Adi, prest, Jeiki Gazte!

Guretzat «abertzalea» izango litzateke Euskal Herriarekiko atxikimendua eta afekzioa sentitzen duen pertsona oro, aipaturiko sentimentua asumitzen duelarik.
Gazte Dinamika Berriak eta ondoren sortuko den gazte antolakuntzak, bere lehentasunetan izango du justizia sozialean eta norbanakoen berdintasunean oinarritua izango den gizarte eredu berri bat sustengatzea eta baita aipaturiko gizartearen zerbitzuan izango den sistema bat aldarrikatzea ere.

Belaunaldi berriaren ardura

Euskal Herria aberri zaharra dugu, batetik Euskara eta Euskal kulturan oinarritutako nazioa izango litzateke eta bestetik gure geroa elkarrekin eraiki edo erabakitzeko komunitate politikoa. Elkar elikatzen diren bi elementuez osaturik dugu Euskal Herria.
Gazteok osatzen dugun belaunaldi berriaren eginkizuna da urteetako zauriak (Ezkertiar eta Abertzaleen arteko zatiketak) ixtea, gure arteko saminak desagerraraztea eta horien ordez gure helburuekiko pausu sendoak emateko anbizioa eta gogoa piztea.