Korapiloa askatzen

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Poza eta lotsa, aurpegiaren bi aldeak parekatu zaizkigu maiatzaren 25eko asteburuan. Bi alde, bi gai, eta, beraz, bi sentimendu kontraesankorrak piztu zaizkigu Euskal Herrian. Poza, ustekabean, Parisetik etorri zaigu. Borroka luzearen ondotik euskaltzale guziek gozatu ahal izan duten garaipen polit bat lortu dute. (...)
Urteetan askaezina zirudien euskarazko azterketen korapiloa askatzen hasia dela ematen duelarik, korapilo ilun bat agertu zaigu Bizkaiko Loiuko aireportutik. Beldurgarria, lotsagarria eta, bereziki kezkagarria eta larria egiten zaigun korapiloa da hau. Gazak jasaten duen blokeo egoera hausteko Sumud Global Flotilla izeneko misio zibil humanitarioa abiatu zen bertara. Israelek Flotillaren aurka jo, eta ehunez goiti atxilotutakoei abusuak eta tratu txarrak jasanarazi zizkien, haien artean lau Euskal Herritarri. (...)

Gara, gare, gira, ge, ga…

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Han hemenka, nazioarte ala Frantzia mailan, baina berrikiago Ipar Euskal Herrian bertan entzun eta irakurri diren diskurtsoak ikusirik, garai ilun batean murgilduak gaudela gero eta ideia hurbilagoa eta agerikoagoa zaigu. Garai ilunak non demagogia, populismoa nagusitzen diren, eskuin eta eskuin muturreko ideologia jakin bati men egin nahian. Ipar Euskal Herrian, azken asteotan, herriko hauteskundeen giroan izandako zenbait gertakarik testuinguru orokor horretan kokatzea mereziko lukete.
Polemika eta erasoak bazterrera utzi eta proposamen eraikitzaileei begira jarri beharko gara datorren martxoaren 15eko herri hauteskundeen lehen itzulian. (...)

Bost urte

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Mugimendu batean izaten dira etapa batzuk ibilbidea markatzen dutenak, atzera begirako bat emateko aukera ematen dutenak. Bost urteek markatzen dute, hain zuzen ere, etapa txiki bat, baina, aldi berean denbora gutxi da mugimendu baten historian.
Aldak bere bidea hasi zuelarik urtebetetze honetarako hainbat helburu finkatu zituen, ustez eta pragmatismotik ekintzara jotzea eta urratsez urrats gizartea eta ohiturak eraldatzea xedea zuen horrelako mugimendu batek denbora beharko zuela zinez Ipar Euskal Herriko panoraman errotzeko. (...)

Hizkuntz eskubidea ezin bermatuz

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Abuztu bukaerarekin ikasturte hasieraren aldia heldu zaigu, bere urteroko buruhausteekin eta euskarazko irakaskuntza ereduen arteko lehia islatzen duen ikasle kopuruen kaleratzearekin. Hortik at, bada sail bat gutxitan aipatzen dena, hau da, sartze unibertsitarioari dagokiona. Gure lurraldetik, urtero, milaka ikasle gazte abiatzen zaizkigu Euskal Herritik kanpo lau, bost urte edo gehiago ikasten pasatzera. Etxetik kanpo abenturara joatea gazte gehienen amets eta plazer handia da eta egin behar dute.
Baina ikasketak egiteko hautaketa prozesu horretan bada eskubide bat gaur egun bermatua ez dena, euskaraz ikasteko eskubideari dagokiona. (...)

Bateratik, bateraturik ekitera

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Maiatzeko hilabete honetan izandako hainbat gertakarien artean Bateraren maiatzaren 10eko biltzar nagusiarekin ondoko urteei begirako erronka nagusi baten berrabiatzeak markatu du. Izaten dira holako hitzordu batzuk norberaren egutegian saihetsezinekoak bezala ikusten direnak, eta horietariko bat da Ezpeletan izandakoa.
Orain dela hogei bat urte bezala aniztasunaren irudia da lehen lehenik ekimenak eman duena. Aniztasun politikoa alde batetik, kolore askotako ordezkari politikoekin, diputatu, auzapez zein hautetsiak bildu baitira bertan, baina bereziki azpimarratzekoak dira gizarte zibiletik hurbildutako egitura eta mugimenduen ordezkariak. Euskal Herriko Lurralde Kolektibitatearen aldeko dinamika berri horrekin egungo Hirigune elkargoa bezalako egiturarekin hozka bat gorago egiteko dagoen nahia agerian jarri du beraz hitzorduak. Instituzioaren arloan hozka bat gorago egitea ezinbestekoa ikusten baita gaur egun etxebizitza, laborantza edo soziala bezalako arloetan tokiko gizartean sortzen diren problematikei molde eraginkorrenean erantzun ahal izateko eskumen eta ahalak lortzeko. (...)

« Herri txikia » eta « hiri handia » elkarri begira

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - "Herri txiki, infernu handi" dio EITBko emankizunak herri txikietara joanez bertako bizi eta berezitasunak islatuz. Esaera zaharra ba omen den esalditxo hori hartu eta birmoldatuz gero, "lurralde edo herri txiki, baliabide txiki, infernu handi" eta "lurralde edo hiri handi, baliabide handi, baina, oraindik ere infernu handi" jarraitzen duela izaten ageri zaigu han-hemenka entzuten ahal ditugun esanetan.
Kasu honetan Ipar Euskal Herriari jarriko genioke herri txiki izendapena, eta hiri handi Hego Euskal Herriari edo zehazkiago Euskal Erkidegoari. (...)

Zenbat gera?

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - "Zenbat gera?" Benito Lertxundiren abestiaren hitzak gogora etortzen ahal zaizkigu elkarte baten kide kopurua edo ekimen batek bildutako jendeak zenbaturik ukandako arrakastaren aipamena egiten hasten garelarik.
Abestiaren letren esan nahia bazterrera utzirik, zenbat garen hurbiletik begiratzen diogu esanguratsua izan nahi duen manifestaldi edo ekimen bati garrantzia emateko. Xedea ez da soilik kopuru bat ematea. Horren nahikeria gero eta gehiago izan, gero eta atxikimendu gehiago bildu, mugimendu batek daraman aldarrikapena eta borroka bideak, gizartean gero eta pisu gehiago duela ohartaraztea da. (...)

Uda da… oraindik ere

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Lerro hauekin heldu natzaizue Itziar Ituño aktore bizkaitarrak – orain jada nazioartean ospetsua - , bizkaieraz, Bilboko jaietan euskara plazara zabaltzeko egindako deia nabarmentzera.
Ituñoren hitzek Plazara elkartearen webgunean irakur daitekeen aldarria gogora ekartzen digute: “Euskara erdigunera ekarri nahi dugu, ikusgarriagoa, entzunagoa eta erabiliagoa izateko gisan”. (...) Euskara erdigunean jartzeko edo plazara ateratzeko dagoen xede horretan aldarrikapen berriak asmatu beharko dira ziurrenik. (...)

Ekainaren 9a

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Orain dela berrogei bat urte Bérurier Noir punk rock taldeak "la jeunesse emmerde le Front National" abestia zabaltzen zuen lau haizetara. Eskuin muturraren ideiei, laurogei hamarkadan, hein batean, oztopo egiteko zegoen borondate eta mugimendua islatzen dute hitz horiek.
Europako parlamenturako hauteskundeak hurbiltzen zaizkigun une honetan, ultra eskuinaren mamua berriz ere mahai gaineratzen ari da. (...)