Uztaritzen uztartzen?

UztaritzeUztartzenEnbata Hilabetekariko Sar Hitza

Uztarritik lotzen dira bi idi, elkarren indarrez tira egin diezaioten orgari. Baina idi batek bide batetik joan nahi badu eta besteak bestetik, zer gertatzen da? Halako uztartzeak zama bihurtzen dira laster. Are gehiago, itzainak agintzen duena ez denean idiak nahi duena. Herriko Etxe guztietan bezala, Uztaritzen ere, itzaina prefeta da, hark markatzen du norabidea, hala nola Frantziako legedia.

Uztaritzeko Herriko Etxean abertzaleak dira agintean, 2014ko hauteskundeak irabazi zituztenetik. Hango talde abertzalea bitan zatitu da, ordea. Auzi nagusia euskarari buruzkoa da, aspalditik datorrena. Uztaritzeko Herriko Etxe berriaren lehen erabakietako bat izan zen euskara ofiziala izatea Uztaritzen. Bistan denez, prefetak –itzainak– erabaki haren kontrako helegitea ezarri zuen, eta neurria ez zen sekula bete.

Hautetsi batzuek eskatzen dute herriko kontseiluko bilkuretan euskaraz mintzatzeko eskubidea eta, hori bermatu ahal izateko, bat-bateko itzulpena eskaintzea. Alabaina, bakoitzak bere interbentzioa, euskaraz egin ondoan, frantsesez errepikatzea ez da euskara –eta euskaraz mintzatu nahi duena– duintasunez tratatzea. Kargua utzi zuten bilkura hartan, bost hautetsiak euskaraz bakarrik mintzatu ziren, eta auzapezak ez zituen itzuli haien hitzak eta ez zen itzultzailerik jarri. Bruno Carrere auzapezak prentsari adierazi zion hautetsi horiek bazekitela legeak ez zuela baimenik ematen: “Pirinio Atlantikoetako prefekturaren gutun bat jaso dugu erranez bat bateko itzulpen sistema ez dela legezkoa herriko kontseilu batean. Biziki ongi dakite, gutun hori jaso dute; badakite itzulpen sistema ez dela legezkoa, badakite euskara hutsean mintzatzea ez dela legezkoa. Haiek erabaki dute, jakinez ezin nuela, ezin nuela kontuan hartu haien ekarpena » (Berria, 2019ko apirilaren 14a). Rosa Parksek ere bazekien Amerikako Estatu Batuetako legearen kontra egin zuela autobuseko bere jarlekutik zutitzeari eta aulkia gizon zuri bati uzteari uko egin zionean… Bruno Carrerek erabaki du lege injustu bati men egitea, eta beraz, euskarari duintasuna eman diezaiokeen neurri bati uko egitea. Nahiago izan du prefeta gustura utzi, bere taldeko kide batzuk baino. Nahiago izan du Frantziako lege zapaltzaile bat jarraitu, bere oinarri ideologikoak ukatuz.

Zer gertatuko zen auzapezak onartu balu bost hautetsi horien hitzak itzultzea edo bat-bateko itzultzaile bat ekarraraztea? Prefetak salaketa ezarriko zuela eta auzitara joanen zela? Eta? Ez ote da hobe hori, euskara gutxiestea baino? Eman dezagun prefetak Uztaritzeko herria –Lapurdiko hiriburu historikoa– auzitaratzen duela itzulpena egitea legez kanpo delakoan. Horrek krisi politiko bat sortuko luke, Uztaritzetik harago, Euskal Herri osoraino. Herriko bozetatik hilabete batzuk falta direnean, gainerako eragile guztiak bustitzera behartuko lirateke: beste herrietako hautetsiak, Euskal Elkargoa, EEP, beste erakundeak… Auziaren absurdua salatuko litzateke. Sortuko litzateke euskararen ofizialtasunaren aldeko mobilizazio bat, aspaldian izan ez dena… Desobedientzia hori beste herriko etxeetara hedatuko litzateke. Hots, pitz liteke karga sinboliko handiko gatazka bat euskararen alde, mediatikoa, mobilizatzailea… Soka-tira bat Frantziaren kontra. Beharbada ez genuke irabaziko… edo bai! Hasteko, orain irabazteko aukera mikorik ez dago, burua guziz makurturik eta prefetaren menpe. Edo beldur ote da euskara sobera defendatzearen ondorioz bozak galduko dituela? Eta? Zertarako behar ditugu auzapez abertzaleak, euskara ez badute hori baino gehiago lagundu behar?

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 40€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

40€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).