Zazpiak bat

ZazpiakBat

Hemen jorratuko dudan gaia ez da gure zazpi lurralde historikoen batasuna, baina pandemia horren ondotik garatu behar genukeen estrategia. Horretarako abiapuntu eta oinarritzat hartzen dut Txetx Etcheverryk iragan hilabeteko Enbata aldizkarian agertu duen gutuna, Coronavirus : sept leçons de la crise, estrategia horretako zazpi puntu nagusiak azpimarratuz. Idatzi duen musika nire txirulaz egokituko dut hemen, tresnaren araberako aldaerak ekarriz, tarteka nire ohar, iruzkin eta komentarioak gehituz.

1 – Ideologia nagusia zalantzan ezarri. 1980ko hamarkadan liberalismo ekonomikoa zinez gogortu zen: 1929ko krisiaren ondotik estatuek ekonomian hartu zuten indarra murriztu zuen, zerbitzu publikoa gutitu, langileen eskubidea mendratu. Ronald Reagan estatubatuar presidenteak eta Margaret Thatcher ingeles lehen ministroak bide berria markatu zuten, neoliberalismoarena hain zuzen. Printze bakoitzak bere izariko Makiavel / Machiavelli aurkitzen du: bi horiek asko bildu zituzten beren katixima berriaren aldarrikatzeko, unibertsitatean eta komerzio eskoletan guru eta mandarino sartu ziren, dogma berria saldu zuten mundu osoan, eta orain denetan dago. Europako Batasuna molde horretan sortu zen, pribatizazioen ADNea odolean dauka, eta horrek ezker ortodoxoa ere kutsatu digu: adibidez Frantzian pribatizazioak Jospinekin hasi ziren. Dogma hori gezurrezkoa da eta zinez kaltegarria. Salatu behar dugu konkretuki eta zehazki, azpimarxismo zinez pobretu baten katixima txikira mugatu gabe. Hau denen baitan dago, etengabe errepikatzeak ez du deusik ekartzen, urrunago joan behar da.

2 – Estatuak ekonomian ezin duela deus egin: neoliberalismo horren gezur nagusia, interesatua. Pandemiaren kariara ikusi dugu gobernu batek nahi duelarik asko egin dezakeela, dogma izorratzailearen gainetik edo bazterretik iraganez. Europako Batasunak ere bere ideologiaren despit dirutan sostengu azkarra ekarri dio ekonomiari. Orain denek badakigu estatuek anitz ahal dutela. Ez dezagun ahanztera utzi.

3 – Kolapsoan ez dut sinesten nik ere, ezta arrats handian. Sistema indartsu dago, egoerari egokitzen badakiela erakusten du berriz. Munstro horrek buru anitz baditu, eta zangoak milioika, batzuk nahitara, besteak beharrez. Ez gaitezen egon mirakulu beltz edo arrosa baten haiduru. Lanean jarrai dezagun aurrera, sail eta maila guztietan, etengabe, beti elkarrekin. Ez dago mirarizko biderik.

4 – Zer dugu beharrenik? Ene ustez egurats / aire ona, ur garbia, janari sanoa, jantzia, egoitza, osasuna, garbitasuna, elkartasuna, behar denean korritzeko ahalmena, beharrezko ekai eta ekoizkinen garraioa, eta horien erdiesteko, adinean dagoenak lan egokia. Lanbiderik premiatsuenak araberan, ondasun horien lortzeko behar direnak ditugu normalki. Pandemia honetan nabarmendu dira bereziki artatzaile mota guztiak, laborariak, garraiolariak, janaritzako enplegatu eta langileak, garbitzaileak, zakar biltzaileak, ur, gas, argindar banatzaileak, irakasleak, postariak, suhiltzaileak, poliziak, soldadu batzuk, eta ahanzten ditudan beste zenbait… Ofizio baliosenak, maiz gogorrenak, apalenak eta merkeenak, jendartea zutik atxiki dutenak.

5 – Naturak bere faktura aurkezten digu. Piztiei beren eremuak murrizten dizkiegun arau, bereziki oihan eta basoak, haienganiko gaitzak jendeetara pasatzen ari zaizkigu eta jendartean hedatzen. Beste pandemiarik paira dezakegu ondoko urteetan. Gainera ez ahantz oraiko ekonomiak ingurumenari egiten dizkion beste kalteak, klimaren berotzea eta gaineratekoak.

6 – Gure jendarteak zein minbera diren. Txinan agerturiko birus bat berehala hedatu da hegazkinei esker, munduaren erdia hetsialdi luze batera behartuz. Botikak eta maskak ere handik erakarri behar… Janari asko ere urrundik erakartzen… Garraioen krisi larri bat gerta baledi, nola moldatu behar genuke?

7 – Gure bizi baldintzak berriz eskuratu behar ditugu. Bide bakarra dugu bizitzeko ekoizkin premiatsuenak hemen segurtatu nahi baldin baditugu edozein krisiren aurrean, ingurumenarekiko harreman onak lotuz ber denboran, ekonomia iraunkor eta jendarte orekatu baten oinarrian.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).