Zer lizateke Euskal Herria pilotarik gabe ?

Pilota

Euskaltzale jakintsu zenbaiten arabera, pilotak euskal kulturarekin deus ikustekorik ez luke.

Ez naiz aburu horretakoa. Jendeak ez gara espiritu hutsak, izaki biologikoak gara, eta gorputzez ere kulturan parte hartzen dugu, bai haren sorreran eta mantenuan, bai haren edukian, sustantzian, forman, itxuran, espresioan eta gozamenean.

Adibidez, mintzoa bera ez ote da fisikoa? Eta kantua? Eta dantza? Eta teatroa? Kirolean egonez, Olinpiadek greko zaharren kulturarekin ikustekorik ez ote zutena? Judoak japoniar kulturarekin loturarik ez ote du? Ezta futbolak ingelesarekin?

Ideia orokor horietarik harat, aipagarria zait pilotak gure literaturari egin eta egiten dion ekarpena.

Lehenik, pilotari zor diogu euskal himnoetarik bat, Agur jaunak famatua. Hona laburki horren etorkia: XIX. mendean, mugaren bi aldeetakoen partida “internazional” baten atarian, baxenabartar jokolari batek desafizoko bertso bat korteski bota zion Oiartzungo “Urtxaile” pilotari – bertsolari sonatuari: gure baxenabartar anonimoak ez bide zakien euskal himno berri bat sortzen zuenik! Himno matxoa, pilotariak berak bezala… Xiberoko jauna pastoralean feminizatu nuen, haatik antzerkiko kantariek salbu, inork ez zidan kasurik egin, feministen artean ere! Bego hor.

Pilotak beste bertso eta kantu ezagunik piztu du, hala nola Irungo partida, Etxahun Irurikoaren Pilotarien biltzarra, baita Attulirena…

Azpimarratzekoa da bestalde Ximun Haran txapeldun handiak, bere “Club du disque basque” delakoaren baitan, euskal kantuen bilketan egin zuen lan erraldoia, pilota partiden ondotiko giro kantariak horretara bultzaturik.

Gure prosan ere toki nasaia du pilotak, hala nola Emile Larre apez euskaltzainaren lumatik, horrek ere baitzakien zertaz ari zen, bera luzaz pilotari fina izanez. Urteak jin, urteak joan, astero Herria kazetan mugaren bi aldeetako partiden berriak eman dizkigu, eta 2008an, Iker 21ean, “50 bat apez pilotari” lan mardula agertu du. Ahoz are, zer erranik ez, pilotak euskararen alde asko egiten du, partiden aitzinetik, haien denboran, eta ondotik ere sortzen dituen iruzkin ugariez, bai pilota plazan, bai ostatuan eta karrikan, baita irrati-telebistetan ele franko erranarazten baitigu, gutiz gehienetan euskaraz.

Azken sail horretan, gorestekoa da bereziki Eguzkitze bertsolari eta kazetariak euskara batuaren hedatzeko egiten duen lana, ezker paretako partida handiak zuzenean komentatuz Tolosa txapeldun ohiarekin, – haatik azken hau bere xokoko hizkeran, – arrakasta itzela lortzen duela pelotazaleen artean, Iparraldean ere, hemen meteoko iragarkien ondotik, edo horiekin parean, pilota partidak Euskal Telebistako emankizunik  jarraikienak baititugu.

Pilotaz erraten da, arrazoinekin ene ustez, euskaldunen kirol nazionala dugula, euskara hizkuntza nazionala dugun bezala : biak elkarturik bizi ditut Ürrüstoiko haurtzarotik, eta kolektiboki ere biak elkarturik jalgi dira plazara Euskal Herri osoan.

Pilotaz erraten da, arrazoinekin ene ustez, euskaldunen kirol nazionala dugula, euskara hizkuntza nazionala dugun bezala: biak elkarturik bizi ditut Ürrüstoiko haurtzarotik

Jean Haritschelhar unibertsitaria, euskaltzainburu ohia, maluruski ez dugu hor auzi honetan bere aburuaren emateko, baina badakigu gaztetan erreboteko txapeldun izan odoren, pilotazale sutsua egon zela beti, eta luzaz Pilotarien Biltzarreko burua. Zernahi joka nezake berak ez zituela bereizten euskara, pilota, eta bien artean sorturiko literatura, xumea beharbada, baina herritarra, goragokoaren oinarria eta humusa.

Ez ahantz lilirik ederrenak korotzean loratzen direla, eta beren aldian hongarri bilakatzen, hori baita biziaren etengabeko zikloa. Ene ustez, egungo azken hitza Etxahun Irurikoari utzi behar zaio, zinez egia baitio : “Zer lizateke Euskal Herria, pilotarik gabe ?”

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 40€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

40€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).