! Edozein euskal lurretan, Zuberoan hasita, ama-hizkuntzan hasi baiko maiz erdi arrotz sentitzen naiz, inbasore talde bateko kidea banintz bezala. Hori da Txillardegi diskriminatzen ikusteak sakontzen didan sentimendu jasangaitza, eta gura nuke euskaldunegi agertzearen arrazoi hori gezurra izan dadin, zinez.

Bai, pentsatu nahi nuke oker nabilala, eta kezka hori baduket Txillardegiri zor dioguna ordaintzen ikusi arte, bereziki euskal erakunde ofizial eta institutzioen aldetik, baina denbora guti gelditzen zait. Zazpi urte igaro dira haren heriotzaz geroztik, bizi zeno ere gorazarre gehiago hartze zukeeen, eta ordu luke euskara batua Txillardegiri guk bezala zor dioten ente horiek azkenean aitor dezaioten. Donostia aipatu dut sorterria zuelako, baina gainerako Euskal Herri eta hiri guziek ber zorra diote: zeren zain daude kitatzeko?

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 40€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

40€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).

Une réflexion sur « Txillardegiri esker »

  1. Interesatuak direnentzat, Txillardegiren memoria aipatuko dugu Hendaian, martxoaren 28an, 18:30etan, Herriko Etxeko Kontseiluaren gelan. Txillardegi Herri Ekimena elkarteko Fito Rodriguez mintzatuko da, eta euskal hizkuntzalariaren lanei buruzko erakusketa bat izanen da ikusgai ere.
    Gomitatuak zarete!

Les commentaires sont fermés.