Hizkuntz ohituren aldatzeko astea

BiziPrestAstelehen honetan hasten da « hizkuntza ohituren aldatzeko astea » Baiona-Angelu-Miarritze (BAM) hiri eremuan. Hortarako, 800 pertsona baino gehiagok   BAM! egitasmoan izena eman dute. Azaroaren 27tik abenduaren 3rat, ehunka izanen dira « Ahobizi » edo « Belarriprest » txapa soinean eramanen dutena. Txapa hori, euskararekiko atxikimendua adierazteko tresna bat baino askoz gehiago da. Denak izan gaiten ahobizi edo belarriprest!

Estatistikak

Ahobizi & Belarriprest guziek irakurri beharrekoa

Zer suposatzen du txapa soinean eramateak?

Azaroaren 27tik abenduaren 3rat, ehunka izanen gira Ahobizi (aurkezpena / engaiamenduak)  edo Belarriprest (aurkezpena / engaiamenduak) txapa soinean eramanen dugunak. Txapa hori, euskararekiko atxikimendua adierazteko tresna bat baino askoz gehiago da; zer suposatzen du beraz?
Zuk ere, beste 800 hiztunek bezala, Ahobizi edo Belarriprest izateko izena eman duzu. Hortarako, zure datuak eman eta guttienez 12 desafio altxatzeko engaiamendu publikoa hartu duzu: edozein egoeran guttienez lehen hitzak beti euskaraz ematea, ahobizien artean beti euskaraz aritzea, euskal hedabideekin informatzea, mundu numerikoan euskara lehenestea, egunero txapa soinean eramatea…

Txapa bidelagun
Lehen-lehenik, txapa horrek multzo handi eta azkar bateko kide gisa identifikatuko zaitu. Bigarrenik, solaskideekin izanen dituzun elkarrizketak errextuko ditu: ezezagun batek jakinen du zer hiztun mota izan nahi duzun (euskarari atxikia, euskaraz bizi nahi izatea, ulertzeko gai baina ez baitezpada beti mintatzatzeko…) eta zuk ere jakinen duzu parean nor duzun (Ahobizi batekin euskaraz lasai, Belarriprest batekin jarioa eta hiztegia egokituz). Eta azkenik, ikur horrek zure hizkuntza ohiturak aldatzea behartuko zaitu.

Urrats bat aitzinera
Zer erran nahi du zehazki hizkuntza ohiturak aldatzea? Hiztun ororentzat erosotasun zonaldetik ateratzea da. Lehen hitzak euskaraz ematea, bai eta ondokoak ere; frantsesera lerratzean, euskarara berriz lotzea; edozein egoeratan euskarari eustea, irria ezpainetan…
Urteetan zehar eraikiak izan diren automatismoak deseraiki beharko dituzu. Hortarako, oroitu prestaketa saioetan izan genituen trukaketak eta artoski berrirakurri banatua izan zaizun fitxa praktikoa. Denak gira desberdinak eta bakoitzak badu euskararekiko harreman pertsonal bat; baina denek egin dezakegu urrats bat bere erabileran.

Ez zira bakarrik izanen
Baiona – Angelu – Miarritze hiri eremuan 15.800 pertsonek euskara ulertzen dute. Eta 800 hiztun gira abentura eder hontan. Ahobiziak eta Belarriprestak, zaharrak eta gazteak, betiko euskaldunak eta AEKko ikasleak, bezeroak eta merkatariak, ahaldunduak eta bidean direnak, Miarritzeko surflaria eta Baionako militantea, Etxepare lizeoko ikaslea eta sare publikoko irakaslea, txapela buruan duena eta azken modako urbanoa, Angeluko dantzaria eta munduko herritarra… Urrats hori denek elgarrekin eginen dugu.
Belarriprestek Ahobizien laguntza izanen duzue beraz ez lotsatu zuen euskara mailarekin. Ahobiziak, kolektiboaren indarra duzue zuen alde, beraz aitzina. Momentu ederrak biziki ditugu. Ez da beti-beti errexa izanen baina ez baliatu lehen porrota osoki abandonatzeko; ulertu zergatik ez duzun lortu eta hobetzeko ikasgai gisa hartu. Zailegia bada, lagunekin atera eta desafio ttikiago bat eman zure buruari, progresiboki aitzinatzeko.

Dena dugu irabazteko
Erronka hori lasaitasunez hartu, ez zama bat bezala. Euskaldun gisa erosoago bizitzeko aukera eskainiko dizu, euskara erabiltzeko parada berriak deskubriaraziko dizkizu, hiri-eremua euskalduntzen lagunduko du… Eta lorpenak ez dira abenduaren 3rat mugatuko: iraunkorra izanen da.
Ahobizi, Belarriprest: irria ezpainetan, ausardia bihotzean, euskara ahoan… BAM hiri-eremua euskalduntzera goaz!

Programa

 

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 40€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

40€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).