Focus
« Ez dugu onartuko herri mugimenduen eta lurraren defentsaren kriminalizazioa »
BIDEOA - Aroztegiko Elkartasun Komiteak aste honetan Elizondon aitzina eraman duen kanpaldiaren balorazio arras positiboa egin du. "2021eko kanpaldian sentitu zen harrotasun berdina sentitu dugu", adierazi dute, eta eskerrak eman dizkiete hurbildu diren herritar guziei. "Bistakoa da desobedientzia zibilia, ekimen demokratiko hori, kriminalizatu nahi izan dela eta hori onartuko ez duen herri bat dagoela hemen".
Ondoko hitzordu garrantzitsua maiatzaren 19an hasiko den epaiketa izanen da, eta epaiketa haste den egun horretan bertan mobilizazio bat eginen da Iruñeko epaitegietan. (...)