Zer ikasi dugu?

SarHitzaPanpiD

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza

Oroit gaitezen nolako inarrosaldia bizi izan genuen koronabirus garaiko konfinamenduekin. Ez da hain aspaldikoa. Harritu ginen gertakariaz, ulertezina gertatzen ari zen.

Zenbait aste barne, mundua gelditu zitzaigun. Pentsaezina. Mundu mailan martxan zen antolamendua zenbait astez uzkaili zen. Sistemaren hauskortasuna sentitu genuen laster, emeki emeki lehen eskasak agertu ziren. Mundializazioaren arriskuak frogatzen genituen zuzenean.

Eta orduan anitzek pentsatu genuen gauzak aldatzen ahalko zirela, gauzak aldatuko zirela. Entzun genuen beste mundu bat posible zela, beste lehentasun batzuekin. Bertako gauzek arrakasta berria bildu zuten, auzo harremanak indartu ziren eta hurbileko saltokietarako bideak berriz ireki.
Bidaiak ezinezkoak bilakatu ziren, hegazkinak lurrari iltzatu. Petrolioa merkatu, eta kutsadura apaldu… Ikaragarriko diru laguntzak sortu zituzten osasuna eta ekonomia laguntzeko. Pentsaezinak ziren diru laguntzak. Hiru urtez 7000 miliar dolar xahutuak izan ziren munduan zehar Covidari lotutako laguntza horietan. Frantzian estimatzen da 400 miliar euro indar horietan sartu zituztela. 400 miliar euroak nonbaitetik ateratu ziren. Behar diren laguntzak atzematen dira, ez haatik behar denean baina nahi denean.

Gaur egun gauzak normalizatu dira berriz. Mundu berri baten ametsak urrundu dira. Lehengo usaiak berriz itzuli, mugak ireki, hegazkinak airatu, laguntzak ttipitu.

Gerla bat izan ez balitz Europaren atean, Covidaren gertaera eta haren ondorioak hortan gelditzen ahalko ziren.

Gerla bilakatu da inflazioaren estakurua. Gerla bilakatu da prezio guzien emendatzearen estakurua. Gerla bilakatu da haustura guzien estakurua. Ezantzak bi euroen marka gainditu du. Energia, gasa, argindarra, egurra, burdina, elektronika-osagaiak, ogia eta beste, horien prezioak igotzen ikusten ditugu, ezintasunean, batzuetan jakin gabe zergatik, ulertu gabe zergatik, inolako logikarik gabe.

Nehork ez du gehiago pandemia aipatzen. Beste zerbaitetara pasatuak gira. Ahantziak ditugu hartzen ahal genituen erabaki berriak. Segitzen dugu lehen bezala bizitzen, deus gertatu ez balitz bezala. Pandemia urrundu zaigu eta hala ere ezin erran gauzak hobetzen ari direnik.

Larrialdi argi guziak gorrian ditugu: sozial arloa, ingurumena, klima aldaketa, hizkuntza, presoen egoera, etxebizitza, garraioa, elikadura, laborantza, etab… sail guzi horietan larrialdi alerta piztua da. Eta ez da pentsatu behar erantzunak beste nonbaitetik etortzen ahalko direnik.

Has gaitezen gure lurraldetik. Eta aukera onak ukaiten ahal ditugu ondoko asteetan nahi dugun herria eraikitzen laguntzeko.

Parte har dezagun antolatzen diren ekitaldietan. Ez ditzagun utzi gauzak mintzen. Ezin ditugu utzi gauzak dauden egoeran. Kopuru handian bil gaitezen Bakebidearen manifan ekainaren 11n. Parte har dezagun desobedientza egunetan gure determinazioa erakusteko. Ez gaitezen zoritxarreko egoera batean sar.

Ekainaren 12 eta 19ko legebiltzarreko hauteskundeak izanen dira momentu berezia, huts egin ezina. Bakoitzak ulertu behar du non diren hautagaien arteko desberdintasunak, bakoitzak ulertu behar du nolako arriskuak izan daitezkeen bozkaren arabera. Eta bozkatu behar du.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 40€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

40€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).